113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

Lerrokaduren agiria hasiera batez onetsita

Oizko Udalak, 2001eko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki du:

Lehenik.-Hasiera batez onestea Oizko 1. poligonoko 31. lurzatiko lerrokaduren agiria, Jesús María Ariztegi Arozena jaunak sustatua.

Bigarren.-Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan iragarkiak paratuz, uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen Seigarren Xedapen Iragankorrak ezarritakoarekin bat, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Oitzen, bi mila eta bateko abuztuaren bederatzian. Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguía.

Iragarkiaren kodea: A0108703