74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

528/2000 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-240aren inguruan (Arrizabalaga - Urrotz) NA-234 errepidearen Trazadura Aldaketa eta Hobetzea" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

"N-240aren inguruan (Arrizabalaga-Urrotz) NA-234 errepidearen Trazadura Aldaketa eta Hobetzea" izeneko proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean jarri zen martxoaren 14ko 216/2000 Ebazpenaren bidez.

Ebazpen horrek ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera eman eta proiektu hori jendaurrean jarri zuen, nahi zutenek bidezkoak iruditzen zitzaizkien ohar eta alegazioak egin zitzaten.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak dio alegazioen epea bete ondoren ez dela bat ere jaso.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Behin betikoz onestea "N-240aren inguruan (Arrizabalaga - Urrotz) NA-234 errepidearen Trazadura Aldaketa eta Hobetzea " izeneko proiektua.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Elo eta Untzitibarko Udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Elo eta Untzitibarko Udalei, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetzapen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0005412