66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

153/1996 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren meneko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko dituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22 "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari titulua eta dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995.eko ekainaren 5eko "E.A.O."), eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta ekoizpen sistemaren arteko harremanak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide hezkiketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan iharduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketetara egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak modulutan antolatutako ziklo sail bat biltzen du, iraupen desberdinetako berariazko lanbide hezkiketako arloek osatua, gazteak lan munduan sartzea errazten dutenak. Lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako, eta ekoizpen sistemaren kualifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, edukin, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan (1995-3-10ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukinak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko puntuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko puntu horiek tituludunaren kualifikazio amankomuna segurtatzen dute, titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen dela eta kualifikazioak Europakoen parekoak direla bermatuz.

Curriculumaren edukinak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun atal bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukinak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren ekoizpen prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko iharduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide modulu bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako tituluaren gaitasun profesionalak, gaitasun atalka antolaturik, honako hauek dira: kontsultategi/unitatearen materialak prestatzea eta informazioa prozesatzea haren gaitasun esparruan; eri/bezeroari erizaintzako zainketa lagungarriak aplikatzea; eriaren ingurunearen eta kontsultategi/unitate/zerbitzuetan erabiltzen diren osasun material/tresnerien osasun baldintzak begiratzea; eri/bezeroari ematen zaizkion zainketa psikikoetan eskuhartzea, dagokion mailan laguntza psikologikoko eta osasun hezkuntzako teknikak aplikatuz; aho-hortzetako osasun taldeetan instrumentazio lanak egitea.

Erizaintzako Zainketa Lagungarrien lanbide tituluak eri/bezeroari laguntzeko eremuetan osasun arloari dagozkion prestakuntza beharrak bete nahi ditu, oinarrizko osasun laguntza, laguntza komunitarioko eta/edo laguntza espezializatuko erizaintza taldeetan esku hartuz.

Ondoko azpisektoreetan ihardun dezakete: oinarrizko osasun laguntza eta laguntza komunitarioa: etxez etxeko laguntza, osasunaren sustapena, aho-hortzetako osasuna, kontsultategiak, zaharretxeak; laguntza espezializatua: kontsultategiak, ospitaleratzeak, larrialdiak, erditzeko gelak, pediatria, unitate bereziak (zainketa intentsiboen unitateak, zainketa intentsiboak, bihotz-biriketako unitateak, unitate koronarioak eta unitate kirurgikoak), kirofanoak, esterilizazioa, adimen osasuna eta geriatria; gainerakoak: osasun zentroak, ministerioetako, autonomi elkarteetako eta udaletako gizarte aferetarako departamentuak eta terapi bainuetako sendaetxeak.

Tituluaren eskakizunean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak ondoko funtzioetan dituen kualifikazio beharrentzat: unitate/kontsultategiaren antolamendu/kudeaketa, zerbitzua ematea eta osasun hezkuntza.

Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak martxoaren 18an hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Foru Dekretu hau, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua. Erizaintzako Zainketa Lagungarriak tituluaren heziketa zikloa erdi mailako berariazko heziketan sartu behar da, eta 1.400 orduko iraupena du.

3. artikulua. Ekoizpen sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukinak barne, Foru Dekretu honetako I. Eraskinean ezarri dira.

4. artikulua. Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza.

.Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa.

.Erizaintzako oinarrizko teknikak.

.Ospitaleko ingurunearen higienea eta materialaren garbiketa.

.Osasuna sustatu eta eriari laguntza psikologikoa ematea.

.Laguntza odontologiko/estomatologikoko teknikak.

.Lantaldeko harremanak.

.Laneko prestakuntza eta jarraibideak.

2. Lantokietako prestakuntza.

.Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. Eraskinean jarri dira Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, Errege Dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaien lanbide hezkiketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.

6. artilukua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren marko orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatzen den Curriculum Proiektua garatuko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena kontuan hartuta.

7. artikulua. Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukinen banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua. Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako heziketa zikloaren ikasketen ebaluazioa lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasun eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak kontuan hartuta eginen da, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua. Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua daukaten ikasleek Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte.

10. artikulua. Hezkuntza Sistemaren Antolamendurako urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izanen da ezarritako baldintza akademikoak betetzen ez badira ere. Horretarako, ikasleak gai kalifikazioarekin gaindituta izan beharko du Berme Sozialeko Programa bat eta hemezortzi urte eduki beharko ditu edo bestela zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan beharko ditu, eta gainera sartzeko proba bat gainditu beharko du, erakusteko Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

Sartzeko proba hori egitetik salbu egon daitezke berme sozialeko edo bestelako heziketa iharduera ez-arautu baten xedeak erdietsi dituzten ikasleak. Horretarako, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko du zein berme sozialeko programak eta zein heziketa iharduerak ahalbidetzen duten hein bateko salbuespena sartzeko proba ez egiteko.

11. artikulua. 1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako heziketa zikloari dagozkion ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua. Honako hauek dira Lanerako Lanbide Heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:

.Erizaintzako oinarrizko teknikak.

.Laguntza ondontologiko/estomatologikoko teknikak.

.Ospitaleko inguruneko higienea eta materialaren garbiketa.

.Osasuna sustatu eta eriari laguntza psikologikoa ematea.

13. artikulua. Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide ereduak:

.Eragiketa administratiboak eta osasun dokumentazioa.

.Erizaintzako oinarrizko teknikak.

.Laguntza odontologiko/estomatologikoko teknikak.

.Ospitaleko ingurunearen higienea eta materialaren garbiketa.

.Lantokiko prestakuntza.

.Lanerako prestakuntza eta jarraibideak.

14. Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari titulua daukan ikasleak bidea izanen du Batxilergoko ondoko aukeretara pasatzeko:

.Natur eta Osasun Zientziak.

15. artikulua. Ikastetxeei lanbide heziketako Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, ikastetxe pribatuei baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuari eta hura garatzen duten edozein xedapeni jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera, espazio eta instalazioei dagozkien gutxieneko baldintzak Foru Dekretu honetako III. Eraskinean heldu direnak dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK.

Lehena.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamendu eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai ikasgela barreneko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara egokitu ahal izanen da.

Bigarrena.-Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituen ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan diren ikasleek egin ahal izanen dituzte Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxiler orokorreko 1. eta 2. maila gaindituak dituztenak.

b) Lehen Mailako Lanbide heziketako Teknikari Laguntzaile titulua dutenak.

c) Batxilergo Bateratu Balioanitzeko lehen eta bigarren mailak gaindituak dituztenak.

d) Espezialitateek amankomunean dituzten ikastaldiak, Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskoletan egindakoak, gaindituak dituztenak.

Hori guztia, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz, horretan eman baitziren jarraibideak Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrarrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruz.

AZKEN XEDAPENAK

-Lehena.-Baimena ematen zaio Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

-Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osoa argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko martxoaren hamazortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

I. ERASKINA

1. Ekoizpen sistemaren erreferentzia.

1.1. Lanbidearen eskakizuna.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Hauek dira, orohar, ekoizpen sistemaren lanbide prestakuntzak teknikari honentzat eskatzen dituenak:

Eri/bezeroari zainketa lagungarriak eman eta ingurunearen osasun baldintzak hobetzeko lan egin: arreta bereziko osasun zentroen erizaintza talde bateko kide moduan, erizaintzan diplomatuaren menpe lan eginez, edo, hala denean, lanbideko ihardun liberalean lan egiten duen osasun talderen baten kide izanez, beti ere dagokion gainikusiaz.

1.1.2. Lanbide gaitasunak.

-Kontsultategi, jeneralean pribatu, baten lan administratiboak eta antolamendua egitea; produktu eta material suntsigarrien beharrak ebaluatzea, beti ere teknikari bati dagozkion eskumenen esparruan.

-Eri/bezeroen osasun baldintzen, egiteko diren erizaintzako zainketa lagungarrien, eta kontsultategi, unitate edo/eta zerbitzuetan erabil daitezkeen tresneriaren eta materialaren ikuspegi orokor eta koordinatua izatea.

-Dagokien neurrian, eri/bezeroari ematen zaion osasun laguntzaren humanizazioa sustatzea, laguntza psikologikoaren eta osasun hezkuntzaren arloetako teknikak erabiliz.

-Aho-hortzetako talde/kabineteetan laguntza eta instrumentazio lanak egitea.

-Oinarrizko teknika hidrotermalak aplikatzea, ekipoak eta instalazioak erabiliz, erregulatuz eta sekuentziatuz, horretarako ezarritako prozedurak begiratuz, terapia egitean gerta daitezkeen gorabehera eta anomaliak erregistratuz eta haien berri emanez.

-Herritarrek gero eta ezagutza, jarrera eta ohitura prebentibo eta higieniko-sanitario hobeak izan ditzaten lan egitea.

-Integratuta dagoen lantaldeko kideekin elkarlanean aritzea, hari egotzitako erantzukizun guztiak hartuz, emandako xedeak betez eta informazio jario egokia mantenduz.

-Osasun/gaisotasunarekin eta haren prebentzio, laguntza eta birgaikuntza kontuekin jendeak dituen harremanak baloratzea, beti ere teknikariari dagokion mailan.

-Larrialdi baldintzetan ihardutea, alarma seinaleak azkartasun eta lasaitasunez transmitituz eta ezarritako segurtasunezko bitartekoak jarriz.

.-Osasun sistemak dituen antolamendu, funtzionamendu, gizarte eta administrazio aspektuen ikuspegi orokor eta integratua edukitzea.

-Dagokion lan arloetan sartzen diren berrikuntza teknologiko eta antolamenduzkoen ondorioz gertatzen diren lan egoera berrietara egokitzea.

Lan egoeretan eskatzen zaion autonomia.

Teknikari horri, berea baino maila altuagoko langileek esleitutako funtzio eta xedeen esparruan, dagozkion lan arloetan, oro har, honako autonomi gaitasunak eskatuko zaizkio:

Kontsultategi, unitate edo zerbitzuetan osasun laguntza emateko behar den osasun materialaren mantenimendu, kontserbazio eta garbiketa.

Eriaren eta bere ingurunearen ordena, garbiketa, eta hi- giene eta osasun baldintzak mantentzea.

Eriaren zita eta datuak erregistratzea.

Erizaintzako zainketa lagungarriak ematea.

Lehen laguntzak ematea.

Ahotik, uzkitik eta bide topikotik botikak ematea.

Botikak prestatzen parte hartzea (unidosiak ematen, bide parenteraletik eman beharrekoak prestatzen...) Erizaintzako diplomatu baten gainikusiarekin, beti ere.

Bere kargu dituen ekipo eta materiala manejatu, kalibratu erabiltzeko moduan mantendu eta kontrolatzea.

1.1.3. Gaitasun atalak.

1. Eginkizun dituen arloetan, kontsultategi/unitatearen materialak prestatzea eta informazioa prozesatzea.

2. Eri/bezeroari erizaintzako zainketa lagungarriak ematea.

3. Eriaren ingurunearen eta kontsultategi/unitate/zerbitzuetan erabiltzen diren osasun material/tresnerien osasun baldintzak begiratzea.

4. Eri/bezeroari ematen zaizkion zainketa psikikoetan esku hartzea, dagokion mailan laguntza psikologikoko eta osasun hezkuntzako teknikak aplikatuz.

5. Aho-hortzetako osasun taldeetan instrumentazio lanak egitea.

1.1.4. Lanbidearen eginbehar eta eremuak.

1. Gaitasun Atala: eginkizun dituen arloetan, materialak prestatzea eta kontsultategi/unitatearen informazioa prozesatzea.

a) Lanbidearen eginbehar eta eginbeharretarako irizpideak.

1.1. Eri/bezeroei zita eman, haiei abegi egin, eta haien datuak erregistratzea, kontsultategi bakoitzean ezarritako arauak betez.

-Zita ematea lehentasun kliniko eta berandutze irizpideei jarraikiz egin da.

-Eriari zuzen eman zaio jakitera kontsulta non, noiz, zer ordutan izanen den eta nola prestatu behar den.

-Eriari abegi egin zaio tratu pertsonaleko baldintza hoberenetan, ingurugiroaren baldintzetara egokituz eta zentroak ezarritako jarraibideei segituz.

-Eriaren datuak barreneko arauek ezartzen duten formatu, modu eta tokian erregistratu dira.

-Erregistratu diren datu pertsonalak eri/bezeroarenak direla egiaztatu da, baita osasun laguntzari eta osasun azterketen maiztasunari dagozkien jarraibideei segitu zaiela.

1.2. Kontsulta bakoitzari dagozkion iharduketak egiteko behar den materiala badela egiaztatzea.

-Egiaztatu da materiala gordetzeko orduan, ordena, seguritatea eta kontserbazio irizpideak gorde direla, hotz-beroari, argiztapenari, egurasteari eta hezetasunari dagokienean.

-Material nahikoa badagoen egiaztatu da, eta beharrezkoa bada, eguneroko beharrei erantzuteko behar dena komunikatu, edo bestela, eskatu da, formatu egokia erabiliz eta ezarritako kodeak paratuz.

-Kalitate nahiz zenbatekoaren aldetik jaso den materiala eskatutakoa dela egiaztatu da.

-Unitateek funtziona dezaten beharrezko den materiala banatu da, bakoitzari behar duena emanez.

1.3. Zentroan ezarritako arauen arabera, gainerako unitateekin behar bezala koordinatzeko behar den informazioa jaso eta, hala denean, bidaltzea.

-Eskatutako froga eta zerbitzuak eskatu eta jaso direla erregistratu da, eta, berandutuz gero, erreklamatu ere egin dira.

