113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Caparrosoko Hirigintzaren Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Caparrosoko Udalak Hirigintzaren Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea hasiera batean onestea erabaki zuen, boz batez, 2001eko ekainaren 28an egin osoko bilkuran. Hura Udalak sustatua da, eta xedea du industriarako hiri lurzorua handitzea eta C sektoreko poligonoak berriz ere mugatzea, jarduera ekonomikoetarako eta biltegietarako poligonoa ezartzeko.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, hilabeteko epearen barnean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio edo iradokizunak egin ditzaten.

Caparroson, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean. Alkate udalburua, Pedro Tabar.

Iragarkiaren kodea: A0108607