71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpena.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA01206/97 espedientea) Rosa María Antimasberes Sánchez andreak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

PROPOSAMENA

Rosa María Antimasberes Sánchez andreak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren otsailaren 9ko 625/1998 Foru Aginduaren aurka 1999ko urriaren 4an jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zen, garraio txartel ikus-onetsirik gabe altzariak garraiatzeagatik.

I.-Egitatezko aurrekariak

1. 1998ko uztailaren 10ean errekurtsogileari jakinarazi zitzaion gorago aipatutako zehapen espedientea bukatuta zegoela.

2. 1999ko urriaren 4an interesatuak berrikuspeneko aparteko errekurtsoa aurkeztu zuen, salaketaren ondoren manuzko baimena eskuratu zuela alegatuz.

II.-Zuzenbideko oinarriak

1. Administrazio bidean irmo diren egintzen kontra, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikuluan xedaturik dagoenez, berrikuspena eskatzeko aparteko errekurtsoa jartzen ahal da, egintza agindu duen administrazio-organoari zuzenduta (eta organo horrek berak izanen du errekurtsoa ebazteko eskumena) baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

"1.-Egintza agindu zenean egitatezko okerren bat gertatu zela ondorioztatzen bada espedientera bildutako agirietatik.

2.-Arazoa ebazteko funtsezko balioa duen agiriren bat agertzen bada edo norbaitek ekartzen badu, errekurritutako ebazpena oker eman dela agerian uzten duena, nahiz eta agiri hori ebazpena eman ondotik agertu.

3.-Ebazpenean funtsezko eragina duen lekukotasun edo agiriren bat faltsua dela adierazten bada epai irmoaren bidez, ebazpena eman aurretik zein ondotik.

4.-Ebazpena prebarikazioaren, eroskeriaren, bortxaren, iruzurrezko azpijokoaren edo beste jokaera zigorgarri baten ondorioz eman dela adierazten bada epai irmoaren bidez."

2. Aurkeztu den berrikuspen errekurtsoa aztertu ondoren Garraio Baimenen Erregistro Orokorrean kontsulta egin da. Han ageri denez, errekurtsogileak 10081249-1 zenbakiko baimena eskuratu zuen 1997ko apirilaren 3an, salaketa jarri baino geroago, salaketa 1997ko urtarrilaren 21ean jarri baitzitzaion.

Errekurtsogileak, beraz, salaketa jarri zitzaionean betetzen zituen baimena eskuratzeko betekizunak, 16/87 Legearen 142.a) artikuluan eta haren Erregelemendua onetsi zuen 1211/1990 Errege Dekretuaren 199.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Beraz, aurkatutako ebazpena oker eman zela erakusten duen agiri bat agertu da eta bidezkoa da, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluaren arabera, errekurtsoa baiestea, arau- haustea arintzat kalifikatzea eta isunaren zenbatekoa 25.000 pezetara murriztea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Baiestea Rosa María Antimasberes Sánchez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren otsailaren 9ko 625/1998 Foru Aginduaren aurkakoa (NA01206/1997 zehapen espedientea); arau-haustea arintzat kalifikatzea eta isunaren zenbatekoa 15.000 pezetara murriztea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA02170/98 espedientea) Javier Angel López Iribarren jaunak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

PROPOSAMENA

Canteras y Hormigones del Norte, S.A.ren ordezkari gisa Javier Angel López Iribarren jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren ekainaren 30eko 2395/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko irailaren 30ean jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 150.000 pezetako isuna jarri zen, 1998ko maiatzaren 28an, N-121 errepideko 16,000 kilometroan, NA-9472-X ibilgailuak, zama erabilgarria (harea) garraiatzen ari zela, 42.940 kilo zituelako zama eta guzti, gehienez 38 tonarako baimena izan arren, hau da, behar baino %13 pisu handiagoa zuelako. Uncona-ren tiketa.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1998ko urriaren 30ean Canteras y Hormigones del Norte, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA02170/1999 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 1998ko maiatzaren 28an N-121 errepideko 16,000 kilometroan NA-9472-X ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, zama erabilgarria (harea) garraiatzen ari zela, 42.940 kilo zituelako zama eta guzti, gehienez 38 tonarako baimena izan arren, hau da, behar baino %13 pisu handiagoa zuelako. Uncona-ren tiketa.

2. 1998ko azaroaren 17an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko maiatzaren 27an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako egitateari buruzko jarduketa egokiak egin ondoren, eta interesatuak 1998ko azaroaren 17an aurkeztu zituen alegazioak azterturik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, arrazoi hauek kontuan izanik: gehiegizko pisua 1998ko maiatzaren 28ko 981037 zenbakiko zamaketa-albaranaren bidez antzeman zen; interesatuari albaranaren kopia bidali zitzaion eta hark ez zion inolako alegaziorik egin; zamaren albarana funtsezko bitartekoa da ibilgailuaren benetako zama egiaztatzeko, zama kobratzeko erabiltzen baita; zehapenaren gradua egindako arau- hausteari dagokio eta gehiegizko pisuaren portzentajearen arabera ezarri zen. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 30eko 2395/1999 Foru Agindua eman zuen; haren bidez bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Canteras y Hormigones del Norte, S.A.ri 150.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 1999ko irailaren 30ean Javier Angel López Iribarren jaunak, Canteras y Hormigones del Norte, S.A.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan azaldu zuen salaketaren oinarri izan zen albaranak ez zuela arau- haustea frogatzen; ebazpen-proposamena ez zela jakinarazi; preskripzioa gertatu zela, Legearen 145. artikuluan ezarritako hiru hileko epea iragan zelako; eta zehapenaren graduazioa ez zela bidezkoa, ez zelako gertatu legez ezarritako inguruabar astungarririk.