-Beste unitate batzuek eskatu duten informazioa bidali, eta aurretik ezarritako modu eta epeak identifikatu dira.

1.4. Laguntza mediko edo odontologikoko kontsultategi baten aurrekontu eta fakturak egitea, kontsultategi bakoitzaren iharduketa profesionalen arau eta tarifak aplikatuz.

-Aurrekontua tratamendu plana erabiliz egin da, ezarritako tarifak erabiliz, eta kasu bakoitzera egokituz.

-Ordaintzeko modu eta epeak azaldu eta adostu dira.

-Ordainketak eri/bezeroaren fintxan kontrolatu eta adierazi dira.

-Fakturak datu guztiak dituztela bidali eta erregistratu dira.

1.5. Eri/bezeroaren edo bere senitartekoen iradokizunak hartu eta atenditzea, baita kontsulta/unitatearen osasun laguntzari dagozkion erreklamazioei bide ematea ere.

-Propio prestatutako jarraibidea aplikatuz, iradokizuna erregistratu da.

-Eskatutako informazioa eman da, kontsulta/unitatearen eri/bezeroa atenditzeko irizpideei segituz.

-Erreklamazioa egiten duenaren datuak (data, ordua, datu pertsonalak, egoera...) egiaztatu eta konprobatu dira.

Eri/bezeroaren proposamen edo/eta erreklamazioari behar duen bidea eman zaio, ezarritako jarraibideari segituz.

b) Lanbidearen eremua.

Informazioa ekoiztu edo tratatzeko bitartekoak: Pakete informatiko aplikatuak. Fitxeroak. Kalkuladorak. Historia klinikoa. Inprimakiak. Material eta tresneria mediko-kirurgiko eta hortzetarakoa. Arropa zuria. Eskaerei jarraipena egiteko fitxak.

Materialak eta tarteko produktuak: Eri/bezeroa zita emanda eta erregistratua dago. Kontsultategia propio prestatuta dago. Aurrekontuak aurretik eginak.

Erdietsitako emaitzak edo/eta produktuak: Aurrekontuak. Fakturak. Historia kliniko ordenatuak. Lanerako zerrendatuak. Biltegi ordenatua.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Artxiborako teknikak. Biltegiak egiteko teknikak. Aurretiko zitaren prozesua. Erregistro informatikoko teknikak. Hirugarren bati faktura eta kargoak egiteko teknikak. Informatzeko eta komunikatzeko teknikak. Kode informatikoen zerrendatua. Produktu eta prezioen katalagoa. Inbentarioak. Prozeduren eskuliburua. Historia klinikoa erabiltzeko eskuliburua. Hondakin kutsatuak tratatu eta ezabatzeko arautegi eta metodoak.

Informazioa: Prozeduren eskuliburua.

Langile edo/eta erakunde hartzailea: Eri/bezeroak. Unitate administratibo eta klinikoak. Hornitzaileak. Erizaintzan diplomatua. Fakultatiboak.

2. Gaitasun Atala: eri/bezeroari erizaintzako zainketa lagungarriak eman.

Lanbidearen eginbehar eta eginbeharretarako irizpideak.

2.1. Eriak garbitu eta haien higienea egitea, beharren eta zainketa-planen arabera.

-Bezeroaren garbiketa, beharren eta daukan menpekotasun mailaren arabera egin da, eta eria garbi, lehor eta ahal den erosoen gelditu dela egiaztatu da.

-Eri/bezeroari bere garbiketa eta higiene pertsonala egiteko behar duen materiala erabiltzen lagun egin zaio, edo/eta teknikariak erabili du haren ordez.

-Eri/bezeroari lagun egin zaio kaka biltzeko tresnak erabiltzen eta haiek jarraibidearen arabera ezabatzen.

2.2. Bezeroa lekuz aldatzeko prestatzea eta aldaketa hori egiteko baldintzak bete direla segurtatzea.

-Eria beste gela batzuetara aldatzeko eskabidean dauden datu pertsonalak tokiz aldatu behar den eriarenak direla egiaztatu da.

-Eriari tokiz aldatu behar dutela esan zaio.

-Eriaren prestakuntza, eriak tokiz aldatzeko jarraibideari segituz egin da.

-Protokoloa eriaren berezitasunetara egokitu da, hala behar izanez gero.

-Garraiorako bitarteko eta tresneriak aldaketa egiteko hoberenak dira.

-Eria tokiz aldatuko dela jakin behar duten guztiei jakinarazi zaie, egoki diren moduan eta garaian.

-Eria tokiz aldatzeko ezarri diren baldintza eta parametroak behar direnak dira.

-Gertatutako gora-beheren berri daki, eta hala behar denean, gertatutakoak komunikatu edo/eta erregistratu ditu.

2.3. Eria bere medioan mugiarazi dute, gomendatutako egoera eta posizio anatomikoa kontuan hartuta.

-Eriaren kokapena, agindu teknikoak jarraituta eginen da erizaintzako taldearen gainerako kideekin koordinatuz.

-Eria mugiarazteko orduan, ohatzean dauden eriak mugiarazteko eta dekubitoko ultzerak prebenitzeko jarraibideei segitu beharko zaie, eta jarraibide horiek eri bakoitzaren beharretara egokituko dira.

-Eria ahal den erosoen eta daukan defizit funtzionala zuzentzeko jarrera anatomiko egokienean dagoela egiaztatu da.

2.4. Eriari ibiltzen laguntzea eta zainketa-planen arduradunaren jarraibide espezifikoak betetzen direla egiaztatzea.

-Eria ibiltzeko jarraibidea zuzen interpretatu eta aplikatu da.

-Unitatearen arduradunari eriak egin dituen ibilaldien berri eman zaio eta, hala denean, ibili bitartean gertatu diren gora-beherak jakinarazi zaizkio.

2.5. Eri/bezeroa behar den bezala aztertua eta behatua izan dadin jarri beharreko bitartekoak jartzea.

-Zita daukaten eriei dagozkien historia klinikoak behar den antzinatasunaz prestatu dira.

-Azterketa eta behaketa egiteko behar den materiala eriaren eta aurrikusitako azterketa teknikaren berezitasunen arabera prestatu da.

Somatometria egiteko orduan, iharduteko jarraibide espezifikoari jarraitu zaio.

Bizi-konstanteak hartzearen teknika material egokiarekin erabili da, eriaren ezaugarrien arabera.

Kaka jasotzea eta haien neurriak hartzea, material egokia erabiliz egin da, eriaren sexuaren eta ezaugarri fisikoen arabera.

Bizi-konstanteen eta iraizpenen neurrien datuak kontroleko irudian erregistratu dira.

Eriaren behaketa zuzena egiteko orduan, zeinu eta sintomen detekzioari buruz ezarritako jarraibideak jarraitu dira, eta nagusi hurbilenari egoera orokorraren aldaketaren seinale direnen presentziaz ohartu zaio.

2.6. Termoterapia, krioterapia eta hidrologia medikoko tratamendu lokalak egitea, ezarritako jarraibide teknikoei eta iharduteko jarraibideei segituz.

-Eri/bezeroari aplikatu behar zaion teknikaren berri eman zaio

-Hotzaren eta bero lehor edo hezearen aplikazio lokala egiteko behar den materiala, jarraibideetan adierazitako berezitasun teknikoak betez prestatu da.

-Hotzaren eta beroaren aplikazio lokaleko tratamenduak preskripzioaren jarraibideak betez egin dira.

-Hidroterapiazko tekniken aplikazioa (dutxak, saunak, presiozko zorrotadak, inhalazioak, lurrinketak eta bainuak) haietako bakoitzerako ezarri diren presioko eta hotz-beroko baldintzak kontuan hartuta egin da, eri/bezeroaren ezaugarrien arabera, eta ezarritako jarraibideari segituz.

2.7. Botikak prestatzea eta ahotik, uzkitik eta bide topikotik ematea.

-Eri/bezeroari preskribitu zaion medikazioa tratamendu orrian edo/eta histori klinikoan egiaztatzea.

-Tratamendua, bitarteko egokiak erabiliz eta preskripzioaren aginduei jarraituz prestatu da.

-Ahotik, uzkitik eta bide topikotik eman beharreko medikazioa, aerosolak barne, bide eta produktu bakoitzerako dauden iharduteko jarraibideei jarraituz eman da.

-Eria informatu eta modu egokian prestatu dute enema garbitzaileak administratu aurretik, eta iharduteko jarraibide espezifikoei segituz administratu dizkiote.

-Botiken administrazioari dagozkion iharduketei eta horren ondorioz gerta daitezkeenei buruzko informazioa:

.Osoa da.

.Zuzena da.

.Ezarritako prozeduren bidez eta une egokian transmititzen da.

-Botika termolabilen kasuan, hotzaren katea zuzen mantendu da.

2.8. Hil ondorengo zainketak ezarritako jarraibideen arabera egitea.

-Heriotzaren eta hilotza isolatzearen arteko denbora ahal den laburrena izan da.

-Hilotza garbitu egiten da eta kanpoko elementu guztiak kendu egiten zaizkio.

-Zulo natural eta kontranatural guztiak behar diren bitartekoez itxita daude.

-Hilotza beztitu egin da horretarako erabiltzen diren bideak erabiliz.

-Tanatorioari hilotz bat badela jakinarazi zaio, ahal den denbora gutxienean hura tokiz aldatu dezaten.

2.9. Jatekoak banatzea eta, beharrezkoa denean, eriei jana ematen laguntzea.

-Dieten orrian banatu beharrekoak egiaztatu ondoren, jatekoak banatu dira.

-Behar duten eriei jaten lagundu zaie.

-Jakiak sonda nasogastriko bidez eman zaizkie sonda duten gaisoei, bitarteko eta erritmo egokiak erabiliz, eta eri bakoitzarentzat ezarri den jarraibideari segituz.

2.10. Istripuak eta lehen laguntzak prebenitzeko teknikak aplikatzen laguntzea edo/eta aplikatzea, ezarrita dauden ihartuteko jarraibideei segituz.

-Unitate/kontsultategien istripuak prebenitzeko oinarrizko teknikak, seguritate jarraibidean deskribatutakoak, zuzen aplikatu dira.

-Behar denari hil ala biziko larrialdi bat dagoela jakinarazi zaio, eta unitate/kontsultategi bakoitzean aurrikusi diren iharduteko bideak martxan jarri dira.

-Bihotz-biriketako geldialdi kasuan, bihotz-birikak bizkortzeko teknika oinarrizkoak aplikatu zaizkio eriari.

-Kanpo-odoljario bat gertatzekotan, odolik ez galtzeko edo ahal den gutxiena galtzeko, konpresio teknikak aplikatu dira.

-Istripu edo politraumatizatuen kasuan, istripua izan duenari erabat edo partzialki geldirik eduki dute, eta hori egin ondoren osasun zentro batera eraman dute, kasuan-kasurako ezarri diren arauei jarraituz.

-Hala behar eta, larrialdiko zainketak egin dira, erredura, izozketa, deskarga elektriko, toxikapen, hozkadura edo ziztada kasuetan.

-Gorputz arrotzen bat jatekotan, jarraibideetan ezarritako egozketa ariketak egin dira.

-Botikekiko menpekotasuna daukaten erien kasuan, drogomenpekotasuna dutenen kasuan abstinentzia sindromea eta gaindosia, jarraibideetan deskribatu diren iharduteko jarraibideei segitu zaie.

2.11. Kirofanoko langileekin lan egitea laguntza instrumentala emanez eta ematen zaizkion agindu guztiak betez.

Erizaintza Planak ebakuntzen aurretik egiteko markatzen dituen zainketa guztiak egin dira.

Historia klinikoak modu egokian prestatu dira eta zirugia eremura eraman dira.

Ebakuntza baino lehen egin ohi den azterketa, ezarritako jarraibidearen arabera egin da.

Material eta tresna esterilak kirofanoan dira, prest eta antolaturik.

Programatutako ebakuntza motaren arabera eria prestatu eta kokatzeko teknika zuzen aplikatu da.

Kirofanoko teknikariek eskatutako iharduerak zuzen betetzen dira, instrumentalistari, OLT anestesistari eta abarrei laguntza emanez eta arlo horretako ohiko eginkizunetan lagunduz.

Eri bakoitzari daukan egoera eta prozesuaren arabera ezarri zaion jarraibideari segituz, ebakuntza ondorengo zainketa lanak egiten dira.

2.12. Tanta-kontagailuak, drenajeak, poltsak eta sistemak begiratu, kontrolatu eta aldatzeko jarraibideetan ezarritako lanak egin dira, baita dekubitoko ultzerak prebenitzekoak ere.

-Erizaintzako Laguntza Plana konprobatu ondoren, tanta-kontagailuen kontrola eta aldaketa egin da.

-Kaka biltzeko poltsak behar bezala kontrolatu, aldatu eta erretiratu dira.

-Erizaintzako Laguntza Planaren jarraibideari segituz, tanta-kontagailuak erretiratu dira.

-Eriaren larruazala behar bezala begiratuko da eri bakoitzarentzat emandako jarraibideei segituz, eta zarakarak ez egiteko prebentzio neurriak hartzen dira.

2.13. Eri/bezeroari edo/eta bere lagunei eskura dituzten bitarteko eta materialen funtzionamenduari buruzko argibideak eman zaizkie.

-Eriari edo laguntzaileari inguruneko gauzen funtzionamendu eta antolamendua azaltzen duen liburuxka eman zaie.

-Inguruneko funtsezko gauzen funtzionamendua behar bezala azaldu zaie.

