27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez 25.160.882 espedienteari buruzko 2001eko urtarrilaren 3ko Ebazpenaren jakinarazpena egitea (Luis Miguel De Pablo Cebrián jaunari langabezi prestazioa etetea, eskaria ez berritzeagatik), Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluak agintzen duen bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"3 EBAZPENA, 2001eko urtarrilaren 3koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Luis Miguel De Pablo Cebrián jaunari (NANa: 25.160.882. Helbidea: Zurradores kalea, 11-1.a, D atea, 31500 Tutera) langabezi prestazioa eteten diona, eskaria ez berritzeagatik.

Egitezko aurrekariak:

Lehena.-2000-11-15ean Luis Miguel De Pablo Cebrián jaunari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu Lan Arloko Arau-hausteei Zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren (maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretuak onetsiaren) 37. artikuluko 4. zenbakiak.

Bigarrena.-Ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbide oinarriak:

Lehena.-Proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, apirilaren 7ko 8/88 Legearen 46. artikuluko 1.1 zenbakian xedaturikoari jarraikiz.

Bigarrena.-Eskaria ez berritzeak enplegu eskatzaile gisa egindako izen-ematea baliorik gabe uzten du eta izena ematearen ondoriozko eskubideak galarazten ditu, 8/88 Legearen 46. artikuluko 1.2 zenbakiaren azken lerroaldearen arabera (abenduaren 30eko 50/98 Legearen erredakzioa).

Hirugarrena.-Espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak

EBATZI DU:

Luis Miguel De Pablo Cebrián jaunari hartzen ari den langabezi prestazioa hilabetez etetea. Hilabetea pasatakoan, berriz jasotzen hasiko da administrazioaren kabuz, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, dagokion Enplegu Bulegora joan beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi erabakiarekin ados ez badago 30 egun dituela, Ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko Erakunde honi zuzendurik, bere Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/95 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia).

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hiruan.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel Luis Rodríguez San Vicente."

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez -azken helbide ezaguna Tuteran (Nafarroa) izan zuen: Zurradores kalea, 11-1.a, D atea-, Ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: A0101320