II.-Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak adierazi du salatutako egitateak ez zirela gertatu eta salaketaren oinarri izan den albaranak ez duela arau-haustea frogatzen.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun- ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak gezurtatu nahi dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurtsoa jarri zaion espediente honetan errugabetasun-ustea ezereztu egin da eta interesatuari egotzitako arau-haustea egiaztatu egin da 98-05-28ko 981037 zenbakiko zamaketa-albaranaren bidez. Albaranaren kopia interesatuari bidali zaio eta hark ez dio alegaziorik egin. Zamaren albarana funtsezko bitartekoa da ibilgailuaren benetako zama egiaztatzeko, zama kobratzeko erabiltzen baita. Errekurtso idazkiak berak ere, isil bidez errugabetasun ustea ezereztzen du, salatutako egitatea ez zela gertatu baizik ez baitu esaten, ezer zehatzik alegatu gabe.

2. Ebazpen proposamena ez dela jakinarazi alegatu da.

Horri dagokionez, gogorarazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatuari entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkatuko zuen ebazpenaren bidez berretsi zen zehapen-proposamena ere barne zela.

3. Preskripzioa gertatu dela alegatu da, Legearen 145. artikuluan ezarritako hiru hileko epea iragan baita.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Salatuari egotzi zaion arau-haustea larritzat kalifikatu denez gero, haren preskripzio epea bi urtekoa da, 30/1992 Legearen 132. artikuluaren arabera. Errekurritutako espedientean ez da aldi hori iragan.

4. Zehapenaren graduazioa ez dela bidezkoa alegatu da, legez ezarritako inguruabar astungarriak ez direlako gertatu.

Errekurtsogileari egotzi zaion egitatea 16/1987 Legearen 141.i) eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.j) artikuluen kontrako arau-haustea da. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, larritzat kalifikatu da.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz, eta horren arabera, arau-hauste larrien egileei 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezarri ahal zaie. Beraz, zehapena behar bezala graduatu da, antzemandako gehiegizko pisuaren portzentajearen arabera.

5. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak Canteras y Hormigones del Norte, S.A.ren ordezkari gisa jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren ekainaren 30eko 2395/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA02683/98 espedientea) José Ignacio Urdanoz Mancho jaunak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

PROPOSAMENA

Autobuses La Pamplonesa, S.A.ren ordezkari gisa José Ignacio Urdanoz Mancho jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren ekainaren 30eko 2441/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko irailaren 30ean jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 40.000 pezetako isuna jarri zen, Garraio Ikuskatzailetzak 1998ko ekainaren 11n NA-2939-X ibilgailuari jarri zion salaketaren ondorioz, apirilaren 27tik maiatzaren 8ra bitartean asteko atsedenaldia ez egiteagatik.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1998ko abenduaren 10ean Autobuses La Pamplonesa, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA02683/1998 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Garraio Ikuskatzailetzak 1998ko ekainaren 11n NA-2939-X ibilgailuari jarri zion salaketaren ondorioz, apirilaren 27tik maiatzaren 8ra bitartean asteko atsedenaldia ez egiteagatik.

2. 1998ko abenduaren 22an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko martxoaren 15ean interesatuari bidali zitzaizkion espedientearen instruktoreak emandako berrespen-txostenaren kopia eta diagrama-diskoen fotokopiak.

4. 1999ko ekainaren 10ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako egitateari buruzko jarduketa egokiak egin ondoren, eta interesatuak 1998ko abenduaren 22an aurkeztu zituen alegazioak azterturik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, arrazoi hauek kontuan izanik: salatutako egitatea egiaztaturik zegoen, salatzaileak emandako berrespen-txostena eta 1998ko apirilaren 27tik 1998ko maitzaren 8ra bitarteko diagrama-diskoak zirela bide; interesatuari diskoen fotokopia bidali zitzaion eta hark ez zuen alegaziorik egin; eta zehapena arau-haustearen arabera graduatu zen. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 30eko 2441/1999 Foru Agindua eman zuen; haren bidez bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Autobuses La Pamplonesa, S.A.ri 40.000 pezetako zehapena ezarri zion.

5. 1999ko irailaren 30ean José Ignacio Urdanoz Mancho jaunak, Autobuses La Pamplonesa, S.A.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen ez zirela gertatu salatutako egitateak. Preskripzioa ere alegatu zuen, Legearen 145. artikuluan ezarritako 3 hileko epea iragan zelako, eta zehapenaren graduazioa ez zela bidezkoa adierazi zuen, legez tipifikatutako inguruabar astungarrietatik bat bera ere ez zelako gertatu.

II.-Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak alegatu du salatutako egitateak ez zirela gertatu.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun- ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak gezurtatu nahi dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurtsoa jarri zaion espediente honetan errugabetasun-ustea ezereztu egin da salatzaileak emandako berrespen-txostenaren bidez, arau-haustea agerian uzten duten diagrama-diskoen bidez, eta bai errekurtso-idazkiaren bidez ere, idazki horretan ez baita besterik esaten salatutako egitatea ez zela gertatu baino, ezer zehatzik alegatu gabe.

2. Preskripzioa gertatu dela alegatu du, Legearen 145. artikuluan ezarritako hiru hileko epea iragan baita.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan ez da iragan urtebeteko epea.