-Haien zerbitzurako dauden langileen oharketa eta alarma sistemen funtzionamendua konprobatu da, eta nolakoa den azaldu zaie.

b) Lanbidearen eremua.

Ekoizteko bitartekoak: Garbiketarako materiala. Arropa zuria. Ohatzeak. Ohatilak. Elbarri-gurdiak. Makuluak. Ibiltzeko tresnak. Somatometria ekipoak. Esfignomanometroa. Fonendoscopioa. Termometroa. Erlojua. Neurtzeko flaskoak. Diuresirako poltsa. Taketak. Botilak. Urezko eta izotzezko poltsak. Jatekoak eramateko gurditxoa. Erratilu isotermikoak. Beztiduretako poltsak. Nebulizadoreak. Hesteen bidetik elikatzeko perfusio ponpak. Elikatzeko sistemak. Uzkirako kanulak. Azpilak. Enema ekipoak. Anbuak. Arnasgailuak. Sondak. Kontenedoreak. Botikak. Laguntza teknikoak. Zirugiarako mahaiak. Garraiorako materiala (hodi neumatikoak, jasogailuak). Aerosolterapiako tresnak. Bainu-ontziak. Zorrotak jaurtitzeko tribunak. Dutxak. Igerilekuak.

Tarteko material eta produktuak: eri/bezeroari zainketa lanak egin/aplikatu zaizkio.

Erdietsitako emaitza edo produktuak: Bezeroa informatua, garbitua, zaindua, elikatua, mugiarazia, hil ala biziko larrialdietan tratatua, eta beztitua. Erregistroak eginak.

Prozesuak, bideak, prozedurak: Zainketa plana. Garbiketa eta higiene teknikak, sonda nasogastrikoaren bidez elikatzeko teknikak, mugiarazteko, zarakarak prebenitzeko, hotza eta beroa aplikatzeko teknikak, hil ondorengo unitateetako teknikak. Oxigenoterapia teknikak. Lehen laguntzen teknikak. Inhalazio teknikak. Zorrotak eta dutxak aplikatzeko teknikak. Bainu terapeutikoak prestatu eta aplikatzeko teknikak. Hondakin organikoak eliminatzeko teknikak.

Argibideak: Tratamendu orria. Dieten orria. Prozeduren eskuliburua. Historia klinikoa. Teknika bakoitzaren jarraibideak. Dieta eta menuak. Hidrologia medikoko jarraibideak. Ekipoek jarraitu beharrekoen eskuliburuak. Erizaintzako ohar eta eboluzio orriak.

Langile edo/eta erakunde hartzailea: Eri/bezero zuzena. Erizaintzako ekipoa. Sukaldeetako langileak. Osasun arloko gainerako langileak.

3. Gaitasun Atala: eriaren ingurunearen eta kontsultategi/unitate/zerbitzuetan erabiltzen den mate- rial/tresneriaren osasun baldintzak begiratzea.

a) Eginbeharrak eta eginbeharretarako irizpideak

3.1. Kontsultategi/unitateetako material eta tresneria garbitu, desinfektatu eta esterilizatzea.

-Kontsultategi mediko edo odontologikoetan erabiltzen den material eta tresna ez-botatzekoak garbitu, desinfektatu eta esterilizatu dira.

-Gainerako unitateetatik heldu den material eta tresnak jaso eta erregistratu dira.

-Jasotako materiala dituen berezitasunen arabera sailkatu da (metalezkoa, plastikozkoa, beirazkoa, ehunezkoa eta prezisiozkoa).

-Materiala garbi dago eta begi-bistan ez du materia organikorik.

-Loteei etiketa paratu zaie, paketatu eta zigilatu dira, ezarritako jarraibideen arabera.

-Esterilizazioa, materiala nolakoa den zerbitzuan eskura dauden halako bide eta ekipoak erabiliz egin da.

-Esterilizazio (denbora eta hotz-beroa), lehorketa eta egurasketa prozesuak egiaztatu dira, prozedura bakoitzean egokiak direla begiratu da, kasuan kasuko kontrol fisiko, kimiko eta bilogikoak eginez.

-Esterilizatu den materiala unitateetan banatu da, jasotako eskaerei segituz.

-Kirofanoko material eta tresneria esterilak prestatzen dira, jasotako aginduei eta egiteko den zirugia prozesuari segituz, eta erabiltzeko modu egokian daudela egiaztatuko da.

3.2. Eriaren gelako txukuntasun, garbiketa eta baldintza higieniko sanitarioak begiratzea, bai ospitalean bai etxean.

Eria erabiltzen ari den ohatzea janzteko orduan, hura mugiarazteko behar diren maniobrak egiten dira, beti ere, behar ez diren ezinegon, ondorio kaltegarri edo minak ebitatuz.

Gela garbi eta txukun dagoela egiaztatu da.

Argiaren intentsitatea, jasan daiteken zarataren maila, eta egurasketa egokiak diren kontuan hartuta, gelaren baldintza higieniko-sanitarioak behar bezalakoak dira.

Ohatzea ederki jantzi da arropa zuri garbia eta zimurrik eta hezetasunik gabea paratu delako, eta posizio egokian dago, eriaren egoera kontuan hartuta.

Eri/bezeroari, ezinegona ahalik eta gutxiena eta atsedena ahal den hoberena izan daitezen, behar diren baldintza eta materialak eman zaizkio.

Eri/bezeroari lagun egin zaio, bere familia eta gizarteko ohiko ingurunera itzultzeko orduan bere burua zaintzeko gauza izan dadin.

Eri/bezeroari eta familiari, pertsona eta ingurune mailan egoki diren ohitura higieniko osasungarrien berri eman zaie.

3.3. Infekzio nosokomialen kontrolean parte hartzea.

-Behar denean, isolamendu teknikak erabili dira, eri bakoitzarentzat ezarri den jarraibideari segituz.

-Laginak biltze eta garraiatze lanak higiene eta segurtasun neurriei jarraituz egin dira, eta lagin bakoitzerako ezarri diren erabili eta botatzeko bitartekoak erabiliz.

-Osasun ihardueran sortutako hondakinak, bai organikoak bai ez-organikoak, iraizteko, propio paratutako edukinontziak erabiliko dira, hondakinaren mota eta kutsakortasuna kontuan hartuz, eta hondakinak eliminatzeko ezarritako jarraibideei segituz.

b) Lanbidearen eremua.

Produkziorako bitartekoak: Garbiketa materiala. Desinfektatzaileak. Autoklabea. Etileno oxidoko ganbarak. Poupinela. Egurasketa-ganbara. Paketatzeko tresnak. Zigiluak jartzeko tresnak. Arropa zuria. Tresneria eta materiala ez-botatzekoak. Esterilizazio kontrol fisiko, kimiko eta biologikoak. Kirofanoko jantzi eta arropa zuriak. Laginak bildu eta garraiatzeko materiala. Hondakinak eliminatzeko edukinontziak.

Tarteko material eta produktuak: Material eta tresna garbiak.

Erdietsitako emaitza edo/eta produktuak: Material eta tresna aseptikoak. Gela egoerarik onenean. Ohatzea jantzirik. Zirugia tresnak esterilizatuak. Eria isolaturik. Hondakinak eliminatu dira.

Prozesu, metodo eta prozedurak: Garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknikak. Ohatze okupatua eta ez-okupatua janzteko teknikak. Eriak isolatzeko teknikak. Hondakinak eliminatzeko teknikak.

Informazioa: Desinfekzio eta esterilizaziorako jarraibideak. Eriak isolatzeko, laginak garraiatzeko eta hondakinak eliminatzeko eskuliburuak.

Langile edo/eta gainerako hartzaileak: Eri/bezeroa eta bere inguruko pertsonak. Beste unitate batzuk. Erizaintza taldea. Gizarte langileak. Mantenimenduzko langile teknikariak. Gainerako profesionalak.

4. Gaitasun Atala: eri/bezeroari zainketa psikikoak ematen laguntzea, teknikari bati dagokion mailan, laguntza psikologiko eta osasun hezkuntza arloetako teknikak erabiliz.

a) Eginkizunak eta eginkizunetarako irizpideak.

4.1. Eri mota diferenteen funtsezko behar psikologikoak eta ezohiko portaerak detektatzea, teknikari honen gaitasunen esparruan.

-Eri/bezeroak bere burua bidebetetzearen eta seguritatearen kontuetan dituen beharrei buruz esaten dituenak erregistratzen dira.

-Eri/bezeroaren egoera begiratu eta ebaluatu egiten da, beti ere teknikari bati dagokion mailan, dauzkan portaera, jarrera eta ohituretan oinarrituta antsietate, suminkortasun, oldarkortasuna, apatia eta adoregabezia detektatzeko asmoz.

-Eri/bezeroaren egoera depresiboen prebentzio lanetan lagundu egiten da. Eriari bere buruarengan duen oneritzia garatzen lagunduko zaio, esan nahi dituenak entzuten, ulertzen eta errespetatzen, zertarako eta krisiari ahal den modu egokienean irtenbidea bilatzeko asmoz.

-Eri/bezeroari, komunikatzeko arazoak baldin baditu, irtenbidea bilatzeko laguntza eman zaio.

-Eri/bezeroari norbere burua garatzeko programatu diren ekintzak eskuratu zaizkio.

4.2. Dagokion mailan, eri/bezeroari oinarrizko laguntza psikologikoa ematea haren bizi-baldintzak hobetzeko.

-Arrisku talde bakoitzean, laguntza psikologikoko teknika jakin batzuk aplikatzen zaizkie laguntza edo zainketa osagarriak behar dituzten eri (kroniko, terminal, onkologiko, geriatriko edo IESA dutenak) edo bere ahaideei, dituzten bizi-baldintzak hobe ditzaten.

-Ahal dela, eriaren zaletasun, giza harreman, aisialdiko iharduera eta hurbilekoen laguntza mantentzen saiatu behar da, ospitale barreneko edo kanpoko laguntza irauten duen bitartean eri/bezeroaren ongizate emozionala lortzeko.

4.3. Eri/bezeroek beren buruak zaintzeko jarrera eta ohiturak har ditzaten, eta laguntzarako elkarte eta taldeetan parte har dezaten sustatzea.

-Eria bere burua zaintzeko gauza den egiaztatuko da, eta hala behar izanez gero, zainketa planen arduradunari emanen zaio jakitera.

-Nork bere burua zainduko duela sustatzeko metodoa egokiena da, ohartutako behar eta gaitasunak kontuan hartuta.

-Jan eta bizimodu kontuetan eta ingurunearen higiene kontuetan beren burua zaindu behar duten eri/bezeroen osasun heziketan esku hartu da.

-Eri/bezeroek beren buruak zaintzeko behar dituzten jarrera eta ohituren berri ematen duten liburuxka eta eskuliburuen aukera egin da.

-Eriari bere patologia/egoera pertsonalarekin lotutako elkarteen eta eriei laguntza emateko taldeen berri eman zaio, eta interesgarri gerta daitezkeen kontaktu eta helbideak eman zaizkio.

4.4. Eri/bezeroak, familiak eta taldeak osasun kontuetan hezitzea eta heziketa hori sustatzea, bizitzeko modua eta beren buruen eta ingurunearen higiene kontuak zaindu behar izatekotan.

-Elikadura, bizimodu eta beren buruen eta ingurunearen higiene baldintza bereziak behar dituzten eri eta familien osasun heziketan esku hartu da.

-Bakar batentzako edo talde txikientzako osasun heziketari buruzko hitzaldiak prestatzen esku hartu da, eta informazio maila eta material pedagogikoa hartzailearen berezitasunetara egokitu dira.

-Osasun heziketaren inguruko hitzaldiak ematen esku hartu da, unitatearen prestakuntza programa espezifikoari lotuz; informazioa emateko prozesuan sortu diren zalantzei irtenbidea bilatu zaie edo irtenbide egokia bila dakien transmititu dira.

-Osasunari buruzko informazio idatzia ematen duten liburuxka eta eskuliburuak egiten parte hartu da.

-Arrisku orokorrei buruzko informazioa ematen duten liburuxka eta eskuliburuen aukera egin da, beti ere, talde desberdinen arabera.

b) Lanbidearen eremua.

Produkzio bitartekoak: Ikus-entzuteko bitartekoak. Galdetegiak. Osasunari buruzko informazioa ematen duten liburuxka eta eskuliburuak.

Erdietsitako emaitza edo/eta produktuak: Osasunari buruzko informazio eta heziketarako gidoiak. Eriaren egoera animikoa ezagutzea.

Prozesu, metodo eta prozedurak: komunikazio, informazio eta oharketa teknikak.

Informazioa: Zainketa plana. Prozeduren eskuliburua. Laguntza humanizatzeko egitaraua. Buru osasunari buruzko egitarauak. Osasun heziketa eta osasunaren sustapenari buruzko egitarauak.

Langile edo/eta gainerako hartzaileak: Eri/bezero zuzen eta zeharkakoak. Jende multzoak. Erizaintza taldea. Gizarte langileak.

5. Gaitasun Atala: aho-hortzetako osasun taldeetan instrumentazio lanak egitea.

a) Eginkizunak eta eginkizunetarako irizpideak.

5.1. Erradiografiak errebelatu eta artxibatzea jarraibide teknikoen eta kalitate arauen arabera.

-Odontologoari ematen zaion pelikula erradiografikoa egokia da egin beharreko inpresioa egiteko.

-Errebelatze, finkatze eta lehortze lanak egin ondoren, nahi den xederako hortzetako erradiografia erabilgarria lortzen da.

-Prozesu osoan zehar, norbera eta eri/bezeroa erradiaziotik babesteko neurriak hartu dira.

