108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C A S T E J O N

Castejonen etxebizitzak zaharberritzeko laguntzen ordenantza

Castejongo Udalak Castejonen etxebizitzak zaharberritzeko laguntzen ordenantza onetsi zuen, behin betikoz, 1999ko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluetan ezarritakoa betez, ondotik ematen da haren testu osoa:

1. artikulua. Gizarte arloko arrazoiak eta interes orokorra dela eta, herriko etxebizitzak berritzea da ordenantza honen xedea, eraikinak zaharberritzeko jarduketei laguntza eta bultzada emanez.

2. art. Hiriguneko eraikinen jabeak izanen dira laguntzen onuradunak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Castejongo Udalarekiko zerga betebeharrak eguneratuak izatea.

b) Herriko Etxean obra proiektu teknikoa eta egindako obrei dagozkien bi agiri hauek aurkeztea: "zaharberritze babestuaren behin-behineko kalifikazioa" eta "zaharberritze babestuaren behin betiko kalifikazioa", biak Nafarroako Gobernuarenak.

3. art. Laguntza izanen da:

-Eremu publikoa material eta aldamioekin okupatzeko tasaren dirulaguntza, gehienez ere 4 hilabetez.

Eremu publikoan okupatzen den azalera udal zerbitzuek zehaztuko dute, obraren beharren ariora.

4. art. Laguntzen onuradun izateko eskabidea aurkeztuko da Herriko Etxean, eta harekin batean 3. artikuluan aipatu diren baldintzak beteko direlako zinpeko aitorpena.

5. art. Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean, Lurzoruari buruzko Foru Legean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legean eta horiekin bat heldu den gainerako araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

6. art. Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra. Indarra hartu ondoan Zaharberritze Babestuaren behin betiko Kalifikazioa hartzen duten zaharberritzeetan aplikatuko da ordenantza hau.

Castejonen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abuztuaren bian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A9907955