3. Zehapenaren graduazioa ez dela bidezkoa alegatu du, legez tipifikatutako inguruabar astungarrietatik bat bera ere ez delako gertatu.

Errekurtsogileari egotzi zaion egitatea Europako Elkartearen 3820/1985 Erregelamenduaren 8. artikuluaren, 142.k) artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 199.l) artikuluaren kontrako arau-haustea da. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, arintzat kalifikatu da.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz, eta horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edo/eta gehienez 46.000 pezetako isuna ezarri ahal zaie. Beraz, zehapena behar bezala graduatu da, egindako arau-haustearen araberako zehapena jarri baita.

4. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea José Ignacio Urdanoz Mancho jaunak Autobuses La Pamplonesa, S.A.ren ordezkari gisa jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren ekainaren 30eko 2440/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA02818/98 espedientea) Francisco Peche Fernández jaunak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

PROPOSAMENA

Francisco Peche Fernández jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 31ko 1101/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko apirilaren 14an jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 10.000 pezetako isuna jarri zen, Trafikoko Goardia Zibilak 98-8-1ean N-121 errepideko 25,000 kilometroan NA-7028-AV ibilgailuari ezarri zion salaketaren ondorioz, Tafallatik Mugairira 36 adingabeko garraiatzeagatik egiten ari zen zerbitzua kreditatzeko panelak jarri gabe.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1998ko irailaren 25ean Francisco Peche Fernández jaunari jakinarazi zitzaion NA02818/1998 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 98- 8-1ean N-121 errepideko 25,000 kilometroan NA-7028-AV ibilgailuari ezarri zion salaketaren ondorioz, Tafallatik Mugairira 36 adingabeko garraiatzeagatik egiten ari zen zerbitzua kreditatzeko panelak jarri gabe.

2. 1998ko irailaren 29an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko martxoaren 25ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, behar ziren jarduketak egin eta alegazioak aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, arrazoi hauek kontuan izanik: salatutako egitatea egiaztaturik zegoen, salatzaileak emandako berrespen-txostena zela bide; interesatuak, alegaziorik egin ez zuenez, ez zuen ezereztu salaketak froga gisa duen balioa; eta zehapena arau- haustearen arabera graduatu zen.

Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 31ko 1101/1999 Foru Agindua eman zuen; haren bidez bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Francisco Peche Fernández jaunari 10.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 1999ko apirilaren 14an interesatuak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen saskibaloi talde bat garraiatzen ari zela, "honekin batera aurkeztu dudan dokumentazioak frogatzen dutenez", eta faktura aurkeztu zuen.

Zehapenaren graduazioarekin ados ez zegoela adierazi zuen, eta instruktorerik izendatu ez zenez administrazio- egintza zuzenbide osoz deuseza zela gehitu zuen.

II.-Zuzenbideko oinarriak

1. Eskola-umeak eta adingabekoak garraiatzeko ibilgailuen trafiko eta zirkulazioari buruzko abuztuaren 25eko 2296/1983 Errege Dekretuaren 1.b) artikulua adingabekoen garraioari aplikatu behar zaio eta artikulu berean azaltzen da zer den adingabekoen garraioa: noizbehinkako garraioa, aurreko a) atalean sartzen ez dena, 9 plaza baino gehiago dituzten ibilgailuetan egiten dena (gidariaren plaza barne), hiri barrukoa zein hiri artekoa, publikoa zein zerbitzu pribatu osagarrikoa, baldin eta bidaiarien hiru laurdenak hamalau urtetik beherakoak badira.

2. Errekurtsogileak saskibaloi taldea garraiatzeko egin zuen garraio lanari, beraz, arau hori aplikatu behar zaio, noizbehinkako garraioa baitzen, 9 plaza baino gehiago dituen ibilgailu batean egindakoa, hiri artekoa, eta bidaiarien hiru laurdenak 14 urtetik beherakoak baitziren. Salaketa egin zenean, agerian eduki behar zuen egiten ari zen garraio mota adierazten duen seinalea.

3. Errekurtsogileari egotzi zaion egitatea 16/87 Legearen 141.c) artikuluaren eta 2296/1983 Errege Dekretuaren 4.3. artikuluaren kontrako arau-haustea da. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, arintzat kalifikatu da.

Horrelako arau-hausteen egileak zehatzeko ohartarazpena egin daiteke edota 46.000 pezeta arteko isuna ezar daiteke.

Oraingo honetan 10.000 pezetako isuna ezarri da. Gradurik baxueneko zehapena ezarri da, beraz, eta ez da inola ere neurriz gainekoa.

4. Salaketa 98-9-25ean jakinarazi zitzaion errekurtsogileaari. Jakinarazpenean garbi adierazi zitzaion Nafarroako Gobernuaren Garraio Zerbitzuko ikuskatzailea zela espedientearen instruktorea, eta garraioaren arloan zehapenak ezartzeko eskumena Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari dagokiola, apirilaren 11ko 23/83 Foru Legearen arabera. Hortaz, instruktorearen izendapena ere indarra duen araudiarekin bat etorriz egin zen.

5. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Francisco Peche Fernández jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 31ko 1101/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA02912/98 espedientea) Ricardo Barquin Redruello jaunak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

PROPOSAMENA

Ricardo Barquin Redruello jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren ekainaren 30eko 2405/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko abuztuaren 12an jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 60.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko abuztuaren 12an, N- 232 errepideko 108,000 kilometroan, BI-8077-CJ ibilgailuak, Valentziatik Gasteizera sandiak garraiatzen ari zela, guztira 43.460 kilo zituelako, 40.000 kilorako baimena eduki arren, hau da, behar baino 3.460 kilo gehiago zituelako (%8). Pisua Nafarroako Gobernuaren Ribaforadako baskulan neurtu zen.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko urriaren 19an Ricardo Barquin Redruello jaunari jakinarazi zitzaion NA02912/99 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 1999ko abuztuaren 12an N-232 errepideko 108,000 kilometroan BI- 8077-CJ ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, Valentziatik Gasteizera sandiak garraiatzen ari zela, guztira 43.460 kilo zituelako, 40.000 kilorako baimena eduki arren, hau da, behar baino 3.460 kilo gehiago zituelako (%8). Pisua Nafarroako Gobernuaren Ribaforadako baskulan neurtu zen.

2. 1998ko azaroaren 3an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen. Haietan egitateak gezurtatu egin zituen, errugabetasun ustearen printzipioaren itzalpean; proportzionaltasun printzipioa ez zela kontuan hartu alegatu zuen, eta arau-hausterik egin bazen errurik gabe egin zela adierazi zuen. Arau-haustea nahita egin zelako froga, baskularen tiketa, homologaziaoren ziurtagiria eta pisaketaren ziurtagiriaren kopia eskatu zituen.

3. 1999ko abuztuaren 22an, agente salatzailearen berrespen-txostenaren kopia, baskularen homologazioaren fotokopia eta pisaketaren tiketaren kopia bidali zitzaizkion.

4. 1999ko ekainaren 16an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak egin ondoren, eta interesatuak 98-11-3an aurkeztu zituen alegazioak azterturik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, arrazoi hauek kontuan izanik: salatutako egitatea egiaztaturik zegoela agente salatzailearen berrespen-txostenaren bidez, gehiegizko pisua baskula homologatuan neurtu zela, baskula horren berrikuspenaren ziurtagiria indarrean zegoela salaketa egin zenean, eta zehapenaren gradua egindako arau-hausteari eta atzemandako gehiegizko pisuaren portzentajeari zegokiela. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 30eko 2405/1999 Foru Agindua eman zuen; haren bidez bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Ricardo Barquin Redruello jaunari 60.000 pezetako zehapena ezarri zion.

5. 1999ko abuztuaren 12an Ricardo Barquin Redruello jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan azaldu zuen deuseztasuna gertatu zela, ez zirelako igorri alegazio idazkian eskatutako frogak. Gainera, proportzionaltasun printzipioa ez zela aintzat hartu alegatu zuen, zehapena graduatzeko legez ezarritako irizpideak ez baitziren kontuan hartu, eta prozeduraren preskripzioa gertatu zela jarduketen etenaldiarengatik, Administrazioaren bi jarduketaren artean bederatzi hil igaro zirelako.

II.-Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak adierazi du deuseztasuna gertatu dela, ez zirelako igorri alegazio idazkian eskatutako frogak.

1999ko urtarrilaren 22an igorri zitzaizkion agente salatzailearen berrespen-txostena, baskularen homologazioaren fotokopia eta tiketaren kopia. Agiri horiek hari emateko saioak egin ziren 1999ko otsailaren 2an eta 3an, eta azkenean Posta Zerbitzuak agiriok atzera bota zituen, gutunak banatzeko orduetan hartzailea kanpoan zelako oharrarekin. Otsailaren 8an berriro ere igorri zitzaizkion, otsailaren 15ean eta 16an hari emateko saioak egin ziren eta berriro ere Posta Zerbitzuak atzera bota zituen gutunak banatzeko orduetan hartzailea kanpoan zelako oharrarekin. Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betez, frogaren praktikaren jakinarazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali zen eta 46 zenbakian argitaratu zen, 1999ko apirilaren 16koan. Beraz, legezko preskripzioen araberako tramite guztiak bete ziren.

2. Bestalde, proportzionaltasun printzipioa ez dela aintzat hartu alegatu du, zehapena graduatzeko legez ezarrita dauden irizpideak kontuan hartu ez direla esanez.

Adierazi behar da errekurtsogileari egotzi zaion egitatea 16/87 Legearen 141.i) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.j) artikuluaren kontrako arau- haustea dela. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, arau-hauste hori larritzat jo da.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz, eta horren arabera, arau-hauste larrien egileei 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezarri ahal zaie. Beraz, zehapena behar bezala graduatu da, antzemandako gehiegizko pisuaren portzentajearen arabera.

3. Prozeduraren preskripzioa gertatu dela alegatu du, Administrazioaren bi jarduketaren artean bederatzi hil iragan zirelako.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkera berrian, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa da, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. puntuan ezarritakoa aplikatu behar da.

4. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Ricardo Barquin Redruello jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren ekainaren 30eko 2405/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA03307/98 espedientea) Bernardo Córdoba Hurtado jaunak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

PROPOSAMENA

Bernardo Córdoba Hurtado jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 9ko 727/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko apirilaren 19an jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen, 98-09-14an, N-232 errepideko 108,000 kilometroan, SS-7887-AU ibilgailuak, burdina garraiatzen ari zela, 39.900 kiloko pisu gordina zuelako, 38.000 kilorako baimena izan arren, Behar baino 1.900 kilo gehiago zituen (%5).