-Hortzetako erradiografiak artxibatu eta gorde egin dira, jaso diren arau tekniko eta operatiboei jarraituz.

5.2. Fakultatiboak eskatutako materialak irabiatu, espatulatu eta nahastea.

-Silikonak, alginatoak eta gainerako inpresio oreak, eta porlanak prestatzeko erabili diren kantitate eta dosiak, lanerako jarraibideetan ezarritakoak dira.

-Materiala, aurretik prestatua, ezarritako testura eta jariakortasun baldintzetan dago.

5.3. Hortzetan iharduteko besaulkia erabiltzeko modu onean eduki, dituen elementu eta tresna guztiekin.

-Besaulkia, interbentzio baten ondoren, garbitu da eta hurrengoan erabiltzeko baldintza egokietan utzi da.

-Behar diren materialez, muturrez eta sondez hornitu da.

-Hurrengo interbentziorako behar diren material eta tresnak baldintza onenetan daude, eta behar duten tokian paratuak.

5.4. "Lau eskutako" edo "sei eskutako" teknika erabiliz, besaulkiaren ebakuntza instrumentazioa burutzea.

-Zitatu diren erien historia klinikoak behar besteko aurrerapenaz prestatu eta eskuratu dira.

-Beharrezkoak diren tresnak prestatu dira, behar diren asepsia-baldintzak begiratuz.

-"Lau eskutako" ebakuntza teknikan ondoko eragiketak egin dira: zementuak irabiatzea, erradiografiak errebelatzea, instrumentazioa, hortz-mamiaren hodiak garbitzea, lehortzea, eta ebakuntza eremua isolatzea eta argiztatzea. :p-"Sei eskutako" ebakuntza teknikan zuzen egin dira aurreko eragiketak, bai eta gainerako taldekideekiko koordinazioa ere.

-Ebakuntza eremuaren argiztapena, angelua, hurbiltasuna eta intentsitatea egokiak dira prozesu osoan zehar, eta fakultatiboari ez diote kalterik egiten.

5.5. Ebakuntza eremua isolatu eta aspiratzea, bai ebakuntza aurretik bai ebakuntza bitartean.

-Ebakuntza eremua isolatu da gomazko dikeak, kotoizko erroiluak eta bereizgarriak erabiliz.

-Aspiragailua behar duen tokian jarri eta erabili da, ebakuntza bitartean oztoporik egin ez eta eremua lehor mantentzeko.

5.6. Eria fisiko eta psikikoki prestatzea, ebakuntza aurretiko, bitarteko eta ondorengo tratamendua, dituen behar espezifikoei jarraituz egin ahal izateko.

-Eri/bezeroa arraitasunez tratatu da, eroso eta lasai egon dadin, lankidetza mailarik gorena lortu ahal izateko.

-Eri/bezeroari egin behar zaionari buruzko informazioa eman zaio, haren komunikatzeko eskaerei kasu eginez.

-Eri/bezeroa besaulkian kokatu eta jaso da, dituen baldintza fisikoak kontuan hartuta.

-Ebakuntza ondoren, aho-barrunbea irakuzten eta lehortzen lagun egin zaio.

b) Lanbidearen eremua.

Produzitzeko bitartekoak: Hortzetako fitxak. Hortzetarako materialak: porlanak, amalgamak, inpresio oreak (alginatoak, silikonak eta hidrokoloideak). Erradiografiak egiteko pelikula eta errebelatzeko likidoak. Eskuko tresneria. Tresna birakariak. Gomazko dikeak eta grapak. Aspiragailu kirurgikoa. Hortzetan iharduteko besaulkia. Argia. Listuontzia.

Erdietsitako emaitza edo/eta produktuak: Eria kokatua dago. Erradiografiak errebelatu eta finkatuak. Tresneria interbentziorako prest. Ebakuntzako eremua isolatua eta argiztatua.

Prozesu, metodo eta prozedurak: Hortzetako erradiografiak prozesatu, errebelatu, finkatu eta lehortzeko teknika. Aho-hortzetako ebakuntzetan instrumentazio teknika. Hortzetarako materialen erabilera. Laguntza psikologiko eta erlajazio teknikak.

Informazioa: Historia klinikoa. Hortzetako fitxa. Hortzetako ebakuntzen jarraibidea. Materialak erabiltzeko zehaztapenak. Hortzetarako ekipo eta tresnen funtzionamendu eta mantenimendurako eskuliburuak.

Langile edo/eta gainerako hartzaileak: Eri/bezero zuzen eta zeharkakoak. Odontologo eta estomatologoa.

1.2. Lanbide gaitasunaren eboluzioa.

1.2.1. Teknologi, antolamendu eta ekonomi faktoreetako aldaketak.

Ondokoak dira langile honen gaitasunen eboluzioan gerta daitezkeen aldaketak.

-Eskuhartze-maila handiagoa oinarrizko laguntzako laguntza eta prebentzio prozesuetan, eri mota batzuk (zaharrak, gaiso kronikoak eta gaiso terminalak) beren ingurune naturalean (bizietxea) atenditzeko, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeen eskumenen garapenaren ondorioz.

-Integrazio-maila handiagoa disziplinarteko osasun taldeetan, laguntza humanoagoa bideratzen eta ospitaletako osasun gastuak gutxitzen dituztenak.

-Malgutasun handiagoa lanbide eskakizunean deskribatzen diren lanpostuen artean, eta horietako bakoitzaren balioaniztasuna, langileak lan esparru bateko lanpostu diferenteetan iharduteko moduan egon daitezen.

1.2.2. Lanbide ihardunetako aldaketak.

Laguntzaren ikuspuntutik begiratuta, Lehen Laguntzak eta Laguntza Komunitarioa finkatu izanak esparru honetan eta batez ere Etxeko Laguntzaren, aho-hortzetako eta eskoletako osasunaren esparruetan lan egiten duten langileen gorakada ekarriko du; bainu-etxe eta geriatrikoetan ere modu bereko gorakada izanen dela esan daiteke.

Laguntza psikologikoko eta osasun hezkuntzako teknikak erabili beharra, bai eri/bezeroekin, bai beren ingurunean, zertarako eta beren buruak zaintzearen aldeko jarrera eta ohiturak sustatzeko, eta ohitura osasungarriak sortzeko eta sustatzeko elikadurari eta haien eta inguruneko bizimodu eta higieneari dagokienetan.

Laguntza espezializatuan sartu daitezkeen teknika eta tresnak erabiltzea.

1.2.3. Prestakuntza arloko aldaketak

Langile hau zuzen prestatzeko eta eri/bezeroaren laguntza humanizatuaren kontzeptua garatzeko, beharrezkoa izanen da ondoko ataletan gehiago prestatzea:

-Ezagutza eta trebezia eri/bezeroei aplikatzen zaizkien tekniketan laguntza humanizatzeko.

-Osasun Hezkuntzako ezagutzak, laguntza integrala ondoko ikuspuntuetan hobetzeko: laguntza, prebentzioa eta epidemiologia.

-Informatika aplikatuari (pakete integratuak) eta erabiltzeko diren prozedura eta teknika berriei buruzko ezagutzak, kontsultategiaren (mediko zein odontologikoa) kudeaketa bideratzeko.

1.3. Ekoizpen prozesuan daukaten tokia.

1.3.1. Lanbidearen eta lanaren ingurunea.

Teknikari honek batez ere osasunaren sektorean egin dezake lan, eri/bezeroari laguntzeko arloan, erizaintzako taldean esku hartuz Oinarrizko Laguntzetan eta Laguntza Komunitario edo/eta Espezializatuan.

Ondoko azpisektoreetan ihardun dezakete:

-Oinarrizko Laguntza eta Laguntza Komunitarioa: etxez etxeko laguntza, osasunaren sustapena, aho-hortzetako osasuna, kontsulategiak, zahar-etxeak.

-Laguntza espezialdua: kontsultategiak, ospitalaratzeak, larrialdiak, erditzeko gelak, pediatria, unitate bereziak (arretazko zainketa gelak, bihotz-biriketako unitateak, unitate koronarioak eta unitate kirurgikoak), kirofanoak, esterilizazioa, adimen osasuna eta geriatria.

-Gainerakoak: osasun zentroak, ministerioetako, autonomi elkarteetako eta udaletako gizarte aferetarako departamentuak, terapi bainuetako sendaetxeak.

1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.

Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria unitate/kontsultategia antolatzeko/kudeatzeko funtzio/azpifuntzioetan arituko da, baita zerbitzua ematen eta osasun hezkuntza lanetan ere.

Teknikek eta ezagutza teknologikoek honakoak hartzen dituzte barne:

-Teknikariak dauzkan konpetentzien esparruan, baliabideak administratu eta antolatzea.

-Eri/bezeroa lagundu eta zaintzeko teknikak.

-Eri/bezeroa dagoen giroaren higienea eta zainketa.

-Materiala garbitu eta esterilizatzeko tresnetako teknikak.

-Zientzia psiko-sozial aplikatuak.

-Aho-hortzetako Osasun teknika berariazkoak.

Zereginen eta lanpostuen eredu apagarrienak.

Adibide bezala eta lana bilatzen laguntzeko, ondotik aipatuko dira, tituluaren eskakizunean zehaztutako lanbide gaitasuna hartuz gero, entitate publiko zein pribatuetan bete litezkeen zeregin edo lanpostu sail bat:

-Erizaintza/klinika laguntzailea.

-Bainuetxeetako laguntzailea.

-Oinarrizko laguntzetako eta etxez etxeko erizaintza. zainketako laguntzailea.

-Aho-hortzetako arloko laguntzailea.

-Geriatriako laguntzailea.

-Pediatriako laguntzailea.

-Esterilizazio arloko laguntzailea.

-Unitate Berezietako laguntzailea.

-Adimen Osasuneko laguntzailea.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren xede orokorrak

.Eri/bezeroei osasun zainketak ematea, erizaintzako oinarrizko teknikak aplikatuz.

.Interbentzio odonto-estomatolgikoetan instrumentazio eta laguntza teknikoko lanak egitea.

.Organismoaren bizi-konstateen erregistroak lortu, eta euskarri dokumental egokian grafikoki agertzea.

.Kontsultategi edo osasun zerbitzuetan laguntza egokia emateko material, tresna eta beharrezko ekipoa ezagutu eta aukeratzea.

.Ospitaleko infekzioetatik babestu eta haiek prebenitzeko, eta erien higiene eta erosotasuna mantentzeko teknikak aukeratu eta, hala behar izanez gero, aplikatzea.

.Osasun programak garatzen eta osasun agente bezala lan egin, jendeari mezu osasungarriak emanez.

.Egoera berezian dauden erien egoera animikoa ulertu eta azaltzea, eta laguntza humanizatzeko xedea ahal den guztian bideratzea.

.Larrialdi arrunt batean, lehen laguntzetako eta osasun zainketako teknikak aplikatzea.

.Osasunari dagokionean, ospitaleko eta bizietxeko hi- giene teknikak aplikatzea.

.Bere kargu dituen bitarteko materialak garbitu eta esterilizatzeko teknikak egoki aplikatzea.

.Ahobarrunbeko erradiografiak egiten lagundu eta haiek errebelatzea.

.Osasun sistema publikoaren egitura deskribatu eta ulertzea, eta eskaintzen dituen laguntza maila eta motak bereiztea.

.Osasun arloko kontsultategi pribatuetan, kudeaketa administratibo eta dokumentu merkantilak egiteko teknikak aplikatzea.

.Mezuak ulertzea eta, behar izanez gero, ematea osasunaren esparruan erabiltzen den hizkera erabiliz.

.Lanbidearen iharduna arautzen eta baldintzatzen duen marko legal, ekonomiko eta antolamenduzkoa ulertzea, laneko harremanetatik heldu diren eskubide eta eginbeharrak identifikatuz.

2.2. Lanbide moduluak.

1. Lanbide modulua: Eragiketa administratiboak eta osasun arloko dokumentazioa.

Iraupena: 64 ordu

1. Gaitasun Atalarekin loturik: kontsultategi/unitatearen materialak prestatu eta informazioa prozesatzea, teknikari baten gaitasuneko arloan.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

1.1. Dokumentazio klinikoko motak beren aplikazioekin lotu, haien tramitazio bideak eta erabilera osasun zerbitzu edo erakunde motaren arabera.

.Zitazio dokumentuak interpretatzea, lan hori egiteko prozedurak seinalatuz, beti ere diagnostikorako zerbitzu edo unitateen arabera.

.Eri/bezeroak zitatu edo haiei emendiozko frogak egiteko beharrezkoak diren pertsona, erakunde eta erreferentzi zerbitzuaren itemak zenbatzea.

.Dokumentuen egitura eta osasun arloko dokumentuen erregistroa egiteko erabiltzen diren kodeak deskribatzea, osasun erakundeetan dokumentuak ibil daitezen dauden mekanismoak zehaztuz.

.Historia kliniko ereduaren esanahi eta egitura azaltzea, dokumentuak eta diagnosi frogak gordetzeko ibiltzen den egitura eta segida logikoa deskribatuz.

.Osasun erakundeetako eskemak egitea organikoki eta hierarkikoki, haien arteko harreman eta menpekotasunak deskribatuz, barrukoak nahiz jeneralak edo ingurunearenak.

.Barruko arauen eskuliburuak aztertzea, lanbide ihardunaren garapenari buruzkoak direnak identifikatuz eta deskribatuz.

1.2. Unitate, kabinete edo eri/bezeroei laguntza emateko zerbitzu baten funtzionamendu zuzena bideratuko duten bitarteko eta materialen biltegi, banaketa eta kontrol lanetako teknikak aukeratzea.

