27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (1989-12-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez (1990-03-02ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta 15 egunez, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den instalazioari buruzko espedientea. Epe horretan egoki juzkatzen diren alegazioak onartuko dira:

Eskatzailea: Nilges, S.L. Jarduera: zapata, arropa eta ehunen biltegi-denda. Tokia: Tuterako Zerbitzuen Zentroa (010/01).

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko otsailaren hamalauan. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101722