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1998ko azaroaren 13an Bernardo Córdoba Hurtado jaunari jakinarazi zitzaion NA03307/1999 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 98- 09-14an jarritako salaketaren ondorioz, N-232 errepideko 108,000 kilometroan SS-7887-AU ibilgailuak, burdina garraiatzen ari zela, 39.900 kiloko pisu gordina zuelako, 38.000 kilorako baimena izan arren, Behar baino 1.900 kilo gehiago zituen (%5).

2. 1998ko abenduaren 16an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen. Haietan adierazi zuen ez zegoela ados ez pisaketaren emaitzarekin ez arau-haustea larritzat kalifikatzearekin.

3. 1999ko martxoaren 3an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak egin ondoren, eta interesatuak 1998ko abenduaren 16an aurkeztu zituen alegazioak azterturik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, arrazoi hauek kontuan izanik: gehiegizko pisua baskula ofizialean neurtu zela, salaketa egin zenean baskularen egiaztapenaren ziurtagiria indarrean zegoela, interesatuak ez zuela salaketa gezurtatzeko inolako frogarik aurkeztu, eta ezarri zen zehapena egindako arau-hausteari eta atzemandako gehiegizko pisuaren portzentajeari zegokiela. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 9ko 727/1999 Foru Agindua eman zuen; haren bidez bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Bernardo Córdoba Hurtado jaunari 25.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 1999ko apirilaren 19an Bernardo Córdoba Hurtado jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan egitateak gezurtatu egin zituen eta adierazi zuen salaketa egin zen eguneko zamaketa eta hustuketa lanen tiketa aurkeztu zuela baina ez ziotela kontuan hartu alegazioen fasean, behinola aurkeztu zituen alegazioetatik bat berari ere ez zitzaiola erantzun eta ez zuela uste erabili zen baskula gai zenik pisaketa egiteko, eta horregatik frogabide gehiago bidaltzeko eskatu zuen.

5. Maiatzaren 20an baskularen indarreko egiaztapen- agiriaren kopia bidali zitzaion. Errekurtsogileak ez zuen alegaziorik aurkeztu.

II.-Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak gezurtatu egin ditu egitateak eta adierazi du salaketa egin zen eguneko zamaketa eta hustuketa lanen tiketa bidali zuela baina ez ziotela kontuan hartu alegazioen fasean, eta behinola aurkeztu zituen alegazioetatik bat berari ere ez ziotela erantzun.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun- ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak gezurtatu nahi dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurtsoa jarri zaion espediente honetan errugabetasun-ustea ezereztu egin da pisaketaren tiketaren bidez, ibilgailua pisatzeko baskula ofizial homologatua erabili baitzen, aldiroko egiaztapenaren ziurtagiria indarrean zuena. Tiket horrek errekurtsogileari egotzi zaion arau-haustea egiaztatzeko balio du.

Errekurtsogileak adierazi du salaketaren egunean egin ziren zamaketa eta hustuketa lanen tiketa bidali zuela eta ez ziotela kontuan hartu alegazioen fasean. Esan beharra dago espedientean ez dela ageri inolako zamaketa eta hustuketa tiketik jaso zenik agente salatzaileak salaketa- orriari erantsi zion tiketaz gainera, hau da, baskula ofizial homologatuan egindako pisaketaren tiketaz gainera. Beraz, errekurtsogileari egotzi zaion egitatea aski frogaturik dago eta ez da bidezkoa errekurtsogileak eskatu dituen beste frogabideak bidaltzea.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

2. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Bernardo Córdoba Hurtado jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 9ko 727/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA03725/98 espedientea) Mercedes Olloquiegui Arce andreak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

IZENA

ERABAKIA, Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarri duen berrikuspeneko aparteko errekurtsoa ez onartzeko. Errekurtso hori Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako martxoaren 9ko 782/1999 Foru Aginduaren aurkakoa da (NA03725/1998 zehapen espedientea).

I.-Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Administrazio bidean irmo diren egintzen kontra, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikuluan xedaturik dagoenez, berrikuspena eskatzeko aparteko errekurtsoa jartzen ahal da, egintza agindu duen administrazio-organoari zuzenduta (eta organo horrek berak izanen du errekurtsoa ebazteko eskumena) baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

"1.-Egintza agindu zenean egitatezko okerren bat gertatu zela ondorioztatzen bada espedientera bildutako agirietatik.

2.-Arazoa ebazteko funtsezko balioa duen agiriren bat agertzen bada edo norbaitek ekartzen badu, errekurritutako ebazpena oker eman dela agerian uzten duena, nahiz eta agiri hori ebazpena eman ondotik agertu.

3.-Ebazpenean funtsezko eragina duen lekukotasun edo agiriren bat faltsua dela adierazten bada epai irmoaren bidez, ebazpena eman aurretik zein ondotik.

4.-Ebazpena prebarikazioaren, eroskeriaren, bortxaren, iruzurrezko azpijokoaren edo beste jokaera zigorgarri baten ondorioz eman dela adierazten bada epai irmoaren bidez."

Aurkeztu den berrikuspen errekurtsoaren azterketatik ondorioztatu denez, interesatuak ez du bere errekurtsoa goian aipatutako inguruabarretan oinarritu, ez baitu aurkeztu arazoa ebazteko funtsezko agiri berririk. Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 119.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da errekurtsoa tramiterako ez onartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarritako berrikuspeneko aparteko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 9ko 782/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA03727/98 espedientea) Mercedes Olloquiegui Arce andreak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

IZENA

ERABAKIA, Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarri duen berrikuspeneko aparteko errekurtsoa ez onartzeko. Errekurtso hori Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako martxoaren 9ko 783/1999 Foru Aginduaren aurkakoa da (NA03727/1998 zehapen espedientea).

