11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1293/2000 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidean, Ubarmin eta Eguesko bidegurutzeak moldatzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak ekainaren 30ean emandako 644/2000 Ebazpenaren bidez Sertecna, S.A.ri esleitu zitzaion "Istripu ugariko 30. tartearen Proiektu aldatua (IUT-30). Iruña-Agoitz NA-150 errepidea 1+500 k.p.tik 3+200 k.p.ra bitartean moldatzea (Ubarmin eta Eguesko bidegurutzea)" izeneko proiektuaren erredakzioa.

Era berean, Herrilan zuzendari nagusiak ekainaren 30ean emandako 643/2000 Ebazpenaren bidez, Sertecna, S.A.ri esleitu zitzaion "Iruña-Agoitz NA-150 errepideko 1+080 k.p.an Altzuzako bidegurutzea aldatzea" izeneko proiektuaren erredakzioa.

Bi proiektuok errepide berbera ukitzen dute, bi kilometro inguruko tartean gainera. Horregatik, proiektu bakarrean sartu dira, "Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidean, Ubarmin eta Egueseko bidegurutzeak moldatzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea" izenekoan.

Zainketa Zerbitzuak egin txostenean adierazi du jaso duela "Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidean, Ubarmin eta Egueseko bidegurutzeak moldatzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea" izeneko proiektua, Sertecna, S.A.k erredaktatua, aipatu ebazpenetan xedatutakoari jarraikiz.

Altzuzako bidegurutzeko obrek bi helburu dituzte: Altzuzan sartzeko bidegurutzea errotonda itxia bihurtzea eta errepide berri bat egitea, Uharteko errepide zaharretik NA-150 errepidera zuzenean sartu beharrik ez izateko. Horren partez, errepidean sartzea errotondaren bidez eginen da.

Ubarmin eta Eguesen sartzeko biribilguneak, gaur egun, zatituta daude, abiadura azkartu eta moteltzeko erreiek zatitzen dituzte. Mugimendurik arriskutsuena biratzekoa da, NA-150 errepidetik datorren trafikoak seinaleetan agertzen den abiadura gainditzen duelako. Bi bidegurutze horietan errotonda itxiak egiteko asmoa dago.

Hiru errotondak bide-tarte laburrean daudenez -bi kilometro-, eta hiri-inguruko eremu batean, non Iruña eta Egues arteko ibilbide laburreko trafiko ugari dagoen, jarduketa honek bi arazo konponduko ditu: Altzuzan, Ubarminen, Eguesen eta industrialdean sartzeko bidea erraztea eta NA-150 errepidetik heldu den trafikoaren abiadura moteltzea, errotondetan sartzeko bidea eman behar dutelako.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidean, Ubarmin eta Egueseko bidegurutzeak moldatzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan, nornahik egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak aurkeztu ahalko ditu eta argitaratzen den zerrendan agertzen diren akatsak zuzentzeko beharrezko diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek lurzati-planoak aztertu ahalko dituzte Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko bulegoetan eta Eguesibarko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Eguesibarko Udalari jakinaraztea (lurzati-planoen kopia bat bidaliko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita zazpian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

EGUESIBARKO UDALERRIA

(ALTZUZAKO UDALERRIA)

AL-1 LECUMBERRI DONAZAR, JOSE MARIA 1.027 11 225 ALORRA

LECUMBERRI DONAZAR, MARIA SAGRARIO

LECUMBERRI DONAZAR, MARIA DOLORES

AL-2 ROS AYESTARAN, VALENTIN 4.715 11 245 ALORRA

AL-3 ALTZUZAKO KONTZEJUKO HERRILURRA 35 11 248 LARREAK

EGUESIBARKO UDALERRIA

(ELKANOKO KONTZEJUA)

UB-1 PROMOCIONES URBIGAIN, S.A. SERAFIN OLAVE, 5-1.A 28 8 79 BILTEGIA, ETXEBIZITZA,

IRUÑA ABELTEGIAK

UB-2 LECUMBERRI DONAZAR, JOSE MARIA DONE EZTEBE 155 8 189 ALORRA

BERRIOZAR

UB-3 ELKANOKO KONTZEJUKO HERRILURRA 150 8 188 LARREAK

UB-4 GARDE ESPARZA, MANUEL SAN PEDRO 640 12 163 ALORRA

MENDIOROTZ

UB-5 SOCIEDAD COOPERATIVA LIMITADA ARRIZABALAGAKO ERREP. 15 12 353 ALORRA

CEREALISTA DE URROZ URROTZ

UB-6 MIQUEO MIQUEO, JOSE MARIA 30 8 187 LARREAK

MIQUEO MIQUEO, JOAQUIN

Iragarkiaren kodea: A0100367