143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2001eko irailaren 10ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua. Honen bidez Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratzen da "Fustiñana-Ribaforada errepidearen trazadura berria" proiektua, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak aurkeztu ditu "Fustiñana-Ribaforada errepidearen trazadura berria" proiektua, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial gisa tramitatzeko, eta Inguruneko Eraginaren Deklarazioa.

Jarduketa honen interes publikoak eta onura sozialak, Errepideen Plan Gidarian aurreikusi eta Tuterako Erribera aldeko Hirigintzako Arauen Aurreproiektuan proposatuak, honako hau dute oinarri: Ribaforada, Cortes, Buñuel, Fustiñana eta Cabanillas herriek osatutako azpieskualdearen barnean lotura aldetik izanen den hobekuntza.

Errepide berriak Ribaforadako herrigunetik hurbil du hasiera, Ribaforada-Tauste errepidea lotzeko biribilgune batean, eta bukaera, berriz, Tutera-Fustiñana errepidearekiko antzeko lotura batean, herri horren sarreran, Aragoiko Ubide Inperiala, Ebro ibaia eta Tausteko ubidea gurutzatu eta gero.

Proiektuak Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 61. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako betebeharrak betetzen dituenez, bidezko da haren udalez gaindiko eragina deklaratzea, Foru Lege horren 65. artikuluak hal agintzen baitu..

Proiektua, halaber, Ingurumeneko Eraginaren Ebaluazio prozedurarako aurkezten da, eta horretarako dauka Ingurumeneko Eraginaren Azterlana, zeina, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen txostenaren arabera, zenbait puntutan osatu beharko den jendaurrera atera aurretik.

Horiek horrela, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2001eko irailaren 5eko bilkuran emandako txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Fustiñana-Ribaforada errepidearen trazadura berria" proiektua, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratzea, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak agindu bezala.

2. Espedientea, Ingurumeneko Eraginaren Azterlanarekin batera, aldi berean jendaurrean eta instalazioak ukitzen dituen udalen entzunaldian jartzea, hilabeteko epean, Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, nahi adina alegazio, idatziz, aurkezteko aukera izan dadin.

Horretarako, espedientea eskuratzeko moduan egonen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegi kalea, 1- 2.a, Iruña).

3. Sustatzaileari adieraztea, jendaurreko epealdia ireki aurretik, Igurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak 2001eko abuztuaren 31n egindako txostenean -espedientean jasoa- ingurumenaren gaineko gogoeten atalean ageri diren akatsak zuzendu beharko dituela.

4. Sustatzaileak espedientea onetsi aurretik sartu beharko dituela espedientean, eta behar den zehaztasunez, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak espedienteari buruz 2001eko abuztuaren 31n emandako txostenean jasotzen diren "hirigintzaren gaineko gogoetak" eta "ingurumenaren gaineko gogoetak" ataletan azaltzen diren gorabeherak. Horrez gain, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak emandako txosten bat aurkeztu behar du, ureztalurretan duen eraginari buruz.

5. Adieraztea deklarazio hau proiektua egiteko behar diren baimenak alde batera utzi gabe egiten dela.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari eta Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillasko udalei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamarrean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuaren jarduneko idazkari nagusi gisa arituz, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0111657