I.-Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Administrazio bidean irmo diren egintzen kontra, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikuluan xedaturik dagoenez, berrikuspena eskatzeko aparteko errekurtsoa jartzen ahal da, egintza agindu duen administrazio-organoari zuzenduta (eta organo horrek berak izanen du errekurtsoa ebazteko eskumena) baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

"1.-Egintza agindu zenean egitatezko okerren bat gertatu zela ondorioztatzen bada espedientera bildutako agirietatik.

2.-Arazoa ebazteko funtsezko balioa duen agiriren bat agertzen bada edo norbaitek ekartzen badu, errekurritutako ebazpena oker eman dela agerian uzten duena, nahiz eta agiri hori ebazpena eman ondotik agertu.

3.-Ebazpenean funtsezko eragina duen lekukotasun edo agiriren bat faltsua dela adierazten bada epai irmoaren bidez, ebazpena eman aurretik zein ondotik.

4.-Ebazpena prebarikazioaren, eroskeriaren, bortxaren, iruzurrezko azpijokoaren edo beste jokaera zigorgarri baten ondorioz eman dela adierazten bada epai irmoaren bidez."

Aurkeztu den berrikuspen errekurtsoaren azterketatik ondorioztatu denez, interesatuak ez du bere errekurtsoa goian aipatutako inguruabarretan oinarritu, ez baitu aurkeztu arazoa ebazteko funtsezko agiri berririk. Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 119.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da errekurtsoa tramiterako ez onartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarritako berrikuspeneko aparteko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 9ko 783/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA03729/98 espedientea) Mercedes Olloquiegui Arce andreak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

IZENA

ERABAKIA, Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarri duen berrikuspeneko aparteko errekurtsoa ez onartzeko. Errekurtso hori Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako martxoaren 9ko 785/1999 Foru Aginduaren aurkakoa da (NA03729/1998 zehapen espedientea).

I.-Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Administrazio bidean irmo diren egintzen kontra, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikuluan xedaturik dagoenez, berrikuspena eskatzeko aparteko errekurtsoa jartzen ahal da, egintza agindu duen administrazio-organoari zuzenduta (eta organo horrek berak izanen du errekurtsoa ebazteko eskumena) baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

"1.-Egintza agindu zenean egitatezko okerren bat gertatu zela ondorioztatzen bada espedientera bildutako agirietatik.

2.-Arazoa ebazteko funtsezko balioa duen agiriren bat agertzen bada edo norbaitek ekartzen badu, errekurritutako ebazpena oker eman dela agerian uzten duena, nahiz eta agiri hori ebazpena eman ondotik agertu.

3.-Ebazpenean funtsezko eragina duen lekukotasun edo agiriren bat faltsua dela adierazten bada epai irmoaren bidez, ebazpena eman aurretik zein ondotik.

4.-Ebazpena prebarikazioaren, eroskeriaren, bortxaren, iruzurrezko azpijokoaren edo beste jokaera zigorgarri baten ondorioz eman dela adierazten bada epai irmoaren bidez."

Aurkeztu den berrikuspen errekurtsoaren azterketatik ondorioztatu denez, interesatuak ez du bere errekurtsoa goian aipatutako inguruabarretan oinarritu, ez baitu aurkeztu arazoa ebazteko funtsezko agiri berririk. Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 119.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da errekurtsoa tramiterako ez onartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarritako berrikuspeneko aparteko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 9ko 785/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA03730/98 espedientea) Mercedes Olloquiegui Arce andreak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

IZENA

ERABAKIA, Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarri duen berrikuspeneko aparteko errekurtsoa ez onartzeko. Errekurtso hori Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako martxoaren 9ko 786/1999 Foru Aginduaren aurkakoa da (NA03730/1998 zehapen espedientea).

I.-Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Administrazio bidean irmo diren egintzen kontra, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikuluan xedaturik dagoenez, berrikuspena eskatzeko aparteko errekurtsoa jartzen ahal da, egintza agindu duen administrazio-organoari zuzenduta (eta organo horrek berak izanen du errekurtsoa ebazteko eskumena) baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

"1.-Egintza agindu zenean egitatezko okerren bat gertatu zela ondorioztatzen bada espedientera bildutako agirietatik.

2.-Arazoa ebazteko funtsezko balioa duen agiriren bat agertzen bada edo norbaitek ekartzen badu, errekurritutako ebazpena oker eman dela agerian uzten duena, nahiz eta agiri hori ebazpena eman ondotik agertu.

3.-Ebazpenean funtsezko eragina duen lekukotasun edo agiriren bat faltsua dela adierazten bada epai irmoaren bidez, ebazpena eman aurretik zein ondotik.

4.-Ebazpena prebarikazioaren, eroskeriaren, bortxaren, iruzurrezko azpijokoaren edo beste jokaera zigorgarri baten ondorioz eman dela adierazten bada epai irmoaren bidez."

Aurkeztu den berrikuspen errekurtsoaren azterketatik ondorioztatu denez, interesatuak ez du bere errekurtsoa goian aipatutako inguruabarretan oinarritu, ez baitu aurkeztu arazoa ebazteko funtsezko agiri berririk. Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 119.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da errekurtsoa tramiterako ez onartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarritako berrikuspeneko aparteko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 9ko 786/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA03747/98 espedientea) Mercedes Olloquiegui Arce andreak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

IZENA

ERABAKIA, Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarri duen berrikuspeneko aparteko errekurtsoa ez onartzeko. Errekurtso hori Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako martxoaren 9ko 799/1999 Foru Aginduaren aurkakoa da (NA03747/1998 zehapen espedientea).

