74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2166/2000 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Barañaingo "Lur Gorri" minusbaliatu psikikoen egoitzarako janaria prestatu eta banatzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea onesten duena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak lizitaziorako deia egin du Barañaingo "Lur Gorri" minusbaliatu psikikoen egoitzarako janaria prestatu eta banatzeko zerbitzua kontratatzeko, ondoko oinarri hauen arabera:

-Kontratuaren xedea: Barañaingo "Lur Gorri" minusbaliatu psikikoen egoitzarako janaria prestatu eta banatzea.

-Tramitazioa: arrunta.

-Adjudikazioaren prozedura: irekia.

-Adjudikazio mota: lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 3.125.000 pezeta (BEZa barne).

-Kontratuaren iraupena: 2000ko abuztuaren 1etik abenduaren 31 arte.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egunak: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erregistroan (González Tablas kalea, z.g., Iruña), lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

Agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Afera Ekonomikoen Atalean (Iruñeko González Tablas kalea, z.g.).

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: A0005226