71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Hasierako onespena, xehetasun azterlanari

Gobernu Batzordeak, 2000ko apirilaren 26ko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Pedro Lázaro Viloche jaunak eta beste batzuek aurkeztu xehetasun azterlana, 2000ko martxoaren 14ko data eta sarrera erregistroko 867. zenbakia dituena, UAO-2 unitateko 68, 69, 71 eta 72. lurzatiei buruzkoa.

Ikusirik Hirigintzako Batzordearen irizpena, 2000ko apirilaren 13koa, bertan azaltzen baita indarra duen xehetasun azterlanak, 1. kapituluan, salbuespenez, mota honetako jarduketak onartzen dituela, erabaki da:

1. Hasiera batez onestea UAO-2 unitateko 68, 69, 70, 71 eta 72. lurzatien xehetasun azterlana, Pedro Lázaro Viloche jaunak eta beste batzuek aurkeztua.

2. Espedientea jendaurrean paratzea, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, hamabost egun baliodunetan, argitaratu eta biharamunetik, interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

3. Hasierako onespenaren erabakia argitaratzea, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, baita Udaleko iragarki oholean ere.

4. Erabakia xehetasun azterlana osatzen duten lurzatien gainerako jabe bakoitzari igorriko zaio, behin betikoz onetsi baino lehen, harekiko adostasuna adieraz dezaten. Xehetasun azterlanaren aurkako idazkia aurkeztu ezean, Udal honek haren alde daudela ulertuko du.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabakiaren aurka honako hauek ezarri ahalko direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Tafallan, bi milako maiatzaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0004646