113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

935/2001 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko apirilaren 11n harturiko Erabakia argitaratzea xedatzen duena. Haren bidez Berriobeitiko Udal Plana behin betikoz onetsi zen, bertako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak, 2001eko apirilaren 11ko bilkuran, Berriobeitiko Udal Plana behin betikoz onestea erabaki zuen, baldintza honekin: onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen Udalak testu bategin berriari zehaztapen lotesle batzuk erantsi behar zizkion.

2001eko uztailaren 24an Departamentu honetan sartu da Erabaki horretan eskatzen zen testu bategina. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, abuztuaren 21eko txostenaren bidez, aztertu du agiria eta ohartu da Batzordearen zehaztapen guztiak bildu dituela, F zehaztapena izan ezik: AIZ-4 sektorea 10/1994 Foru Legeko 132 eta 133. artikuluetara egokitu beharra, hain zuzen ere.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposatu du Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen Erabakia argitara dadila eta Berriobeitiko Udal Planak indarra har dezala eta Zerbitzuak testu bategineko AIZ-4 sektoreko hirigintza fitxa zuzen dezala, Batzordearen Erabakian ezartzen den zehaztapena bete ahal izateko.

Adierazirikoaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko apirilaren 11n harturiko Erabakia argitaratzea. Haren bidez Berriobeitiko Udal Plana behin betikoz onetsi zen, bertako Udalak sustatua. Erabaki hori Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko apirilaren 11n harturiko Erabakia betetzeko, zuzenketa bat sar dezala Berriobeitiko Udal Planaren testu bateginean. Erabaki haren bidez, Berriobeitiko Udal Plana behin betikoz onetsi zen. Hona hemen zuzenketa:

-AIZ-4 sektoreko fitxan eginiko oharra ezabatzea. Hona hemen oharra: "familia bakarreko etxebizitza bakartu bat eraikitzeko baimena, Santa Ageda kalearen ondoan egina dagoen lagapenaren ordez",

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Udal Planaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Foru Agindu hau Berriobeitiko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

E R A N S K I N A

ERABAKIA, 2001eko apirilaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak hartua, Berriobeitiko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Berriobeitiko Udalak, 2000ko abenduaren 29an, Udal Planerako proiektua aurkeztu zuen behin betikoz onets zedin.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Plana behin betikoz onets dadila proposatu du, Erabaki honen xedapen zatian aipatzen diren zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 289e) artikuluarekin eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen azaroaren 14ko 224/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluarekin bat Hirigintza Azpibatzordeak,

ERABAKI DU:

1. Berriobeitiko Udal Plana behin betikoz onestea, baldintza honekin: onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen Udalak testu bategin berriari zehaztapen lotesle batzuk eranstea:

A.-Testu bateginak bere arautegian Herrilan Departamentuaren txosteneko zehaztapenak bilduko ditu.

Testu bateginak Vianako Printzea Erakundearen txosteneko zehaztapenak bilduko ditu.

B.-Berriobeitiko Hirigintzari buruzko Arautegi Orokorreko 9. artikuluan hiri lurzoruaz ematen den definizioa 10/94 Foru Legeko 7. artikuluarekin eta 589/99 Foru Dekretuarekin bat etorriko da.

C.-Lurzoru urbanizaezin orokorrak honelaxe geldituko dira:

-Lotzako hondartzako Piensos Cometa hegazti aberetxea

-768, 769B eta 828. lurzatiak (Desguaces La Cabaña)

-Berriogoitiko 143. lurzatiaren zati bat.

-Añezkarko 127. lurzatia, 128. lurzatiaren zati bat eta 152. lurzatia

lurzoru urbanizaezin bihurtzen dira nekazaritzarako duten balioagatik (haien inguruarenagatik esan nahi da), Añezkarko Garden Centre Eltxumendirako proposaturikoa bezala.

-Berriobeitiko 718. lurzatia lurzoru urbanizaezin bihurtzen da oihangintzarako izan lezakeen balioagatik.

Biziguneen ingurukoa honelaxe gelditzen da:

-Artikako Etxebakar eta Mezkiritz parajeak

-Aitzoain, Berriobeiti eta Berriogoitiren arteko gunea

-ENPko alde txikiak, Lotza, Larrageta, Añezkar, Elkarte, Ballariain eta Berriogoitiren ondoan

lurzoru urbanizaezin bihurtzen dira nekazaritzarako duten balioagatik, lurzoru horietarako Udalak duen asmoari dagokion arautegiarekin (10/94 Foru Legeko ENP araubidearen antzekoarekin).

-Aitzoaingo estazioa, kuarteletako segurtasun eremu hurbilaren antzekoa, jabari publikoaren babeseko lurzoru urbanizaezin bihurtzen da.

D.-Lotzako eta Itzako putzuetako babes bereziko eremurako alde zabalago bat mugatuko da, Eskualdeko Hirigintza Arauek proposatzen dutenaren antzekoa.

E.-Añezkarko Club Hípico delakoa, UD-1 sailean dagoena, abeltegiei buruzko 188/86 Foru Dekretuaren eta hau ordeztuko duenaren menpe egonen da, jarduera honen eta kanpokoko etxebizitza eraikinen arteko aldeari dagokionez.

F.-AIZ-4 sektoreko Plan Partzialaren aurreko eraikinei buruzko arautegia 10/94 Foru Legeko 132 eta 133. artikuluetara egokituko da.

G.-Lurzoru urbanizaezinak izateko proposaturiko lurrak zuzenean arauturik geldi daitezen (10/94 Foru Legeko 80 eta 89. artikuluak) kontu hauek aintzakotzat hartu beharko dira agirietan:

-Zuhaitzak landatzeko erreserba zehatzak.

-Puntu nabarmenetako aldatsak.

-Aparkaleku publikoen aurreikuspena.

-Proposaturiko azpiegitura sareen eskema.

-Egiteko epeak.

-Jabari eta erabilera publikoko gune libre zehatzak.

-Balio askotarako ekipamendua.

3. Erabaki honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Bestela, haren kontra, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Erabaki hau Berriobeitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Iragarkiaren kodea: a0109123