85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Motoredun ibilgailuak bide eta pista publikoetan barna ibiltzeko ordenantza

Udal honek Motoredun ibilgailuak bide eta pista publikoetan barna ibiltzeko ordenantza behin betikoz onetsi du 1997ko ekainaren 20an egin bilkuran, eta testu honi jarraikiz:

Lehenbizikoa

Esteribarko udalerri honetan 1. eraskinean aipatzen diren herri bideetan eta mendi pistetan barna motoredun ibilgailuen joan-etorriak arautzea da ordenantza honen xedea.

Bigarrena

Motorea duen edozein ibilgailuren kirol jarduerak eta zirkulazio librea, indarra duen legeria sektorialean ezarritakoa betetzeaz gainera, martxoaren 8ko 44/1990 Foru Dekretuan eta Lurzoru ez-urbanizagarrian motoredun ibilgailuen jarduera antolatuak eta zirkulazio librea arautzen dituen 36/1994 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera egin beharko dira.

Hirugarrena

Udal hau ohartua da hainbat bide eta pistatan gertatzen den arazoa, bustirik daudelarik erabiltzen direnean, galarazten zaila den kaltea gertatzen baitzaie, mantenimendu eta zainketarako inbertsio handiak egin ezean.

Laugarrena

Debekaturik dago motoredun ibilgailurik landetan zehar ibiltzea, errepideetatik kanpo, herrilurretan edo bi metro baino zabalera ttikiagoko landabideetan.

Borzgarrena

1. eraskinean agertzen badira, orduan ere debekaturik egonen da motoredun ibilgailuak ibiltzea, bi metrotik goitiko zabalera izanagatik ere.

Seigarrena

Ordenantza honetako debekuek salbuespena izanen dute, baldin eta zerbitzu publikoak (polizia, suhiltzaileak, landazainak...) edo nekazaritza-abeltzaintza nahiz oihantzaintzako jarduerekin zerikusirik daukatenak egiteko ibilgailuak sartzea beharrezkoa bada, edo irakaskuntza nahiz zientzi zentroek sustatutako ikaskuntza jarduerak gauzatzeko egiten bada.

Zazpigarrena

Inguruabar bereziak direnean, eskea egin eta arrazoituz gero eta halako kasu batzuetarako, kontutan hartzen ahalko dira 6. artikulukoak ez bezalako kasuak.

Zortzigarrena

Ordenantza hau ez betetzeagatik ezar litezkeen zehapenak, agintari eskudunek ezarriko dituzte.

1. ERASKINA

1. Measkoizko pista, Erreako alderdian, Measkoiztik Erroibarreko mugaraino doana.

2. Arrigibelgo pista, Erreako alderdian, hilerritik atera eta, herriko irteeran, Measkoizko pistarekin eta ardibideko pasagunearekin bat egiten duena.

3. Irure aldeko bi pistak, herritik mendi aldera ateratzen direnak.

4. Usetxi aldeko pista, herritik atera eta Etsaingo bidera ailegatzen dena.

5. Usetxi aldeko pista, herritik atera eta Urtasungo bidera ailegatzen dena.

6. Lertxuniagatik Zilbetira Gurutxagan barna joateko pista.

7. Gaztelutik harrobiraino joateko pista.

8. Urkiloko pista.

9. Errekabeltzeko pista, harrobian hasten dena.

10. Gualaritik Eskunietara joateko bidea.

11. Alorrandiko pista.

12. Elikadoresko pista.

13. Usetorko pista.

14. Presatik Ategira joateko pista.

15. Erosetatik Barlandara joateko pista.

16. Leranotz herriko sarreratik atera eta, Astigardin, Inbuluzketako eta Etsaingo bidearekin bat egiten duen bidea.

17. Herritik ateratzen den bidea eta, Txorotan, Zubirikoarekin bat egiten duen bidea.

2. ERASKINA

Bide eta pisten kokaera planoak.

Esteribarren, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko ekainaren hogeita hiruan. Alkatea.

Iragarkiaren kodea: A9705878