I.-Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Administrazio bidean irmo diren egintzen kontra, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikuluan xedaturik dagoenez, berrikuspena eskatzeko aparteko errekurtsoa jartzen ahal da, egintza agindu duen administrazio-organoari zuzenduta (eta organo horrek berak izanen du errekurtsoa ebazteko eskumena) baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

"1.-Egintza agindu zenean egitatezko okerren bat gertatu zela ondorioztatzen bada espedientera bildutako agirietatik.

2.-Arazoa ebazteko funtsezko balioa duen agiriren bat agertzen bada edo norbaitek ekartzen badu, errekurritutako ebazpena oker eman dela agerian uzten duena, nahiz eta agiri hori ebazpena eman ondotik agertu.

3.-Ebazpenean funtsezko eragina duen lekukotasun edo agiriren bat faltsua dela adierazten bada epai irmoaren bidez, ebazpena eman aurretik zein ondotik.

4.-Ebazpena prebarikazioaren, eroskeriaren, bortxaren, iruzurrezko azpijokoaren edo beste jokaera zigorgarri baten ondorioz eman dela adierazten bada epai irmoaren bidez."

Aurkeztu den berrikuspen errekurtsoaren azterketatik ondorioztatu denez, interesatuak ez du bere errekurtsoa goian aipatutako inguruabarretan oinarritu, ez baitu aurkeztu arazoa ebazteko funtsezko agiri berririk. Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 119.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da errekurtsoa tramiterako ez onartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea Mercedes Olloquiegui Arce andreak Eugenio Díez S.A.ren ordezkari gisa jarritako berrikuspeneko aparteko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 9ko 799/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA03827/98 espedientea) Javier Górriz Orquín jaunak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

PROPOSAMENA

Javier Górriz Orquín jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren maiatzaren 14ko 1963/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko irailaren 10ean jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen, 1998ko azaroaren 7an ezarritako salaketaren ondorioz, NA-2212-V traktokamioiaren gidaria iraungita zegoen garraio txartelarekin zirkulatzen ari zelako. Epez kanpo lortu zuela egiaztatu da.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko martxoaren 1ean Transportes Aizoáin, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA03827/1998 zehapen espedientea ireki zitzaiola, NA-2212-V ibilgailuaren gidaria iraungitako garraio txartelarekin zirkulatzen ari zelako jarri zen salaketaren ondorioz. Epez kanpo lortu zuela egiaztatu da.

Jakinarazpenean adierazi zitzaion hamabost egun balioduneko epea zuela bere eskubiderako egokitzak jotzen zuena idatziz azaltzeko. Ez zen jakinarazpen haren aurkako deskargu-plegurik aurkeztu legez ezarritako epean.

2. 1999ko apirilaren 20an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuen bidezkotzat jotzen zuela zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak maiatzaren 14ko 1963/1999 Foru Agindua eman zuen; haren bidez bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Transportes Aizoáin, S.L.ri 25.000 pezetako zehapena ezarri zion.

3. 1999ko irailaren 10ean Javier Górriz Orquín jaunak, Transportes Aizoáin, S.L.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan alegatu zuen ez zitzaiola jakinarazi zehapen espedientearen irekiera eta defentsarik eza sortarazi zitzaiola, ezin izan zuelako alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Gainera, egitate batengatik bi aldiz zehatu dutela adierazi zuen, ustezko egitate beragatik beste zehapen bat ezarri baitzioten ekainaren 17ko 2320/1999 Foru Aginduaren bidez.

II.-Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak adierazi du ez diotela jakinarazi zehapen espedientearen irekiera.

Errekurtso hau jarri zaion zehapen espedientean, jakinarazpena interesatuari berari egiteko saioak egin ziren, posta ziurtatuaren bidez eta hark egoitza duen udalerriko Udalaren bidez. Hala ere, ezinezkoa izan zen jakinarazpen pertsonala egitea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluak dioen eran, eta horregatik salaketaren jakinarazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (martxoaren 1eko 26 zenbakian) eta Aitzoaingo udaletxeko ediktu-oholean jarri zen. Beraz, zehapen espedientearen hasieran legezko preskripzioak bete ziren.

2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zen. Dekretu horren 41. artikuluan ezarrita dagoenez, merkatugaiak edo bidaiariak errepidez garraiatu ahal izateko, hala garraiabide publikoetan nola pribatuetan, beharrezkoa da garraio lanak egiteko gaiturik egotea administrazio-titulu egokiaren bidez. Dekretu beraren 46. artikuluak dioenez, Administrazioak aldiro ikus-onetsi egin behar ditu garraio baimenak, haiek eman zirenean betetzen ziren baldintzak betetzeari eusten zaiola egiaztatzeko, baldintza horiek beharrezkoak baitira baimenek indarrean iraun dezaten, eta bai baimena ematerakoan ez, baina gerora nahitaez bete behar izan diren beharkizunak betetzen direla egiaztatzeko ere. Ikus- onespenak Administrazioak adierazten duen maiztasunaz egin behar dira.

