113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

E D I K T U A

Barañaingo alkateak, 2001eko abuztuaren 9an toki araubideko oinarrizko legeriak emandako eskurantzak erabiliz, hitzez hitz honela dioen dekretua eman du:

"Ni buru naizen Udalaren Gobernu Batzordeak gaurko egunetik hasita abuztuaren 17ra bitarte bilkura arruntarik egitea ezinezkoa izan denez, eta behar diren administrazio egintzak emateko premia ikusirik, nahitaezkoa deritzot Udalaren Gobernu Batzordearen gain utzitako eskumenak berreskuratzeari.

Horregatik bada, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.6 artikuluan eta Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Honako hau ebatzi dut:

Alkateari dagozkion toki araubideko oinarrizko legeriaren eskumenak berreskuratzea, aurtengo abuztuaren 9tik 17ra bitarte."

Dekretu honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

a) Jakinarazpenaren ondoko hilabetean, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, hori egin duen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin izanen dira aurkeztu gora jotzekoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, lehenbizikoaren ebazpena edo ustezko ezespena izan arte.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren aurka ezin izanen da berriro errekurtso hori aurkeztu.

b) Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, eta nahi bada, gora jotzekoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Errekurtso hau aurkezten bada, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu, gora jotzekoaren ebazpena edo ustezko ezespena izan arte.

c) Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekikoa, arlo horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Ziurtagiria ematen dut horrela jasota gera dadin eta ondorioak izan ditzan.

Barañainen, bi mila eta bateko abuztuaren bederatzian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0108588