113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

Oizko Udal Plana idazteko lehiaketa

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Mota: lehiaketa publikoa.

Baldintza plegua: 2001eko abuztuaren 6ko osoko bilkuran onetsi zen lehiaketarako baldintza administratibo partikularren plegua eta preskripzio teknikoen plegua.

Xedea: Oizko Udal Plana idaztea.

Hasierako prezioa: 2.500.000 pezeta, BEZa barne.

Zehapena berandutzegatik: 2.000 pezeta luzatutako egun natural bakoitzeko.

Eskaeren aurkezpena: Oizko Udalaren idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 27 egun naturaletan, epearen azken eguneko eguerdiko ordu biak baino lehen. Hura larunbata edo igandea bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: kartazal baten barrenean, beste bi, denak lizitatzaileak sinatuta, era honetan: 1. kartazala, dokumentazioa eta erreferentziak: baldintza pleguan adierazten direnak. 2. kartazala, proposamen ekonomikoa, ondoko ereduaren araberakoa.

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta 10 egunen barruan.

Beste ohar batzuk: baldintza administratibo partikularren plegua eta preskripzio teknikoen plegua interesatuen eskura egonen dira udal bulegoetan, 13etatik 15:30ak arte, astearte eta ostegunetan.

Oitzen, bi mila bateko irailaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-deiturak: ........................, N.A.N. zenbakia: ................, helbidea: ....................., herria: ................., bere izenean edo......... ordezkatuz, .............-en frogatzen dudanez,

Oizko Udal Plana idazteko lanak lehiaketa publiko bidez kontratatzeko espedientearen eta deialdiaren berri izanik, bertan parte hartzen dut, baita konpromisoa hartzen ere, baldintza administratiboen pleguaren eta preskripzio teknikoen pleguaren arabera egiteko, osorik onartzen baititut ............ (letraz eta zenbakiz) ............. prezioan, BEZa barne, eta ....................... hilabetetan eutsiko diot eskaintzari.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0109340