113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R M A Ñ A N T Z A S

Aurrekontuko 2/2001 aldaketa

Armañantzasko herritarren Batzarreak, 2001eko uztailaren 26an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa bildurik, hasiera batez onetsi zuen 2001eko ekitaldiko aurrekontu bakarreko 2/2001 aldaketa. Hona hemen:

Kreditua sortzea (kreditu berezia):

Gastuetako 432.648-Udal Plana izeneko kontusaila. Zenbatekoa: 2.600.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 2.600.000 pezeta.

Finantzaketa:

75504 kontusaila-Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 2.063.000 pezeta.

917 kontusaila-Hitzartu beharreko kreditua: 537.000 pezeta.

Espedientea interesatuen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Armañantzasen, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0108714