127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1051 FORU AGINDUA, 1998ko irailaren 28koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Entecsa, Tudela, S.A. entseiuko laborategia, eraikuntzaren kalitate kontrolaren arloan, entseiuko laborategi gisa kreditatzen duena.

Nafarroak, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.1 artikuluaren ondorioz, eskumen esklusiboa du etxebizitza eta herrilanen gaietan, legez Estatuaren interes orokorreko kalifikazioa ez dutenetan edo Estatuko beste lurralderik ukitzen ez denetan.

Horren ondorioz, abuztuaren 1eko 1484/1985 Errege Dekretuaren bitartez, Estatuak eraikuntzaren kalitatearen kontrolari buruzko eskumenak Nafarroari eskualdatu zizkion.

Ekainaren 21eko 157/1990 Foru Dekretuaren bitartez, laborategi horiek kreditatzeko prozedura aipatu Errege Dekretuan ezarritakoa izatea erabaki zen. Gaur egun, abuztuaren 11ko 221/1995 Foru Dekretuaren bidez xedatu zenez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua da erakunde kreditatzailea.

Horrenbestez, eta urriaren 13ko 1230/1989 Errege Dekretuan horretarako ezarritakoa bete baita, gai horretan Herrilan eta Garraio Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak 1992ko ekainaren 3an sinatutako lankidetza hitzarmenarekin bat eginez,

AGINDU DUT:

1. Tuterako Industrialdeko 4. bidean, 9. nabean, 354 posta kutxan, 31500 posta kodean dagoen entseiuko laborategia, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entseiuko laborategi gisa kreditatzea, oreko hormigoi, zementu, agregakin eta uraren kontrolaren arloan (HC) eta zoruetako entseiu, agregakin, bideetako nahasketa bituminoso eta haien osagaien kontrolaren arloan (SV).

2. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko hormigoi freskoaren arloan urtarrilaren 20ko 23/1997 Foru Aginduaren bidez eman zitzaion entseiuko laborategiaren kreditazioa, arestiko idazatian aipatzen dena, bertan behera uztea.

3. Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

4. Foru Agindu hau igortzea Sustapen Ministerioko Etxebizitza, Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusira, Entseiuko Laborategi Kreditatuen Erregistro Orokorrean, aipatu arloan, behar bezala inskriba dezan, Entecsa Tudela, S.A. laborategira eta Etxebizitza Zerbitzura.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar bezalako ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9809045