74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

567/2000 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 482/2000 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez izendatu ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdian aurreikusitako epaimahaietako kideak.

Hezkuntza zuzendari nagusiak maiatzaren 22an eman zuen 482/2000 Ebazpenaren bidez izendatu ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdian aurreikusitako epaimahaietako kideak. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 22an eman zuen 99/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi zen eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak apirilaren 12an eman zuen 142/2000 Foru Aginduak aldatu zuen.

Goian aipatu Ebazpeneko 2. puntuan aditzera ematen da errefusatzea eskatu edo abstentzioa adieraz daitekeela. Horretarako epea bukaturik, bidezkoa da zenbait epaimahai aldatzea eta horietan beste epaimahaikide batzuk izendatzea.

Hori horrela, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez esleituriko eskurantzak eta irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudanak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maiatzaren 22ko 482/2000 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez izendatu ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdian aurreikusitako epaimahaietako kideak.

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

Psikologia eta Pedagogia, gaztelaniaz, 2. epaimahaia:

Epaimahaiburu ordezkoa: Nicolás Uriz Bidegáin jauna.

Teknologia, gaztelaniaz:

3. epaimahaikide titularra: Antonio Martínez Martínez jauna.

4. epaimahaikide titularra: Juan José Oroz Ros jauna.

4. epaimahaikide ordezkoa: Fernando Estenaga Los Arcos jauna.

Teknologia, euskaraz:

3. epaimahaikide titularra: José María Eizmendi Eizaguirre jauna.

4. epaimahaikide titularra: Ignacio Berrondo Ormazabal jauna.

1. epaimahaikide ordezkoa: Rosario Mañeru Sanz de Galdeano andrea.

2. epaimahakide ordezkoa: Pedro Mendaza García jauna.

LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA

Nekazaritza Ekoizpeneko eragiketak eta ekipoak:

4. epaimahakide titularra: Javier Ignacio Vergara Larraya jauna.

2. epaimahaikide ordezkoa: José María Iriarte Guembe jauna.

4. epaimahaikide ordezkoa: Mikel Lorda López jauna.

Diagnostiko Klinikoko eta Ortoprotesikoko prozedurak:

1. epaimahaikide titularra: Rafaela Medina San Nicolás andrea.

2. Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketaren eta Proiektuen euskarazko espezialitateko ondorengo epaimahaikidearen lehen deitura zuzentzea: "Juan Ignacio Cheandía Aguirre" dioen lekuan "Juan Ignacio Echeandía Aguirre" behar du.

3. Aditzera ematea epaimahaikide berrien, ez soilik epaimahai berean hurrenkera ordenaz aldatu dutenen, errefusatzea eskatu edo abstentzioa adierazteko epea hamar egun naturalekoa izanen dela, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunen hasita.

4. Hautapen organoetan parte-hartzea nahitaezkoa izanen da eta interesatuek maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan ezarritako sariak jasoko dituzte langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren hamabortzean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0005768