113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

E D I K T U A

Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2001eko abuztuaren 9an egin bilkura arruntean, honakoa erabaki zuen besteak beste:

Ikusirik kreditu bereziaren espedientea, Mairagako Mankomunitateko Romeraleseko zabortegiko instalazioetan egun dauden pneumatiko erabiliezinak kendu eta kudeatzeko gastuak finantzatzeko;

Ikusirik, halaber, gastu hori baimendua dagoela eta ez duela aurrekontuan esleipenik, beharrezkoa da kreditu bereziaren espedientea.

Kontuan izanik, idazkaritza eta kontu-hartzailetzak honi buruz egindako txostena, eta 6/90 Foru Legearen 276. artikuluak eta harekin bat datozenek ezarritakoa aplikatuz,

Erabaki da:

Lehenik.-Hasiera batez onestea milioi (1.000.000) bat pezetako kreditu bereziaren espedientea, pneumatiko erabiliezinak kendu eta kudeatzeko gastuak finantzatzeko.

Bigarren.-Espedientea jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarri ondotik, 15 egunez jarri ere, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegezioak egin ditzaten.

Tafallan, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0108702