113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

977/2001 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiarentzako aldizkako argitalpenak erosteko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Adjudikatzailea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea bideratzen duen atala: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C23/2001.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: aldizkako argitalpenak erostea.

3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

177.800.000 pezeta (1.068.599,52 euro).

5.-Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera lekua.

b) Helbidea Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

c) Telefonoa: (948) 16 90 16.

d) Telefaxa: (948) 16 96 61.

6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko urriaren 22ko 14:30ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrosadiko Campusa.

31006 - Iruña (Nafarroa).

7.-Hizkuntza: Gaztelania.

8.-Eskaintza ekonomikoak irekitzea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar aretoa.

b) Helbidea: Arrosadiako Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

c) Eskaintzak balioetsirik, baldintzen orrian dauden irizpideen arabera, jendaurrera zabalduko da Errektoretzako Iragarki Oholean proposamen ekonomikoak zer egun, ordu eta tokitan irekiko diren, ireki baino 48 ordu lehenago, gutxienez.

9.-Iragarkietako gastuak.

Jarri beharreko iragarki ofizialak eta prentsakoak adjudikatzailearen kontura izango dira.

10.-Iragarkia 2001eko abuztuaren 31n bidali da "Europako Komunitateetako Egunkari Ofiziala" delakora.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean.-Jarduneko errektorea, Antonio Purroy Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0109483