113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

X A B I E R

2001eko aurrekontu orokor eta bakarraren onespena

Xabierko udalak, 2001eko apirilaren 9an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legeko 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Xabierren, bi mila eta bateko apirilaren hamaikan. Alkatea, Angel Ciprés Esparza.

Iragarkiaren kodea: a0108653