27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, Mugazuri industrialdean, B-2 lurzatian dagoen lokal bat moldatu eta "presiozko ontziak egitea" jarduerarako egokitzeko, behean zehazten den bezala, betiere jarduera sailkatuei buruzko arautegiari loturik, aipatu epean egoki juzkatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:

Eskatzailea: Terinter, S.L. Jarduera: presiozko ontziak egitea. Tokia: Mugazuri industrialdea, B-2 lurzatia.

Burlatan, bi mila eta bateko otsailaren hamalauan. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0101735