74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I B I L T Z I E T A

Oihan enkantea

Ibiltzietako Kontzejuak, enkante publikoan eta plegu itxiaren bidez, saldu gogo du ondoko oihan aprobetxamendu hau:

2000. urteko Planeko lotea.-Indurpeta alderdian, 450 pinu, 406 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 2.857.400 pezeta.

Proposamenak Kontzeju honetako bilkura aretoan aurkeztu beharko dira, Diruzaintzan 57.148 pezeta diruz edota bankuko txeke baten bidez pausatu izanaren gordekinarekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata arte. Ondotik irekiko dira proposamenak.

Enkantean partu hartu ahal izateko, enpresarien sailkapen agiria aurkeztu beharko da, nahitaez.

Gainerako baldintzak ikusgai daude Kontzejuko Idazkaritzan.

Ibiltzietan, bi milako ekainaren hiruan. Kontzejuko burua, Pedro María Esandi Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0005559