113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N O

2001eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen bi milako eta bateko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2001. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra.

2. Hasiera batez onestea 2001. urteko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betetzeko: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.a; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2/95 Foru Legearen 202.a; eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Aranon, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkatea, Iñigo Larrea Perurena

Iragarkiaren kodea: A0109339