113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Hasierako onespena, Caparrosoko hirigintzako planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualari

Caparrosoko Udalak, 2001eko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintzako planeamendurako Arau Subsidiarioak puntualki aldatzeko espedientea, Udalak sustatua, C sektoreko poligonoak birmugatu eta industriarako hiri lurzorua handitzeko xedearekin, biltegiak eta jarduera ekonomikoetarako poligono bat ezartzeko.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatutakoa betetzeko, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak edo aholkuak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Caparroson, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean. Alkate udalburua, Pedro Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: a0108651