71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

URM-3 unitatearen xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Tafallako Udalak, 2000ko apirilaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

1999ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi ziren URM-3 unitatearen xehetasun azterlana, birzatiketa proiektua eta hirigintzako hitzarmena, El Ferial etxebizitzetako elkarteak sustatuak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarki bat paraturik 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 1999ko abuztuaren 2an; eta alegaziorik aurkeztu gabe igaro zen aldi hori.

Oraindik, hirigintza proiektuaren hasierako onespena falta zen, eta, horren ondorioz, espediente honetan aurkezten da hori, proposatutako jarduketa osorik erakustearren.

Udaleko zerbitzu teknikoek emandako txostena aintzat harturik, bai eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena ere, testuetan egindako zuzenketak dakartzana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 169. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoa betez, hauxe erabaki da:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea egungo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko URM-3 unitatearen xehetasun azterlana, birzatiketa proiektua eta hirigintzako hitzarmena, El Ferial etxebizitzetako elkarteak sustatuak.

Bigarrena.-Hasiera batez onestea aipatutako unitatearen urbanizazio proiektua; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, prentsan eta Udalaren iragarki oholean iragarki bat paratu ondoren, proiektu hori jendaurrean egonen da, 15 eguneko epean, herritarrek eta interesatuek bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Erabakia jakinaraztea interesatuei, Hitzarmenen Erregistroari eta Aholkularitza Juridikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.-Agintzea behin betiko onespenaren iragarkia argitara dadila Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; eta xehetasun azterlanaren espedientea igortzea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabakiaren kontra honako errekurtso hauek aurkezten ahalko direla:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean edo,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Tafallan, bi milako maiatzaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0004564