113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A R Z U Z A

Hasierako onespena, Udal Planeko aldaketei

Abarzuzako Udalak, 2001eko uztailaren 27an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketak, ondoko hauetan:

Katastroko 2. poligonoko 62 eta 63. lurzatietan (AI 21), S.A.T. Morras Aguinagak sustatua.

1. poligonoko 161. lurzatian, José Luis Pascual Piérola jaunak sustatua.

Bi espedienteak jendearen eskura daude, udal idazkaritzan, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 115. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Argitzera ematen da, orok jakin dezan.

Abarzuzan, bi mila eta bateko abuztuaren batean. Alkatea, Isaac Díez Alvarez.

Iragarkiaren kodea: a0108379