74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A U R I T Z

Lehiaketa, Aurizko Kultur Etxea eraikitzeko lanak esleitzeko

Aurizko Udalak Kultur Etxea eraikitzeko proiektuari dagozkion lanak esleitu behar ditu:

-Kontrataren aurrekontua: 125.004.678 pezeta.(B.E.Z. barne)

-Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamahirugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bata arte.

-Eskaintzak non aurkeztu: Aurizko Udaletxeko idazkaritzan (Udaletxeko plaza, 1).

-Proposamenak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina, hirugarren egun baliodunean.

Baldintzen plegua eta espediente osoa Aurizko Udaletxeko idazkaritzan eskuratzen ahal dira, baita Copy Print kopiadendan ere, Paulino Caballero, 38, Iruña.

Auritzen, bi milako maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Jose Ignacio Dufur Oharriz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-deiturak:

Bizitokia:

N.A.N. zenbakia:

Nire izenean edo (hala bada) .................... ordezkatuz, Aurizko Kultur Etxea eraikitzeko lanak adjudikatzeko lehiaketaren berri dut eta konpromisoa hartzen dut lan horiek oso-osorik eginen ditudala, betiere baldintzen pleguko aginduei hertsiki loturik, eta honelako diruaren truke: .................. (letraz eta zenbakiz) .......................(BEZ barne).

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0005343