71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

199/2000 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, San Adriángo "Ega" eta Iruñeko "Donapea" BHIetako heziketa zikloetarako ekipamendua erostea baimentzen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du San Adriángo "Ega" eta Iruñeko "Donapea" BHIetako heziketa zikloetarako ekipamendua erosteko honako baldintza orokorrei jarraituz:

Mota: lehiaketa.

Xedea: San Adriángo "Ega" eta Iruñeko "Donapea" BHIetako heziketa zikloetarako ekipamendua erostea.

Aurrekontua: 29.400.000 pezeta.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita zortzigarren egun balioduneko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bilera gelan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion webgunean edo, 8:30etik 14:30a arte, Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi milako maiatzaren hamazazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

.................... j/ak, ........(e)koak, .......... ordezkatzen duenak, San Adriángo "Ega" eta Iruñeko "Donapea" BHIetako heziketa zikloetarako ekipamendua erosteko 2000ko......aren ...(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaz jabeturik, baita hura arautzen duten administrazio klasulen eta agindu teknikoen pleguez ere, konpromisoa hartzen du hura egiteko, agiri haiei hertsiki lotuz. Horretarako eskaintza hau aurkezten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

1. lotea.-Informatika materiala, 4.350.000 pezeta.

2. lotea.-Altzari arautugabeak, 1.010.000 pezeta.

3. lotea.-Automozioko materiala, 7.050.000 pezeta.

4. lotea.-Elektrizitate eta elektronikarako entrenatzaileak, 1.850.000 pezeta.

5. lotea.-Koloretako telebistetarako entrenatzaileak, 285.000 pezeta.

6. lotea.-Zirkuitu inprimatuak egiteko materiala, 6.100.000 pezeta.

7. lotea.-Elektrizitate arloko materiala, 995.000 pezeta.

8. lotea.-Pneumatika arloko materiala, 1.560.000 pezeta.

9. lotea.-Galdarraztatzaile orokorra, 2.600.000 pezeta.

10. lotea.-Makina erreminta, 3.600.000 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A0004855