71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Kargu plegua, Petra Nicol Marco andreari 10/94 Foru Legea urratzeagatik irekitako zehapen espedientearen instruktoreak aurkeztua

Lehenbizikoa.-Aurrekariak: 1999ko abenduaren 16an, Gobernu Batzordeak, landazainaren gaztigu-orria eta udal zerbitzu teknikoen txostena ikusirik, Petra Nicol Marco andreari zehapen espedientea irekitzea erabaki zuen, bertzeak bertze, honela definitzen den hirigintzako arau- haustea ustez egiteagatik: "behar den udal lizentziarik gabe obrak egitea".

Bigarrena.-Egitate egiaztatuak: administrazio honek egitate hauek egiaztatu ditu: Udal honetan ez da ageri obra lizentziarako Petra Nicol Marco andrearen eskaririk, ezta halakorik onartu denik ere, Torreta alderdian, 29. poligonoko 130. lurzatian obrak egiteko.

1999ko abenduaren 1ean, landazainak gaztigu-orria aurkeztu zuen; hartan agertzen zenez, Petra Nicol Marco andreak 3,5 x 5,5 m inguruko etxola egin du, lehenagotik zegoen bertze bati atxikia, Torreta alderdian, 29. poligonoko 130. lurzatian, hori guztia obra lizentziarik gabe.

Landazainaren gaztigu-orria ikusirik, Gobernu Batzordeak, behar den zehapen espedientea irekitzea erabaki zuen, bertzeak bertze, 1999ko abenduaren 16ko bilkuran.

Hirugarrena.-Salatua: Petra Nicol Marco andrea, helbidea Misericordia, 21ean duena.

Laugarrena.-Tokia: Torreta alderdia, 29. poligonoko 130. lurzatia.

Borzgarrena.-Arau urratua: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 248.10 artikulua, lege testu beraren 221.1 artikuluari dagokionez.

Seigarrena.-Zehapen proposamena: behar den lizentziarik gabe obrak egitea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 10/94 Foru Legearen 253.a) artikuluarekin bat, 50.000tik 1.000.000 pezetarainoko isuna dagokio.

Ez da inguruabar astungarririk ezarri. Beraz, bidezkoa da zehapena bere gradu apalenean ezartzea, hots, berrogeita hamar mila pezeta (50.000 pezeta).

Zazpigarrena.-Neurri osagarriak: halaber, egindakoak legeztatzera abiatu beharko du.

Zortzigarrena.-Zehapenaren murriztapena: 10/94 Foru Legearen 258. artikuluari jarraikiz, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizten ahal da, baldintza hauek betetzen baditu:

a) Isunaren gainerakoa gehienez ere hilabetez ordaintzea, zehapena jakinarazten denetik.

b) Arau-hausleak bere adostauna idatziz agertzea, ezarritako zehapenarekin, eta epe horretan inpugnatzeko ekintza guztiei uko egitea.

c) Arau-hauslearen konpromisoa zehatutako egoera legeztatzeko, administrazioak ezartzen duen epean eta konpromiso hori bermatzea, behar diren obra edo jarduketen zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamarreko fidantza jarriz.

Bederatzigarrena.-Alegazioetarako epea: 10/94 Foru Legea garatzeko apirilaren 3ko 85/95 Foru Dekretuaren 74. artikuluari jarraikiz, jakinarazten zaizu hamabortz eguneko epea duzula zure eskubidearen alde bidezko juzkatzen dituzun alegazioak aurkezteko.

Hamargarrena.-Espedientea ebazteko eskumena duen organoa: Tafallako Udaleko jaun alkatea.

Tafallan, bi milako martxoaren hamahiruan. Instruktorea, sinadura ulertezina. Espedientearen idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0004580