19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

116/2001 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Lizarra autobia, Zizur Nagusia-Gares tartea egitea" izeneko proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko epea luzatzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak abenduaren 22an emandako 1308/2000 Ebazpenaren bidez, "Iruña-Lizarra autobia, Zizur Nagusia-Gares tartea egiteko proiektuari" onespen teknikoa eman eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera jendaurrean jarri zen.

Aipatu Ebazpena 2001eko urtarrilaren 10eko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 20 egun baliodunez jarri zen jendaurrean.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi du udal batzuek eskaerak egin dituztela, proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko epea luza dadin. Eskaera horiek bidezkoak direnez, epea luzatzea proposatu da.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandakoez ere baliaturik,

EBATZI DUT:

1. 2001eko otsailaren 27ra arte luzatzea, "Iruña- Lizarra autobia, Zizur Nagusia-Gares tartea egitea" izeneko proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko epea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Teknikoari eta ukituriko udalei.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren batean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0101250