27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

62/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Noaingo Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (B-2, B-3, B-4 unitateak eta C-2 unitateko lurzoru publikoa) aldatzeko espedientea, Larcovi, S.A.L.ek sustatua, ebazten duena.

Noain-Elortzibarko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin. Aldaketaren xedea da, alde batetik, lurzoru urbanizagarri antolatuan sektore berri bat sortzea (S-1 sektorea), hara eramateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko B-3 eta B-4 unitateetan finkatutako eraikuntza eskubideak; eskubide horiek ezin izan dira gauzatu aireportua hurbil izateagatik. Beste alde batetik, aldaketak hiri lurzoruko berariazko unitate bat diseinatzen du (U.E.R.-1), eta horrek ere B-4 unitateko aprobetxamenduetako batzuk biltzen ditu. Azkenik, industriarako U.C.I.-1 unitate finkatuaren mugak zabaltzea ere bada espedientearen xedea.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txosten juridikoa eta teknikoa, bidezko da behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatiko zehaztapenak barne direla.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Noaingo Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (B-2, B-3, B-4 unitateak eta C-2 unitateko lurzoru publikoa) aldatzeko espedientea, zehaztapen hauek barne direla:

a) S-1 Sektoreko Urbanizazio Proiektuari buruzko txostena egin beharko da, A-15 autobideak sortzen duen hotsa arintzeko neurri zuzentzaileak instalatzeari dagokionez. Txosten egileak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua izanen dira. 10/94 Foru Legearen 119.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Noain-Elortzibarko Udalak, txosten horiek ikusirik, beharrezkoak diren aldaketak sartuko ditu proiektuan.

b) 85/95 Foru Dekretuko 22. artikulutik 25.era bitartekoetan ezarritakoari jarraikiz, aldaketa espedienteak bereizi eta kokatu egin behar du sektoreko zerbitzurako nahitaezkoak diren dotazioek hartuko duten lurra; gainera, zuzendu egin behar du haurrendako jolastoki eremuen ratioko eskasia, etxebizitza bakoitzeko sei metro karratukoa izan behar baitu.

c) Industriarako hiri lurzoruko U.C.I.-1 unitate finkatuaren mugak zabaltzeko onespena ukatzea, uste baita ez duela betetzen Iruñerriko Hirigintza Arauetan "Aireportu inguruaren tratamendua (A.2)" zehaztapenari dagokionez aurreikusitakoa.

2. Sustatzaileari eskatzea Testu Bategina aurkez dezala, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean. Foru Agindu honetan ezarritakoaren ondorioz beharrezkoak diren zuzenketak bilduko dira Testu Bateginean.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Foru Agindu hau Noain-Elortzibarko Udalari jakinarazi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamaikan.-Inguru- giro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0101252