147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

941/2001 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Ekialdeko Ingurubidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Iruñean" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jartzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak martxoaren 23an emandako 261/2001 ebazpenaz, "Ekialdeko Ingurubidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Iruñean" izeneko proiektua prestatzeko lanak adjudikatu ziren, PJS, Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra, S.A. enpresari adjudikatu ere, 4.750.000 pezetatan eta 2,5 hilabetetan prestatzekotan.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi duenez, oinezkoendako bi pasabide horietako bat Mutiloagoitin sartzeko egungo biribilgunean ezarriko da eta bestea, berriz, egungo hornitegiaren ondoan, Ekialdeko Ingurubidean (Badostaingo bide zaharrari jarraipena emateko moduan). Helburuak dira Ekialdeko Ingurubidearen bi aldeetan oinezkoen komunikazioa erraztea eta alderdi horretan sustatu nahi den oinezkoendako eta txirrindulariendako bide sareari jarraipena ematea.

Iparraldeko Ingurubidean pasabideak eraikitzeko baliatu diren irizpideak izanen dira kontuan bi hauek egitean.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi du ezen PJS, Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra, S.A. enpresak aurkeztu duela proiektua.

Pasabideak egiteko ezinbestekoa da lurrak okupatzea eta zerbitzu batzuk aldatzea; horregatik Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi du beharrezkoa dela aipatu proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jartzea, lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 12. artikuluan eman zaizkidan ahalmenak, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuratutakoak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Ekialdeko Ingurubidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Iruñean" proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeari buruzko espedientea hastea.

3. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunetan. Epe horretan, bidezko juzgatzen dituen oharrak edo alegazioak aurkezten ahalko ditu edonork, argitaratutako zerrendan hutsak zuzentzeko behar diren datuak aurkeztuz, idatziz. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren bulegoetan eta Aranguren ibarreko Udalean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Aranguren ibarreko Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zazpian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

Arangurengo Udalaren mugapea. 1. pasabidea.-Mutiloako elkargunea

RE-1 Aranguren ibarreko Udaleko herrilurra P3102300E 115 1 326 Landalurra

RE-2 Aranguren ibarreko Udaleko herrilurra P3102300E 1.237 1 409 Landalurra

RE-3 Aranguren ibarreko Udaleko herrilurra P3102300E 696 1 412 Landalurra

RE-4 Aranguren ibarreko Udaleko herrilurra P3102300E 217 1 410 Landalurra

RE-5 Aranguren ibarreko Udaleko herrilurra P3102300E 4.634 1 411 Landalurra

RE-6 Miguel Istúriz Marquina 015647957 266 1 417 Landalurra

2. pasabidea.-Badostaingo bidea

RE-7 Gerardo Aldaba Belzunegui

Juan José Aldaba Belzunegui

María Jesús Aldaba Belzunegui 015620821

Víctor María Aldaba Belzunegui 015686178 1.056 1 399 Landalurra

RE-8 Victoria Aristu Huarte 015640976 181 1 422 Landalurra

RE-9 Victoria Aristu Huarte 015640976 1.540 1 341 Landalurra

RE-10 Gerardo Aldaba Belzunegui

María Jesús Aldaba Belzunegui 015620821 1.108 1 423 Landalurra

RE-11 Victoria Aristu Huarte 015640976 2.173 1 421 Landalurra

RE-12 Aranguren ibarreko Udaleko herrilurra P3102300E 1.497 1 336 Landalurra

RE-13 Mutilva de Combustión, S.L. B31382039 1.170 1 424 Landalurra

RE-14 Aranguren ibarreko Udaleko herrilurra P3102300E 3.663 1 339 Landalurra

Iragarkiaren kodea: a0112217