113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E T A

2002ko zerga-tasak

Zubietako Udalak, 2001eko abuztuaren 3ko bilkuran eta erregelamenduaren araberako gehiengoa izanik, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Hirilurraren kontribuzioko zerga oinarriari ehuneko 0,26ko tasa aplikatuko zaio 2002an.

2.-Landalurraren kontribuzioko zerga oinarriari ehuneko 0,30eko tasa aplikatuko zaio 2002an.

Argitara ematen da orok jakin dezan. Erabakiaren aurka ondoko errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabakia argitaratu eta hilabetean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, erabakia argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, osoko bilkurari zuzendua eta hilabeteko epean.

Zubietan, bi mila eta bateko abuztuaren zortzian. Alkatea, Venancio Baleztena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: A0108574