.Materialak badiren kontrolatzeko metodoak azaltzea eta materialen inbentarioak egiteko dituzten aplikazioak azaltzea.

.Biltegian materialak badirela kontrolatzeko dokumentuak azaltzea, dokumentu mota bakoitzak biltegiaren funtzionamenduarekin daukan zerikusiarekin lotuz.

.Osasun kontsultategien kudeaketarako programa informatikoek biltegia kontrolatu eta kudeatzeko dauzkaten aplikazioak deskribatzea.

.Osasun arloko (kontsultategi/zerbitzua) biltegi bateko kasu praktiko zehazki deskribatutako batean:

-Deskribatu den kasu praktikoarekin loturiko beharrak identifikatzea.

-Eskaera aginduak egitea, materialaren ete agente/unitate hornitzailearen mota zehaztuz.

-Materialik baden jakin ahal izateko, datu basean behar diren datuak sartzea.

-Materialak kontserbatzeko baldintzak zehaztea, biltegian gordetzeko orduan dituzten berezitasun eta baharrak kontuan hartuta.

1.3. Osasun arloko interbentzio/ekintzetako aurrekontu eta faktura zehatzak egitea, osasun ekintza eta tarifa lotuz, eta definitutako funtzionamendu arauak kontuan hartuta.

.Azaltzea merkataritzako zein irizpide eta elementuk definitzen dituzten osasun laguntzako kliniketan erabili ohi diren kontabilitate dokumentuak.

.Aurrekontuak eta fakturak egiteko aplikatzen diren programa informatikoen funtzionamendu eta oinarrizko prestazioak deskribatzea.

.Merkataritzako dokumentu mota hauek bete behar dituzten arau fiskalak banan-banan aipatzea.

.Zehazki deskribatutako kasu praktiko batean:

-Dokumentuan (aurrekontu zein faktura) sartu behar diren partidak zehaztea.

-Azken zenbatekoa eta banatze zuzena egiteko behar diren kalkuluak egitea, indarra duten arau fiskalei segituz.

-Definitutako kasu praktikoaren arabera, dokumentu, aurrekontu edo faktura behar bezala egitea.

b) Edukiak.

.Osasun antolamendua.

-Osasun Sistema Publikoaren egitura.

-Laguntza mailak eta prestazio motak.

-Osasun publikoa. Osasun komunitarioa.

-Erizaintzaren eboluzio historikoa.

-Erizaintzako laguntzan erabiltzen diren metodo eta prozedurak.

.Osasun arloko dokumentazioa.

-Dokumentazio klinikoa:

-Agiri motak: ospitale barrukoak, ospitalez kanpokoak eta zentroen artekoak.

-Erabilera eta aplikazioak

.Dokumentazio ez-klinikoa:

-Agiri motak: ospitale barrukoak, ospitalez kanpokoak eta zentroen artekoak.

-Erabilera eta aplikazioak.

.Materialen kudeaketa eta inbentarioak

-Biltegi sistemak: alde onak eta txarrak

-Osasun arloko bitartekoen sailkapena: irizpideak.

-Biltegi fitxak egitea.

-Osasun arloko erakundeen biltegietan ezarri beharreko segurtasun eta higiene arauak.

.Informazio/dokumentazioaren tratamendua.

-Salerosketei buruzko dokumentazioa.

-BEZa noiz eta nola ezarri.

.Aplikazio informatikoak.

-Fakturak egiteko aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Biltegia kudeatu eta kontrolatzeko aplikazio informatikoak.

2. Lanbide modulua: Erizaintzako oinarrizko teknikak.

Iraupena 480 ordu.

2. Gaitasun Atalari lotua: eri/bezeroari erizaintzako oinarrizko laguntzak ematea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

2.1. Eri/bezero bati garbiketa egiteko beharrezko diren eskakizun teknikoak aztertzea, daukan egoeraren arabera.

.Higiene pertsonaleko teknika diferenteetan erabili ohi diren produktu, material eta tresnak azaltzea.

.Eri/bezero batek eskatzen dituen zainketa higienikoak zehaztea, dauzkan egoera eta beharraren arabera teknikak aukeratzeko irizpideak azalduz.

.Menpekotasun fisiko ertain eta altuko eri/bezeroak sailkatzeko irizpideak azaltzea.

.Eri/bezeroa bainatu eta garbitzeko prozedurak deskribatzea, haren egoera eta beharrak kontuan hartuta behar diren materialak zehaztuz.

.Iraizkinak jasotzeko prozedurak deskribatzea, eri/bezeroaren egoera eta beharrak kontuan hartuta, behar diren materialak zehaztuz.

.Gorpu bat tanatoriora aldatzeko segitu behar den ihardunbidea zehaztea.

.Gorpuak beztitzeko prozedurak deskribatzea, lan hori behar den bezala egiteko behar diren material eta produktuak zehaztuz.

.Teknikak egin bitartean gerta daitezkeen gora-beherak behar den euskarrian erregistratzea.

.Higiene pertsonaleko kasu zehazki deskribatutako ba- tean:

-Kasu bakoitzean erabili behar diren bitarteko materialak aukeratzea.

-Bainu partzialeko eta osoko teknikak, eta buruaren, ahoa eta hortzak garbitzeko teknikak egitea.

-Taketa edo/eta botila erabiliz kaka jasotzea.

-Beztidura teknikak egitea.

2.2. Eri/bezero baten egoera eta beharrak kontuan hartuta, hura tokiz aldatzeko, mugiarazteko eta bere kasa ibiltzeko protokoloak egokitzea.

.Ohatzean datzaten eri/bezeroak kokatzeko tekniketako ezaugarri eta aplizazio arruntenak deskribatzea, haiek daukaten egoera edo baldintzen arabera.

.Eri/bezero bat tokiz aldatzeko teknika aproposena azaltzea, daukan egoera edo baldintzen arabera; teknika hori egokitzeko erabili diren irizpideak azaltzea.

.Tokiz aldatzeko orduan, eri/bezeroak berarekin eraman behar duen dokumentazio klinikoaren edukina deskribatzea.

.Eri/bezero bat mugiarazteko teknika egokia azaltzea, dituen egoera eta baldintzen arabera, hura egokitzeko irizpideak adieraziz.

.Azaltzea dekubitoko ultzerak nola eta gorputzeko zein ataletan sortzen diren maizen.

.Dekubitoko ultzerak ager ez daitezen dauden prebentzio neurriak azaltzea, eta horiek tratatzeko edo/eta prebenitzeko dauden produktuak adieraztea.

.Ohatzean datzaten pertsonen kasuan, eritasunari dagozkion aldaketen aztarnak detektatzeko irizpideak deskribatzea.

.Behar bezala deskribatutako mugiarazte/tokiz aldatze kasu praktiko batean:

-Erabili behar diren bitarteko material eta produktuak aukeratzea.

-Eri/bezeroari aplikatu behar zaion teknikari buruz eta horretan daukan parte hartzeari buruz informazioa ematea.

-Eri/bezeroa zutituarazi, ohatze ertzera hurbildu, alde bateko dekubitoan eta bestelako jarreretan jarrarazteko maniobrak egitea.

-Elbarri-gurdian mugiarazi, ohatzetik ohatilara eta ohatilatik ohatzera (arrastakako maindire eta zenbait laguntzailez), eta gurditik ohatzera pasaraztea.

2.3. Eri/bezero baten behaketa edo/eta azterketa egin ahal izateko beharrezko diren eskakizun teknikoak aztertzea, dituen egoera edo baldintza fisikoen arabera.

.Azaltzea eri/bezeroen behaketa edo/eta azterketa egiteko normalizatuen diren jarrera anatomikoetako ezaugarriak eta zein kasutan erabiltzen diren, beti ere eri/bezeroak dauzkan egoera eta baldintzen arabera.

.Azterketa medikoko tekniketan erabiltzen diren materialak zein diren azaltzea, eta hala behar izanez gero, prestatzea.

.Azterketa mediko bat egiteko prestatu behar diren bitarteko materialak deskribatzea, azterketa horretarako erabiliko den jarrera anatomikoa kontuan hartuta.

.Bizi konstateetako ezaugarri fisiologikoak azaltzea (pultsoa, arnasa, hotz-beroa eta presio arteriala), behar denean ikasleei neurri horiek hartuz.

.Mugatzea gorputzeko zein ataletan hartzen den bizi konstanteetako bakoitza, eta hori egiteko zein den behar den materiala.

.Bizi konstateak hartzeko kasu praktiko zehazki deskribatutako batean:

-Neurtuko diren bizi konstateen neurriak lortzeko erabiliko diren bitartekoak aukeratzea.

-Hotz-beroaren, odol presioaren, eta bihotzeko eta arnasketako maiztasunen neurri errealak lortzea.

-Bizi konstateen erregistroaren grafika egitea.

-Ur balantzerako lortu diren balioak neurtu eta idaztea.

2.4. Tratamenduaren aginduak interpretatzea, eskatutako teknikaren arabera zein bidetatik emango zaion eri/bezeroari eta zein bitarteko erabiliko diren.

.Hotzak eta beroak gorputzerako dauzkaten eragin terapeutikoak deskribatzea, zertarako erabil daitezkeen azalduz.

.Teknika hidrotermalen aplikazio terapeutikoak azaltzea, ur minero-medizinalek dituzten berezitasunak zertarako diren baliogarriak azalduz.

.Botikak hartzeko bide ohikoenen ezaugarri anatomofisiologikoak deskribatzea.

.Azaltzea botikak bide desberdinetatik hartzeko behar diren materialen ezaugarriak.

.Aerosolterapia eta oxigenoterapia aplikatzeko prozedurak azaltzea, baita haiek zuzen aplikatzeko behar diren materialak zein diren ere.

.Botikak hartzeak ekartzen dituen arrisku garrantzitsuenak deskribatzea, botika eta bide motaren arabera.

.Tratamendu baten zehazki deskribatutako kasu praktiko batean:

-Aginduak interpretatzea eta tratamendua egiteko behar diren bitartekoen aukera egitea.

-Hotza eta beroa aplikatzeko metodoa aukeratzea, kasu praktikoan halakorik badago.

-Botika prestatu eta eman beharreko dosiaren kalkulua egitea.

-Ahotik, uzkitik eta bide topikotik eman beharreko botikak ematea.

-Enemak jartzea.

-Aerosolterapia eta oxigenoterapia tratamenduen teknikak erabiltzea.

-Dagokion mailan, botiketako orria ustezko datuekin betetzea.

2.5. Dietak emateko jarraibideak aztertzea, eri/bezeroak daukan menpekotasun mailaren arabera, jateko lanetan lagungarri suertatuko zaion teknika erabiliz.

.Elikagaiak sailkatzea dituzten mantenugaien oinarrizko ezaugarrien arabera, beti ere dauzkaten osagaiak azalduz.

.Dieta mota desberdinen ezaugarri nutritiboak deskribatzea: arruntak eta bereziak (leuna, astringentea, likidoa, askea edo absolutua, hipokalorikoa eta hiperkalorikoa).

.Jaten laguntzeari buruz behar bezala deskribatutako kasu praktikoetan:

-Elikadura enterala eta parenterala emateko behar diren bitartekoak identifikatzea.

-"Eria" behar den jarreran jartzea, elikagaia hartzeko bidearen arabera.

-Elikadura parenteraleko teknikak egin bitartean kontuan hartu behar diren neurri higieniko-sanitarioak zehaztea.

-Eri mota bakoitzari behar duen elikadura ematea, eri bakoitzak daukan dieta motaren eta menpekotasun mailaren arabera.

-Eria sonda nasogastriko baten bidez elikatzea.

-Eri bakoitzaren beharren arabera dieta ereduak egitea, banaketa eta laguntza behar duten ala ez zehaztuz.

2.6. Larrialdiko osasun laguntzako teknikak aztertzea, kontuan hartuta noraino diren aplikagarriak.

.Traumatismoek sortzen dituzten seinale eta sintoma arruntenak azaltzea: hausturak, bihurdurak eta luxazioak, egoki suerta daitezkeen geldiarazteko maniobrak zehaztuz.

.Bendajeak egin eta ferulak jartzeko/aplikatzeko behar diren materialak deskribatu eta puntuan jartzea.

.Bihotz-biriketako berpizte teknikak aplikatzeko edukin eta sekuentziak azaltzea.

.Erredura mota diferenteak azaltzea, daukaten hedapen eta sakontasunaren arabera, haietako bakoitzean ezartzeko diren larrialdiko osasun laguntzako neurriak deskribatuz.

.Zauri eta hemorragia klase diferenteak azaltzea, presazko iharduketa kasuan egin beharreko maniobrak deskribatuz, beti ere haien mota eta egoeraren arabera.

.Larrialdi batean tornikete bat egin beharra dagoela seinalatzen duten faktoreak zehaztea.

.Deskribatzea larrialdiko botikin batek gutxienez eduki behar dituenak eta zertarako balio duten.

.Toxikapen mota diferenteak bereiztea, dauzkaten ezaugarri nabarmenengatik, penetrazio eta iraizpen bideak aipatuz.

.Medikuak urrutitik istripuari buruz edo istripua jasan duenari buruz eska ditzakeen argibideak ematea.

.Lehen laguntzetako kasu praktiko zehazki deskribatutako batean:

-Bendajeak egin eta ferula sinpleak jartzea.

-Bihotz-biriketako berpiztearen oinarrizko maniobrak egitea.

