113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (1989-12-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez (1990-03-02eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta 15 egunez, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den instalazioari buruzko espedientea. Epe horretan egoki juzgatzen diren alegazioak onartuko dira.

Eskatzailea: Pérez de Lazarraga Promociones, S.L. Jarduera: garajeak. Tokia: Lacarra Munilla kalea, 2 (052/01).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bederatzian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109210