113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Hasierako onespena aurrekontuan kreditu eta diruzaintzako gerakinak erantsiz egindako aldaketei

Añorbeko Udalak, 2001eko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea aurrekontuan kreditu eta diruzaintzako gerakinak erantsiz egindako aldaketak. Zenbatekoa 14.141.791 pezetakoa da eta 2000. urteko aurrekontuko kreditu gerakin honen bidez finantzatuko da:

Gastuetako 4531/68201 kontusaila. Zinema zaharberritzea: 9.222.600 pezeta.

Gastuetako 422/622 kontusaila. Ikastetxeko berokuntza aldatzea: 450.000 pezeta.

Gastuetako 432/60101 kontusaila. Hirigintzako hobekuntzak: 2.532.288 pezeta.

Gastuetako 5311/690 kontusaila. Moldaketak: 1.936.903 pezeta.

Aurrekontuko aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesa dutenek hura aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egon bitartean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da.

Añorben, bi mila eta bateko uztailaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0108736