-Toki desberdinetako hausturen inmobilizazio maniobrak egitea (bizkarrezurra, beheko gorputzadarra, goiko gorputzadarra eta gorputzadar politraumatizatua).

-Larrialdiko botikin batean eduki beharreko material eta produktuen zerrenda egitea.

-Hemorragiak gelditzeko maniobrak egitea.

2.7 Kirofanoan eta zirugia solairuetan laguntzetako teknikak aztertzea, eri eta zirugia teknika bakoitzerako egokienak diren tresneria eta funtzioa zehaztuz.

.Ebakuntzaren fase bakoiza zein den jakitea.

.Zirugia teknika ohikoenak deskribatzea.

.Kirofanoko tresneria eta hura alor kirurgikoan erabiltzeko teknika seinalatzea.

.Ebakuntza ondoko oinarrizko zainketak deskribatzea.

2.8. Bainu-terapiako teknika eta tratamenduak aztertzea, baita beraiek zertarako diren eda iharduteko zein printzipio dituzten ere.

.Bainuetxeek dauzkaten bitarteko materialak deskribatzea.

.Bainuetxeetako terapietan erabiltzen diren teknika eta oinarrizko tratamenduak.

.Eri/bezeroa zein den, haren arabera iharduteko bidea azaltzea.

b) Edukiak.

.Anatomia eta Fisiologia Orokorra.

-Egitura zelularra. Oinarrizko Histologia.

-Eskeletoaren azterketa eta analisia.

-Gihar sistema. Egitura eta funtzionamendua.

-Bihotz-odietako sistema.

-Liseri-aparatua eta berari lotutako guruinak.

-Giltzurrun sistema.

-Sistema urogenitala eta ugalketakoa.

-Zentzumenen organoak.

.Patologia Orokorra.

-Gaisotzeko modu behinenak.

-Defentsa eta inmunitate mekanismoak.

-Patologia behinenak: infekziozko gaisotasunak, tumoreak, alergiak, hezur-giharretako gaisotasunak, larruazalekoak, bihotz-odietakoak, urogenitalak, gastrointestinalak, odolezkoak, zentzumenetakoak, hormonalak, neurologikoak eta psikikoak.

-Tratamendu farmakologikoaren oinarriak.

-Zirugiazko tratamenduaren oinarriak.

.Laguntza kirurgikoaren oinarriak.

-Kirofanoaren antolamendua.

-Oinarrizko instrumentazioa.

-Prozesu kirurgikoa.

-Ebakuntza aurretiko eta ondoko oinarrizko teknika eta zainketak.

.Bainu-terapiako oinarriak.

-Ekipo eta instalazioak.

-Dutxak, saunak, zorrotak, inhalazioak, lurrinketak eta bainuak.

-Iharduteko jarraibideak.

.Eriaren higiene eta garbiketa.

-Eriaren garbiketa: larruazalaren oinarri anatomofisiologikoak eta gorputzeko higienearen funtsak.

-Hil ondoko zainketak. Haien xedea. Gorpuaren prestaketa.

.Gaisoak mugiarazi, tokiz aldatu edo beren kasa ibiltzea.

-Giza gorputzari eutsi eta hura mugiarazteko oinarri anatomofisiologikoak.

-Eri/bezeroak mugiarazteko teknikak.

-Eri/bezeroak tokiz aldatzeko teknikak.

-Eri/bezeroak beren kasa ibili ahal izateko erabiltzen diren teknikak.

.Azterketa medikoa egiteko prestakuntza. Bizi konstateak.

-Bihotz-hodietako aparatuaren, arnas aparatuaren eta iraizketa aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak.

-Jarrera anatomikoak.

-Bizi konstanteen grafikak eta ur balantzea.

.Botikak nola eman.

-Farmakologia orokorreko oinarriak.

-Botikak emateko bideak. Anatomia eta fisiologia.

-Botikak prestatzeko teknikak.

-Hotza eta beroa emateko teknikak.

.Dietetikako oinarriak

-Dietak. Dieta motak.

-Liseri-aparatuaren eta berari lotutako guruinen anatomia eta fisiologia.

-Jatekoak emateko teknikak.

.Lehen laguntzak

-Lehen laguntzetan aplikatzen diren oinarri anatomofisiologikoak.

-Larritasun eta lehentasun irizpideak.

-Toxikapenak.

-Traumatismoak.

-Bendaje eta inmobilizazioak.

-Botikinetako mantenua.

-Bihotz-biriketako berpiztearen teknikak.

3. Lanbide modulua: Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

Iraupena: 128 ordu.

3. Gaitasun Atalarekin lotua: eriaren ingurunearen eta kontsultategi/unitate/zerbitzuetan erabiltzen den material/tresneriaren osasun baldintzak zaintzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

3.1. Eriei ematen zaien osasun laguntzan erabili ohi diren material eta tresnei aplikatu behar zaizkien garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio teknikak aztertzea.

.Desinfekzio prozesua azaltzea, erabiltzeko diren metodoak bitarteko materialen ezaugarrien arabera deskribatuz.

.Erabilera klinikoko bitarteko materialak garbitzeko egin behar direnen sekuentzia deskribatzea.

.Materiala, daukan jatorriaren, septikoa ala ez-septikoa den, arabera sailkatzeko irizpideak aipatzea.

.Esterilizazio prozesua azaltzea, erabili behar diren metodoak deskribatuz tresnen ezaugarri eta osaketaren arabera.

.Esterilizazio prozeduren kalitatea kontrolatzeko metodoak azaltzea, kasu bakoitzean zein den egokiena azalduz.

.Ospitaleko higieneari buruzko kasu praktiko batean:

-Kasuaren berezitasunekin ongi lotutako higiene teknika egokia erabakitzea.

-Teknikaren arabera, garbiketarako bitarteko eta produktuak aukeratzea.

-Erabiliko den material motarako egokia den higiene teknika erabakitzea.

-Desinfekzio teknikak zuzen aplikatzea.

-Esterilizazio teknikak zuzen aplikatzea.

-Egindako esterilizazioaren kalitatea egiaztatzea.

3.2. Eriak atenditzeko unitate batek bete behar dituen baldintza higieniko-sanitarioak aztertzea.

.Kontsultategien edo/eta eriari laguntza emateko unitateen osagai diren bitarteko materialak eta tresnak deskribatzea, daukaten zeregina azalduz.

.Ospitalean gehien erabiltzen diren ohatze motak eta tresnak azaltzea.

.Matalaz eta arropa zuri mota diferenteak deskribatzea, baita horiek nola tolestu eta hurrengoan erabiltzeko nola prestatu ere.

.Ohatzeak garbitzeko prozedurak eta egoera berezietan osagairen bat aldatzeko irizpideak deskribatzea.

.Azaltzea eri/bezeroei iharduketen sekuentzia eta eriak atenditzeko unitate batean abegi egitean eman beharreko informazioa.

.Eriaren egoeraren arabera, ohatze mota diferenteak janzteko teknikak azaltzea, eri/bezeroak eroso egoteko duen beharra bermatzeko asmoz.

.Eriari laguntza emateko unitate baten zainketako kasu praktiko batean:

-Ohatzeko arropa zuria prestatzea ohatze mota diferenteak antolatu edo/eta janzteko.

-Eriaren gela garbitu eta txukuntzea.

-Ohatzea modu diferenteetan prestatzeko eta irekitzeko teknikak egitea.

3.3. Isolamendu prozedurak aztertzea, ospitaleko infekzioak kontrolatu/prebenitzeko baliagarri direnak zehaztuz.

.Transmititu daitezkeen gaisotasunen ezaugarri fisiopatologikoak deskribatzea, eta prebentzio neurri orokorrak aipatzea.

.Isolamendu metodoak azaltzea eta zehaztea, transmititu daitezkeen gaisotasunak dituzten erientzat dauzkaten aplikazioak.

.Isolamendu tekniketan bete beharreko ihardunbideak deskribatzea, unitate/zerbitzuak duen funtzioaren edo/eta eri/bezeroaren egoeraren arabera.

.Isolamendu tekniketan erabiltzen diren bitarteko materialak deskribatzea.

.Isolamenduzko kasu praktiko batean:

-Egoera horretarako bidezko den prozedura zehaztea.

-Zehaztea beharrezko diren bitarteko materialak.

-Eskuen garbiketa oinarrizkoa eta kirurgikoa egiteko teknikak erabiltzea.

-Egoki diren metodoak erabiliz, ondokoak janzteko teknikak egitea: txanoa, kaltzak, eskularruak eta abar.

3.4. Laginak biltzeko prozesuak azaltzea, egoki diren bitarteko eta teknikak jaso behar den lagin motaren arabera zehaztuz.

.Bitarteko materialak deskribatzea jaso behar den lagin biologikoaren jatorriaren arabera.

.Hondakin klinikoen mota diferenteak definitzea, haiek deusezteko prozedurak azalduz.

.Laginak biltzeko prozeduren eskakizun teknikoak azaltzea, beti era horiek daukaten jatorri biologikoaren arabera.

.Ospitaletako hondakin klinikoekin loturiko osasunarentzako arriskuak deskribatzea.

.Hondakinak biltze eta desusezteari buruzko kasu zehazki deskribatutako batean:

-Odol eta gernuko laginak biltzeko behar diren bitartekoak.

-Gernua eta kaka biltzeko teknikak erabiltzea.

-Gernu eta kaka laginak hartzeko bitartekoak garbitu eta desinfektatzea.

b) Edukinak.

.Materiala eta tresnak garbitzea.

-Osasun arloko materiala garbitzeko erabil daitezkeen oinarriak.

-Botatzeko den materiala eta botatzeko ez den materiala.

-Garbitzeko prozedurak.

-Sendatzeko erabiltzen diren aparailu eta gurditxoak.

-Egiaztatze eta egokitze irizpideak.

.Materialaren desinfekzioa.

-Oinarrizko irizpideak arlo hauetan: desinfekzioa, desinfektanteak, asepsia, antisepsia eta antiseptikoa.

-Metodo fisikoak: irakidura, erradiazio ultramoreak, ultrasoinuak.

-Metodo kimikoak: lozioak, urperaldiak.

.Materialaren esterilizazioa.

-Oinarrizko printzipioak.

-Esterilizatzeko metodoak:

-Fisikoak.

-Kimikoak.

-Esterilizazioa kontrolatzeko metodoak:

-Kanpoko kontrolerako zinta kimikoak.

-Barruko kontrolerako tira kimikoak.

.Eriaren unitatea.

-Eriaren unitatearen egitura eta osagaiak

-Ospitaleko ohatze motak. Akzesorioak. Arropa zuriak.

-Ospitaleko ohatzea janzteko teknikak: okupatua dagoela, okupatu gabe dagoela, zirugiako ohatzeak eta abar.

.Ospitaleko infekzioen prebentzio/kontrola.

-Ospitaleko infekzioaren kontzeptua.

-Transmititu daitezkeen gaisotasunak isolatu eta prebenitzeko prozedurak.

-Higiene teknikak.

-Hondakin klinikoak eta laginak hartzea:

.Bitartekoak, laginak (odola, gernua, kaka eta likido zefalorrakideoa).

4. Lanbide modulua: Osasuna sustatu eta eriari laguntza psikologikoa ematea.

Iraupena: 65 ordu.

4. Gaitasun Atalari lotua: eri/bezeroari ematen zaizkion zainketa psikikoetan laguntzea, laguntza psikologikoko eta osasun hezkuntzako teknikak erabiliz.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Baldintza bereziak dituzten erien portaeran disfuntzioak eragin ditzaketen egoera psikologikoak aztertzea.

.Azaltzea antsietatea zer den, aipatzea dituen zergati etiologikoak eta zehaztea zein diren ospitale batean egon bitartean hura sortzen ahal duten faktoreak.

.Haurraren garapen ebolutibo eta afektiboaren etapak zein diren aipatzea.

.Eriaren rola zein den deskribatzea eta sentsazio hori indartzen duten erreakzio ez-ohikoak zein diren aipatzea.

.Kualifikazio maila honetako osasun langileen rol profesionala azaltzea.

.Eriei antsietatea kendu edo gutxiagotzeko bitarteko garrantzizkoenak deskribatzea.

.Nortasuna nola osatzen eta garatzen den azaltzeko dauden teoria psikologikoak azaltzea.

.Komunikazio kontzeptuaren zentzua azaldu eta hura osatzen duten elementuak deskribatzea.

.Deskribatzea eriaren eta osasun langilearen harremanean dauden faseak eta harreman horretan eragin dezaketen faktoreak.

.Azaltzea gaiso terminalak eta gaisotasun kroniko edo luzeak dituztenak laguntzeko erabil daitezkeen bitartekoak.

4.2. Arrisku taldeetako erien edo ezaugarri bereziak dituztenen baldintza psikologikoak aztertzea.

.Azaltzea zaharrek izan ohi dituzten ezaugarriak, eta edadeko eriekin eduki beharreko harreman mota.

.Haur eta nerabe gaisoen berezitasun psikologikoak azaltzea, haiekiko harremanetan kontuan hartu beharrekoak zehaztuz.

.Ezaugarri bereziak dituzten eriekin izan beharreko harremanei buruzko kasu praktiko zehazki deskribatutako batean:

-GIBa edo/eta prozesu neoformatiboak dituen eri baten egoera animikoa hobetzeko behatu beharreko aldagai psikologikoak aipatzea.

-Ezaugarri fisiopatologiko bereziak edo patologia berezia duten eriekiko harremanak edukitzea.

-GIBaren eramale diren eriekiko harremanean dauden arriskuez eta eduki beharreko portaeraz laburpen bat egitea.

