71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Z I Z U R

Hasierako onespena, urbanizazio proiektuari

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak 2000ko maiatzaren 9an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Zarikiegiko hiriguneko UE7-3 exekuzio unitateko esparruari dagokion urbanizazio proiektuaren aldaketa, D/Agrupación Sierra del Perdónek sustatua. Proiektua jendaurrean paratuko da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek hura aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, bi milako maiatzaren bederatzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: a0004645