96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

650/2000 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako A-15 autobidean, Tafalla iparraldeko lotunea birmoldatzeko proiektua" jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

"Nafarroako A-15 autobidean, Tafalla Iparraldeko lotunea birmoldatzeko proiektua" Herrilan zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1314/1999 Ebazpenaren bidez teknikoki onetsi eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen horren bidez ondasun eta eskubide ukituak desjabetzeko espedienteari ekin zitzaion eta, esan bezala, jendaurrean jarri zen, egokitzat jotzen ziren ohar eta alegazioak aurkez zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi du, alegazioak aurkezteko epeak iraun duen bitartean, ondoren aipatzen direnak jaso direla:

1. alegazioa.-Francisco Jesús Gil Guillén jaunak, Puiuko Udaleko alkate-udalburuak aurkeztua.

1. Proiektuko PU-8 lurzatian "La Tejería" izeneko eskorta ukitzen da. Udalak beste eskorta bat paratu behar du obrak ukitutakoaren ordez; autobidearen beste aldean jartzeko asmoa dago.

Eskatzen da desjabetzearen balio justua eskorta berriaren kostuaren adinakoa izatea; izan ere, egiten den balorazioak ez luke eskorta berri baten kostua beteko eta udalaren interesak larriki kaltetuak suertatuko lirateke.

2. Eskatzen da ondoko hauek kentzea: N-121 errepidetik Urrizagiko bidera sartzeko bidea, oso arriskutsua baita, eta Urrizagiko bidearen gainean proiektatutako zubia. Hori konpontzeko "El Maño" jatetxearen atzetik ateratzen den bidea egokitu beharko litzateke, horrela konponduko bailitzateke N-121 errepidearen ezkerraldean dauden finketako sarbidearen arazoa. Autobidearen beste aldeko gainerako finketara haren beste aldean dagoen bidetik joanen litzateke.

3. N-121 errepidean urak husteko dauden problemak direla eta, beharrezkoa litzateke hustubide bat egitea errepidearen eta trenbidearen azpian, PU-12 eta PU-15 finken artean.

PU-12 eta PU-15 finkek, hala nola Tafallako norabidean dauden gainerakoek, erretenak gainditzeko pasabideak dituzte. Dirudienez, proiektuan ez da kontuan hartu pasabideak ukituko direla N-121 errepidearen sestra igotzearen ondorioz, eta bide paralelo bat egin beharko dela finketara sartu ahal izateko.

Erantzuna:

1. Proiektuan ez da aurreikusten ukitutako ondasuna birjartzea eta, beraz, desjabetzearen espedientean eta haren une egokian, balio justua zehatzuko da adostasunez edo Nahitaezko Desjabetzapeneko Epaimahiaren erabakiaz. Zilegi izanen da sortutako kalteengatik ordainak sartzea balio justu horren barruan.

2. Puntu honetan alegatutakoa aintzakotzat hartzen da eta, beraz, proiektuan behar diren zuzenketak sartuko dira.

3. PU-12 eta PU-15 finken artean ezin da fabrikako beste lan bat proiektatu, errepidearen beste aldean urak husteko biderik ez dagoelako.

Proiektuan erretenaren hormigoiketa sartu da, fabrikako hurrengo lanera artekoa, eta horrela hobetu eginen da gaur eguneko egoera.

Ukitutako lurzatietara sartzeko bide paraleloa ere sartu da behin betiko proiektuan.

2. alegazioa.-Fermín Isusi Labiano jauna.

Alegatzen du jendaurrean ageri den helbidea okerra dela. Ukituriko finkari buruzko hainbat alegazio ere egin ditu, aisialdirako finka dela esaten baitu, eta bertan dauden landaketa eta hobekuntzen berri ematen du.

Erantzuna:

Alegatzailearen helbideari dagokionez, zuzendu eginen da berak azaldutakoaren arabera.

Ukituriko ondasunei dagokienez, haien azalpen zehatza eginen da okupazioaren aurreko aktan, eta azalpen horretan oinarrituko da balioa justua finkatzeko balorazioa.

Puiuko Udalaren alegazioak proiektuan sortutako aldaketen bidez, zuzendu egin dira PU-1, PU-2, PU-13, PU- 14 eta PU-15 lurzatien okupazioak eta beharrezkoa da jendaurreko fasean sartu gabe zeuden hiru lurzati okupatzea; lurzati horiek PU-19, PU-20 eta PU-21 izenekin ageri dira behin betiko proiektuan. Ondoren, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendan egindako aldaketak azaltzen dira:

PUIUKO UDALERRIA

-Aldatutako lurzatiak

PU-1 PUIUKO UDALAREN HERRILURRA PUIU 815 3 11 Larreak

PU-2 MENCOS DOUSSINAGUE, Joaquín Ignacio Recoletas k., 15 - TAFALLA 3.559 3 516 Alorra. Larreak

PU-13 CASTILLO DEL ZUÑIGA, Ignacio y Jesús M. La Iglesia k. - PUIU 2.321 3 528 Alorra

PU-14 GASTON SALINAS, Antonio K. Nagusia, 47 - IRUÑA 574 3 31 Mahastia

PU-15 IRIBARREN AYESA, Javier Recoletas k., 16-3.a - TAFALLA 643 3 36 Mahastia

-Lurzati berriak

PU-19 MAYA OLCOZ, Margarita Fiteroko Monas. k. - IRUÑA 38 3 10 Larreak

PU-20 IRIBARREN AYESA, Javier Recoletas k., 16-3.a - TAFALLA

IRIBARREN AYESA, Santos K. Nagusia - TAFALLA 162 3 37 Viña

PU-21 GOYA ASTRAIN, Inés P. Resid. Sitiadero, 23 - PUIU

IRIBARREN AYESA, Javier Recoletas k., 16-3.a - TAFALLA 288 3 38 Alorra

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Nafarroako A-15 autobidean, Tafalla iparraldeko lotunea birmoldatzeko proiektua" jendaurrean egoteko epea Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala bukatutzat ematea, aukezturiko alegazioak erantzun direlarik.

2. "Nafarroako A-15 autobidean, Tafalla iparraldeko lotunea birmoldatzeko proiektua" behin betikoz onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau, Puiuko Udalari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari alegatzaileei eta ukitu berriei, alegia, Margarita Maya Oscoz, Javier Iribarren Ayesa, Santos Iribarren Ayesa eta Inés Goya Astrain jaun-andreei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita hamarrean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0007114