113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I K A Z T E L U

E D I K T U A

Udalak herrilurretako ehunen bat metro karratu desafektatzeko espedientea onesteko erabakia hartu zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, 2001eko ekainaren 28an egin bilkuran. Helburua Telefónica Móviles, S.A. enpresari erabilera lagatzea da, Deizkateluko herriari MoviStarren estaldura emateko telefono gunea para dezan.

Hona hemen: 5. poligonoa, 706. lurzatia, Ortigacil alderdia.

Espedientea hilabetez egonen da ikusgai, udal idazkaritzan, epe horretan alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140 b) artikuluan ezarritakoari eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan horrekin bat heldu den 143.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Deikaztelun, bi mila eta bateko uztailaren hogeian. Alkatea, Carmelo Salvatierra.

Iragarkiaren kodea: A0108576