-Aipatzea hil hurren dagoen gaiso baten eboluzioaren faseak eta fase horietako bakoitzean senitartekoekin nolako harremanak eduki.

4.3. Osasun hezkuntzako ekintzetan erabiltzen diren metodo eta bitarteko materialak azaltzea, programa motaren arabera dauzkaten aplikazioak deskribatuz.

.Egoera fisiologiko diferenteetan osasuna sustatzeko programetako funtsezko ezaugarriak azaltzea.

.Deskribatzea gaisotasun espezifikoei aurrea hartzeko programetako funtsezko ezaugarriak deskribatzea.

.Osasuna sustatzeko programa orok izan behar dituen xedeak aipatzea.

.Patologia espezifikoak dituzten erien elkarte antolatuak aipatzea, haien laguntza lanetako oinarrizko puntuak deskribatuz.

.Osasunaren arloko informazio kontuetan informazioa transmititzeko erabili ohi diren metodoak azaltzea.

.Osasun arloko informazioaren inguruko kasu zehazki deskribatutako batean:

-Egin beharreko ekintzak zein diren ezagutzea.

-Ekintza horien hartzaile den jende multzoaren araberako laguntza materialak aukeratzea.

-Kasu praktikoan deskribatua dagoen osasunari buruzko informazioa transmititzeko estrategien itxurak egitea eta haien adibideak jartzea lagunen aurrean.

b) Edukinak.

.Psikologia orokorreko eta ebolutiboko oinarriak.

-Nortasunaren garapenari buruzko teoriak

-Eboluzioaren etapak eta haien erreferentziako parametroak.

-Norbanakoek jeneralean dauzkaten ezaugarri pertsonalak.

-Nortasuna defendatzeko jokabideak.

.Eriarekiko harremana.

-Osasun arloko erakundea:

-Talde lana.

-Talde dinamikako baldintzak.

-Osasun arloko langileen rol profesionala.

-Eriaren rola.

.Komunikazio/humanizazioa.

-Eriak eta osasun arloko langileek elkarrekin komunikatzeko elementuak.

-Hezitzeko xedea duten komunikazio metodo eta moduak.

-Entzuteko artearen arauak: aktiboa eta pasiboa.

.Egoera berezian diren erien egoera psikologikoak.

-Egoera berezietan pertsonen arteko harremana errazteko hartu behar diren portaerak.

-Antsietatea eta angustia:

-Kontzeptua eta definizioa

-Haien arteko desberdintasunak eta haiek sortzen dituzten zergatiak.

-Ospitale batean antsietatea areagotzen duten faktoreak.

5. Lanbide modulua: Laguntza odontologiko/estomatologikoa emateko teknikak.

Iraupena: 96 ordu.

5. Gaitasun Atalari lotua: aho-hortzetako osasun taldeetan instrumentazio lanak egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Aztertzea hortzetarako materialak prestatu eta kontserbatzeko behar diren prozedura teknikoak, fakultabiboak zuzenenan erabili/aplikatzea ahalbidetzen dutenak.

.Deskribatzea kontsultategi odontologikoetan erabili ohi diren hortzetarako materialen ezaugarri fisiko-kimikoak, zertarako balio duten eta haiek prestatzeko prozedurak.

.Hortzetarako materialak kontserbatzeko prozedurak deskribatzea, zertarako eta haietatik ahal den etekin handiena ateratzeko.

.Fakultatiboak eskatu baino are lehenago, hortzetarako materialak prestatzeko egin behar dena azaltzea.

.Hortzetarako materialak prestatzeko kasu praktiko zehazki deskribatutako batean:

-Behar diren material mota edo motak ezagutzea.

-Materialetik behar diren kantitate eta proportzioak prestatzea.

-Nahastekatzea, espatularen bidez nahastea eta/edo irabiatzea, eskuz nahiz tresnaren baten bidez, prestatu behar den hortzetarako materialaren osagaiekin, deskribatutako eskaera moten arabera liteken testura hoberena lortuz.

-Prestatutako materiala banatzea material tipoari dagozkion euskarrirako bitartekoak erabiliz.

5.2. Hortzetarako ekipo eta tresnen ezaugarriak aztertzea, hortzetarako tresnak prestatzeko eta banatzeko behar diren iharduketak eginez, eta aho-hortzetan lan egiten den bitartean laguntza emanez.

.Hortzetarako eskuzko tresnak, haiek prestatzeko baldintzak eta zein ebakuntza teknikatan erabili behar diren deskribatzea.

.Hortz kliniketan oharrak hartzeko eta erregistroa egiteko erabiltzen diren euskarriak azaltzea, anatomia dentalean erabiltzen den nomenklaturaz baliatuz.

."Lau eskurekin" nahiz "sei eskurekin" egiten diren ebakuntza teknikak azaltzea, taldeko bakoitzak egin behar duena deskribatuz.

.Hortzetako ebakuntza eremua erabat edo erlatiboki isolatzeko teknikak deskribatzea, hortzetako ebakuntza bakoitzeko bitartekoak aipatuz.

.Ekipo dentalaren eta material birakorraren ezaugarriak, zertarakoak, mantenimendu prebentiboak eta erabilera deskribatzea.

.Aho-hortzak garbitu eta desinfektatzeko prozedurak azaltzea, egokien dena deskribatuz materialaren ezaugarrien eta daukaten zereginaren arabera.

.Odontoestomatologoari laguntzeko kasu praktiko zehazki deskribatutako batean:

-Historia klinikoa prestatzea eta egiaztatzea ez zaiola ezinbesteko informaziorik falta.

-Aztertzen ari den kasuaren hortzetako fitxa egitea.

-Erabili nahi den teknikaren arabera beharko den materiala aukeratu eta prestatzea.

-Hortzetako ekipoa eta tresna birakorrak prestatzea erabili nahi den teknika aplikatzeko, dauzkan garbitasun eta esterilizazio mailak egiaztatuz.

-Teknikak eskatzen duen argiztapen maila zehaztea.

-Behar diren material eta tresnak prestatzea aipatu teknika aurrera eramateko behar den denbora eta moduan.

-Fakultatiboak lan egin bitartean ebakuntzaren eremua behar bezala xurgatu eta argiztatzea.

-Gomazko dikeak erabilita ebakuntzaren eremua isolatzea.

-Ebakuntzaren egoera bakoitzean lau eta sei eskutako laguntza teknikak erabiltzea.

5.3. Aho-hortzetako diagnostiko ekipoetan erabiltzen diren pelikula erradiografiko mota diferenteen ezaugarriak azaltzea, zehaztuz azterketa mota bakoitzean zein den egokiena.

.Aho-hortzetako agiri eta erregistro erradiografikoak errebelatu eta artxibatzeko prozedurak azaltzea.

.Ahoaren erregistro erradiografikoak lortzeko behar diren materialak aukeratzea, proiekzio motaren eta aztertu behar den alderdi anatomikoaren arabera zenbatuz.

.Aho-hortzetako kontsultategietan erradiaziotik babesteko behar diren arau orokor eta pertsonalak zehaztu eta aplikatzea, erradiografia moten arabera behar diren elementuak deskribatuz.

.Hortzetako erradiografiak egiteko zenbait proiekzioren kasu zehazki deskribatutako batean:

-Proposatzen diren kasuen araberako pelikula mota aukeratzea.

-Kokatzaileak eta beharrezko diren elementu laguntzaileak prestatzea.

-Definitutako teknika bakoitzerako jarraibideetan ageri diren erradiazio babeserako elementuak prestatu eta kokatzea.

-Aurretik inpresionatutako pelikula erradiografikoa errebelatu, finkatu eta lehortzea.

-Erradiografia mota diferenteekin jarraitu behar diren identifikazio, kontserbazio eta artxibo neurriak zuzen jarraitzea.

5.4. Eri motaren arabera, hortzetako lan prozesuan kontuan hartu beharreko zainketa fisiko eta psikologikoen beharrak aztertzea.

.Aparatu estomatognatikoaren inerbazioak dituen ezaugarri anatomofisiologikoak deskribatzea.

.Aho barrunbean erabili ohi diren anestesikoek eduki behar dituzten zeregin eta zertarakoak azaltzea.

.Anestesia lokaleko teknika batean gerta daitezkeen arazo garrantzitsuenak aipatzea.

.Hortzetako interbentzio baten aurretik eta hura gertatu bitartean eriak izan dezakeen antsietatea gutxitzeko erlajazio eta laguntza psikologikoko teknikak deskribatzea.

.Eria hortzetako lanetan erabiltzen den besaulkian kokatzeko orduan bete beharrekoak azaltzea.

.Hortzetako interbentzio baten ondoren eriei ebakuntza ondoko prozesua errazteko eman behar zaizkionak azaltzea, beti ere erabilitako teknikaren arabera.

b) Edukiak.

.Hortzetako erradiografiak.

-Oinarrizko printzipioak. Pelikula erradiografikoak.

-Hortzetako pelikula erradiografikoen ezaugarriak.

-Ahobarruko teknika erradiografiko periapikalak, intraproximalak eta oklusalak.

-Ahotik kanpoko teknika erradiografiko aurrekoak, alde batekoak eta bertikalak.

-Teknika erradiografiko bereziak (panoramikoa, tomografia).

-Pelikula erradiografikoak errebelatu, finkatu eta lehortzeko teknikak.

-Erradiazio ionizatzaileek gorputzean sortzen dituzten ondorioak.

-Erradiografiak gorde eta artxibatzeko arauak.

.Hortzetarako materialak.

-Eskaiolak: ezaugarriak. Eskaiola motak.

-Inpresiorako materialak, alginatoak eta hidrokoloideak: ezaugarriak eta motak.

-Artekak ixteko materialak: ezaugarriak, motak

-Zementoak (Zn fosfatoa, beira hionomeroa, beste batzuk): ezaugarriak, tipoak.

-Beste material batzuk: amalgamak, babesteko bernizak, hortzetarako itsaskariak, konpuestoak.

.Hortz kontsultategietan erabiltzen diren ekipo eta tresnak.

-Ekipoak: osagaiak zein diren eta zertarako balio duten, hortzetarako ekipoen garbiketa eta desinfekzioa.

-Eskuko tresnak eta tresna birakorrak: elementuen sailkapena eta zertarako balio duten, erabiltzeko printzipioak, hortzetarako tresneriaren garbiketa eta desinfekzioa, hortzetarako ekipo eta materiala esterilizatzeko teknikak.

.Hortzetako interbentzioetan intstrumentazio eta laguntza lanak egiteko prozedurak.

-Dokumentazio klinikoa: hortzetako fitxa, historia klinikoa.

-Aho-hortzetako nomenklatura tekniko espezifikoa.

-Eria besaulkian egokitzea: eseritzeko teknikak.

-Instrumentazio teknikak: teknikaria edo teknikariak interbentzioa bitartean non kokatu behar diren (4 eta 6 esku).

-Hortzetako anestesia egiteko teknikak: aho barrunbearen oinarri anatomikoak, anestesikoen zeregin eta kualitateak, anestesia moten sailkapena: lokala, topikoa eta orokorra.

-Ebakuntza ondokoa: ebakuntza ondoko sintomak, higienea eta gerta daitezkeen konplikazioei buruzko informazioa, laguntza psikologikoari buruzko informazioa.

6. Lanbide modulua: Lantaldeko harremanak.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

6.1. Komunikazio teknikak egoki erabiltzea jarraibide eta informazioak jaso eta transmititzeko.

.Komunikazio prozesu baten oinarrizko elementuak deskribatzea.

.Komunikazio prozesuaren etapak sailkatu eta zehaztea.

.Komunikazioa zailduko duten oztopo eta interferentziak ezagutzea.

.Jarraibideak hartzeari buruzko kasu praktikoetan, haien edukina aztertzea ondokoak bereiziz:

-Jarraibidearen funtsezko xedea

-Hari jarraitzeko dagoen autonomi maila

-Lortu nahi diren emaitzak

-Nori informatu behar zaion

-Nork, nola eta noiz kontrolatu behar den jarraibidea bete dela.

.Zenbait eginbehar, eragiketa edo mugimendu egin direla transmititzea, komunikazioa eraginkorra dela konprobatuz.

.Interesa erakustea egoerak ahoz zehazki deskribatu eta hizkuntza zuzen erabiltzeko.

6.2. Oztopoei aurre egin eta, dagokion neurrian, lantalde batean sor litezkeen arazoei irtenbidea bilatzea.

.Kasu praktikoetan, tirabira bat sor dezaketen arazo, faktore eta zergatiak ezagutzea.

.Negoziazioaren kontzeptu eta elementuak definitzea.

.Iraupena eta egonarria erakustea arazoei irtenbideak bilatzeko orduan.

.Datu eta iritzien artean bereiztea.

.Norberak edo besteak jarrera hartzeko orduan, arrazoiak eta argudioak eskatzea.

.Arazo bati irtenbidea bilatzeko jarraitu den prozesua eta lortu diren emaitzak modu ordenatu eta garbi batean aurkeztea.

.Negoziazio egoera batean gerta daitezkeen portaera motak eta horiek daukaten eraginkortasuna ezagutzea.

.Taldekideen artean egon daitezkeen presio eta interesak modu orekatu eta armoniko batean gainditzea.

.Erakunde bateko langileen eta zuzendaritzaren artean gerta daitezkeen jarrera eta interesak azaltzea.

.Bestelako iritziak errespetatzea, jokaera eramankorra erakutsiz norberarenak ez diren jokaera, pentsamolde edo ideiekin.

.Uneoro erantzukizun eta koherentziaz jokatzea.