3. Arestian aipatu errege dekretuaren 207.3. artikuluaren arabera, baimen desberdinei dagozkien arau- hausteak banaka hartu behar dira, nahiz eta denek manu berberen edo bertsuen aurkako arau-hausteak izan, eta horregatik ezin da aintzat hartu errekurtsogileak azaldutako alegazioa, hots, egitate beragatik beste zehapen bat ezarri zitzaiola.

4. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legearen 142.a) artikuluan arau-hauste arintzat jotzen da egitate hau: lurreko garraioei buruzko araudiari jarraituz administrazio-baimena behar duten garraio lanak administrazio-baimenik gabe egitea, baimen hori eskuratzeko eskatzen diren beharkizunak betetzen direlarik, hau da, arau-hauslea baimena eskuratzeko moduan dagoelarik.

5. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz, eta horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota 46.000 pezeta arteko isuna ezartzen ahal zaie. Aztergai dugun kasuan, 25.000 pezetako isuna jarri denez, bidezko zehapena ezarri da.

Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Górriz Orquín jaunak Transportes Aizoáin, S.L.ren ordezkari gisa jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren maiatzaren 14ko 1963/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA00303/99 espedientea) Luis María Pérez Arregui jaunak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. Beraz, honako hau argitaratuz betetzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen duena.

PROPOSAMENA

Luis María Pérez Arregui jaunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren uztailaren 28ko 2666/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko irailaren 8an jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zen, 1998ko urriaren 11n ezarritako salaketaren ondorioz, NA-0782-AM ibilgailuaren gidaria merkatugaien garraio lan pribatu osagarria egiten ari zelako baimenik eduki gabe.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko martxoaren 18an Transportes Iragar, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA00303/1999 zehapen espedientea ireki zitzaiola, NA-0782-AM ibilgailuaren gidaria merkatugaien garraio lan pribatu osagarria baimenik gabe egiten ari zelako jarri zen salaketaren ondorioz. Zerbitzu publikoaren eta nazioko jarduera-eremuaren ezaugarriak ageri zituen. Ohartarazi zitzaion hamabost egun balioduneko epea zuela bere eskubiderako egokitzat jotzen zuena azaltzeko. Ez zen jakinarazpen haren aurkako deskargu-plegurik aurkeztu legez ezarritako epean.

2. 1999ko ekainaren 18an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuen bidezkotzat jotzen zuela zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen alegaziorik aurkeztu legez ezarritako epean. Geroago, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 28ko 2666/1999 Foru Agindua eman zuen; haren bidez bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta Transportes Iragar, S.L.ri 50.000 pezetako zehapena ezarri zion.

3. 1999ko irailaren 8an Luis María Pérez Arregui jaunak, Transportes Iragar, S.L.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan alegatu zuen ez zitzaiola jakinarazi salatutako egitatea.

Gainera, alegatu zuen ibilgailua 1999. urtearen hasieran Transiratoki, S.L. enpresari saldu zitzaiola, transferentzia 1999ko urtarrilaren 25ean egin zela, eta baimena 1999ko otsailaren 1ean eskuratu zela.

II.-Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak adierazi du ez zitzaiola jakinarazi zehapen espedientearen hasiera.

Errekurritutako zehapen espediente honetan, jakinarazpena interesatuari berari egiteko saioak egin ziren posta ziurtatuaren bidez eta hark egoitza duen udalerriko Udalaren bidez. 1999ko martxoaren 18an Mercedes Echandi andreak jaso eta sinatu zuen jakinarazpena (Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: 15.861.146).

Auzitegi Gorenak 1996ko urriaren 22ko epaian adierazi duenez, jakinarazpenak eraginkortzat jo behar dira jakinarazpenaren funtsezko elementu hauek dituztenean: erakunde hartzailea eta ziurtagiriaren jasotzailearen izena, nortasun agiri nazionala eta sinadura. Elementuok jakinarazpenaren funtsezko edukia osatzen dute eta nahikoa dira errekurritutako epaian aipatzen diren ondoreak sortarazteko, zeren, jasotzaileak zein kontzepturengatik sinatu duen adierazten ez bada ere, haren izena eta nortasun agiri nazionalaren zenbakia ageri dira eta datu horiek, zalantzarik gabe, aski dira hura identifikatu ahal izateko.

2. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legearen 103. artikuluak dioenez, 102. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan araututako garraio lan pribatu osagarriak egin ahal izateko Administrazioaren baimena eduki behar da aldez aurretik. Beste horrenbeste adierazten da Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen 1211/1990 Errege Dekretuaren 158. artikuluan.

3. Garraio Zerbitzuak N00303/1999 zehapen espedienteari buruz dituen datuen arabera eta errekurtsogileak berak errekurtso-idazkian adierazitakoaren arabera, salaketaren egunean, 1998ko urriaren 11n, ibilgailuak ez zuen baimenik eta Transportes Iragar, S.L. zen haren titularra, ibilgailuaren transferentzia 1999ko urtarrilaren hasieran egin baitzen, errekurtsogileak aitortu duen bezala.

4. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141.b) artikuluan arau-hauste larritzat jotzen da egitate hau: administrazio-tituluren bat behar duten garraio lan pribatuak titulu hori gabe egitea. Beraz, indarra duen araudia behar bezala aplikatu da.

5 Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz, eta horren arabera, arau-hauste larrien egileei 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezarri ahal zaie. Beraz, zehapena behar bezala graduatu da, beheko tarteko isuna ezarri baita.

Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Luis María Pérez Arregui jaunak Transportes Iragar, S.L.ren ordezkari gisa jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren uztailaren 28ko 2666/1999 Foru Aginduaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0000762