113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

8/2001 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Nafarroako lehendakariak emana, Pedro Charro Ayestarán jaunak Nafarroako Kontseiluko kide karguari egin dion ukoa onartzen duena.

Pedro Charro Ayestarán jaunak, Nafarroako Gobernuari 2001eko irailaren 4an bidalitako idazkiaren bidez, uko egin dio Nafarroako Kontseiluko kide karguari, Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legearen 11. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Onartu egiten da Pedro Charro Ayestarán jaunak Nafarroako Kontseiluko kide karguari egin dion ukoa. Dena dela, Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legearen 11.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, bere egink izunak betetzen segituko du ordezkoa izendatu eta karguaz jabetzen den arte.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: a0109619