6.3. Lantaldean lan egitea, eta behar denean, lantaldearen beharrak xede eta aurretik zehaztutako politika eta/edo ardatzetan integratu eta koordinatzea.

.Talde batek funtzionatzeko behar dituen funtsezko elementuak eta haren dinamika alda dezaketen faktoreak deskribatzea.

.Lantaldean aritzeak banaka aritzearen aldean dauzkan alde onak.

.Lantaldean aritzeko moldeak aztertzea.

.Lantalde baten garapenaren faseak deskribatzea.

.Lantalde bat osatzen dutenen tipologia ezagutzea.

.Lantaldeetan, funtzionatu bitartean, sor daitezkeen arazo arruntenak deskribatzea.

.Taldean erabakiak hartzeko prozesua deskribatzea: esku hartzea eta aho bateko erabakiak.

.Talde batean egokitu eta integratzea, elkarrekin lan eginez, lanak zuzenduz edo aginduak betez.

-Lantaldeetako iharduna arintzeko teknikak aplikatzea.

-Lan bat egiten edo aho bateko onespena galdatzen duten erabakiak hartzen esku hartzea.

-Taldeak onetsitako arauekin adostasuna erakustea.

6.4. Bileretan esku hartu eta/edo moderatzea eskuhartzaileekin lana eginez edo haien laguntza lortuz.

.Bilera mota eta funtzio desberdinak deskribatzea.

.Bileran esku hartzen dutenen tipologia ezagutzea.

.Bilera baten ibileraren etapak deskribatzea.

.Bileretan moderazio teknikak aplikatzea.

.Norberaren ideiak modu argi eta zehatzean azaltzea.

6.5. Motibazio prozesua aztertzea lan-giroarekin lotuz.

.Motibazioaren teoria printzipalak deskribatzea.

.Motibazioa eta lan-giroan daukan garrantzia definitzea.

.Lan-giroaren kontzeptua definitzea eta motibazioarekin lotzea.

b) Edukiak.

.Komunikazioa enpresa mailan.

-Xede batzuk lortzeko jarraibideak ahoz komunikatzea.

-Komunikazio motak eta komunikazio prozesu baten etapak.

-Komunikazioa eragozten duten zailtasun/oztopoak ezagutzea.

-Komunikazio adierazkorraren erabilpena (ahoz eta idatziz).

-Komunikazio hartzailearen erabilpena (entzunez eta irakurriz).

.Negoziazioa eta arazoen irtenbidea.

-Kontzeptua, elementuak eta negoziazio estrategiak.

-Arazoei irtenbidea bilatzeko prozesua.

-Arazoei irtenbidea bilatzeko eta taldean erabakiak hartzeko metodo ohikoenak aplikatzea.

.Lantaldeak.

-Norbanakoa taldearen parte bezala.

-Talde motak eta lantaldean aritzeko metodologiak.

-Taldeak dinamizatzeko tekniken aplikazioa.

-Bilera talde-lan bezala. Bilera motak.

.Motibazioa.

-Motibazioaren definizioa.

-Motibazioaren teoria nagusien deskripzioa.

-Lan-giroaren kontzeptua.

7. Lanbide modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Lanaren arloan osasunerako kaltegarri gerta daitezkeen arrisku egoerak detektatzea, eta haiek babesteko eta prebenitzeko neurriak ezartzea.

.Lan egoera jakin batean, arrisku faktoreak ezagutzea.

.Osasunerako kaltegarri gerta daitezkeenak, haien sortzaile diren arrisku faktoreen arabera definitzea.

.Babesteko eta prebenitzeko neurriak ezagutzea, arrisku egoeraren arabera.

7.2. Alegiazko egoeretan, istripua izan den tokian bat-bateko oinarrizko osasun neurriak ezartzea.

.Min hartutako batzuk edo asko izatekotan, interbenitzeko lehentasunak ezagutzea, lesioek beren baitan daukaten heriotz arriskuaren irizpidearen arabera.

.Dauden lesioen arabera, ezarri behar diren neurrien segida ezagutzea.

.Osasun teknikak erabiltzea (Bihotz-biriketako berpiztea, inmobilizazioa, lekuz aldatzea...), ezarritako jarraibideak erabiliz.

7.3. Lanaren arloan bere konturako langile edo besteren konturako langile sartzeko modu eta prozedurak bereiztea.

.Dagokion ekoizpen sektorean indarrean dagoen legediak onesten dituen lan kontratazio modu diferenteak ezagutzea.

.Lan bat eskuratzeko jarraitu behar den prozesua deskribatzea, eta behar den dokumentazioa egitea, daukan lanbide eskakizunarekiko egokia den lan eskaintza batetik abiatuta.

.Bere konturako langile egiteko, indarra duen legediaren arabera behar diren agiriak ezagutu eta zuzen betetzea.

7.4. Lan merkatuan orientatzea, dauzkan gaitasun eta interesak eta ibilbide profesional egokiena ezagutuz.

.Lanbidearen ikuspuntutik, berezko gaitasun, jarrera eta ezagutzak ezagutu eta ebaluatzea.

.Norberak dituen interes eta motibazioak definitzea, sexu edo gainerakoengatiko bereizkeriak baztertuz.

.Bere interesekin loturiko prestakuntza eskaintzak eta lan eskaerak ezagutzea.

7.5. Lanaren legezko esparrua interpretatu, eta lan harremanetatik eratortzen diren eskubide eta beharrak bereiztea.

.Lan Zuzenbideko informazio iturri oinarrizkoak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasuneko arteztarauak, Hitzarmen Kolektiboa...), bera ukitzen duten eskubide eta betebeharrak bereiziz.

."Hartzekoen Likidazio" batean esku duten kontzeptuak interpretatzea.

.Negoziazio kolektiboko kasu batean:

-Negoziazio prozesua deskribatzea.

-Negoziazioaren xede diren aldagaiak ezagutzea (soldatakoak, seguritate eta higienea, produktibitatekoak, teknologikoak...).

-Negoziazioaren emaitza izan daitezkeen ondorio eta neurriak deskribatzea.

.Gizarte Segurantzarekin loturiko prestazio eta betebeharrak ezagutzea.

b) Edukiak.

.Lan osasuna.

-Lan eta seguritate baldintzak.

-Arrisku faktoreak: prebentzio eta babes neurriak.

-Lehen laguntzak.

.Lan arloko legeria eta lan harremanak.

-Lan Zuzenbidea: nazionala eta komunitarioa.

-Gizarte Segurantza eta gainerako prestazioak.

-Negoziazio Kolektiboa.

.Orientabidea eta gizarte-lanezko arloan sartzea.

-Lana bilatzeko prozesua.

-Norberaren kontura lan egiteko ekimenak.

-Norberaren lanbide ahalmena eta interesen analisi eta ebaluazioa.

-Heziketa/lanbidea bideratzeko ibilbideak.

8. Lanbide modulua: Lantokian hezitzea.

Iraupena: 339 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

8.1. Hortz kontsultategi batean aho barruko nahiz kanpoko interbentzio teknikak erabiltzen diren bitartean:

.Materialak behar den kalitatezkoak izan eta behar den bezala esterilizaturik daudela konprobatzea.

.Artekak ixteko ebakuntzak egiteko behar den materialaren mota eta kantitatea aukeratzea.

.Behar diren tresnak eskueran izatea, eta erabiltzen ari den teknikaren arabera sekuentziatzea.

.Hondarrak bildu eta erabilitako tresnak garbitzea, hortzetarako besaulkia hurrengo bezero/eriarentzat behar den bezala utziz.

8.2. Aho-hortzetako erakusgarri eta erregistroak errebelatu eta artxibatzea.

.Azterketarako teknika bakoitzari dagokion erradiografiako pelikula mota aukeratzea.

.Erradiaziotik babesteko teknikak eskatzen dituen bitartekoak eri/bezeroari paratu, eta norbere burua babesteko neurriak hartzea.

.Erregistroa errebelatu, lehortu eta modu bakarrean identifikatzea.

.Interbentzioaren hortzetako fitxarekin batera artxibatzea, atenditu den pertsonaren historia klinikoaren barruan.

8.3. Eriei eta senideei jokaerak hobetu eta ohitura osasungarriak hobetzeko behar diren ezagutzak transmititzea.

.Eriei eta/edo haien senideei transmititzea ohitura osasungarriak sustatzeko eta pertsona gaisoari laguntzeko behar duten osasun arloko informazioa.

.Efektu terapeutikoak bultzatu, informazioa emanez eta fakultatiboak seinalatutako prozesuaren jarraibide eta etapak jarraituz.

8.4. Material klinikoa eta osasuneko tresneria garbitzeko teknikak egitea.

.Botatzeko ez den tresneria klinikoa sailkatzea garbitu, desinfektatu eta gero esterilizatzeko erabili behar den prozedura eta produktuen arabera.

.Materialaren eta tresnen esterilizazio maila egiaztatzea test kimiko eta/edo biologikoak irakurriz.

.Kontsultategi baten ibileran sortzen diren hondakin organiko eta ez-organikoak desagertaraztea, haien jatorriaren araberako teknika egokiak erabiliz.

.Osasun tresnak desinfektatzea, materialaren mota eta erabileraren arabera teknika fisiko eta kimikoak erabiliz.

8.5. Ohatzean datzaten eriekin higieneko teknikak erabiltzea, eta ohatze okupatu/ez-okupatuaren arropa zuria aldatzea.

.Ohatzean datzaten erien garbiketarako behar diren bitarteko materialak prestatzea (arropa zuria eta eriaren arropa).

.Behar bezala jantziz, ospitaleko infekzioak isolatu eta prebenitzeko teknikak erabiltzea.

.Okupatu gabeko ohatzeak janztea.

.Menpekotasun fisikoko maila ertain eta txikiko erien ohatzeetan arropa aldatzea, ahal baldin bada haien laguntza eskatuz.

.Menpekotasun fisiko handia dagoen kasuetan eta/edo unitate berezietan erizaintzan diplomatu direnei laguntzea eriari arropak aldatzeko eta haren higienea egiteko.

.Ohatzetan datzaten erientzat higiene teknikak eta zarakarrak prebenitzekoak prestatu eta aplikatzea.

.Zerbitzu eta unitate desberdinetan eria dagoen tokia garbitu eta txukuntzea.

.Bainu partziala edo erabatekoa egiteko eta, kalparra, ahoa eta hortzak garbitzeko teknikak erabiltzea.

8.6. Bizi konstanteak neurtu, datuen erregistroa egin eta kasuan kasuko grafikak egitea.

.Presio arteriala eta tenperatura hartzeko materiala prestatzea.

.Eriari, egin behar zaionaz informatu eta erizaintza orrian markaturik diren bizi konstanteen neurria hartzea (tenperatura, odol presioa, bihotz-maiztasuna eta arnas-maiztasuna).

.Erizaintza-orriko datuak erregistratzea, eta hierarkiako nagusiari gerta daitekeen guztiaren berri ematea.

.Kaka laginak hartu eta erizaintza-orrian hartutako neurria paratzea, eriaren balantze hidrikoa egin ahal izateko.

8.7. Egoera eta unitate desberdinetako eriei erizaintzako oinarrizko teknikak aplikatzea.

.Ohatzetan datzaten eriak mugiaraztea, aurretik ezarritako jarraibide eta uneen arabera, jarrera anatomiko desberdinetan paratuz.

.Eria mugiarazi edo tokiz aldatzeko, beti ere aurretik abisatuta, eria zutitzeko mugimenduak egitea, ohatzearen ertzean, dekubito lateralean eta gainerako jarrera anatomikoetan jarriz.

.Hotz eta/edo beroaren aplikazio lokalak egitea, bitarteko materialak jarriz eta eriaren gorputzeko alderdia delako aplikaziorako prestatuz.

.Tratamenduari buruzko aginduak interpretatzea, botikak ahotik, uzkitik edo bide topikotik emateko behar den materiala aukeratuz eta dosiak preskripzioari egokitzeko kalkuluak eginez.

.Sonda nasogastrikoa daramaten eriak elikatzea, elikatzeko teknika horretan beharrezko diren bitarteko materialak prestatuz eta teknika bukatutakoan erretiratuz.

8.8. Kudeaketa administratiboko eta biltegiaren kontroleko lanak egitea, medikuntza arloko zerbitzu eta/edo kontsultategi batean.

.Biltegia modu egokian ordenatzea, erabilgarria izan dadin egin behar diren eskaera aginduak eginez.

.Interbentzioetako aurrekontuak egitea, merkataritza arloko agiri hauek bete beharreko legezko baldintzak betez.

.Hortzetako interbentzioen fakturak egitea, merkataritza arloko agiri hauek bete beharreko legezko baldintzak betez.

.Kontsultategiaren historia klinikoen artxiboa antolatzea eta artxibo zentralari eguneroko kontsultarako behar diren historiak eskatzea.

b) Edukiak.

.Erizaintzako ekipo/unitateetan erabiltzeko diren informazio/agiriak.

-Osasun arloko enpresa/erakundeen egituraren antolamendua.

-Zerbitzu/ekipo/enpresa/osasun erakundearen osasun arloko dokumentazio espezifikoa.

-Zerbitzu/ekipo/enpresa/osasun erakundeak iharduteko jarraibideak.

.Ohatzean datzaten eriei gorputzeko higiene teknikak egitea.

-Eriaren egoeraren arabera, bitarteko materialak aukeratzea.

-Eria isolatzeko behar diren bitartekoak aukeratzea.

-Eriak momentuan duen egoera egiaztatzea.

-Higiene eta garbiketa prozedura egokiak erabiltzea.

-Hondakinak iraizten direla egiaztatzea.

-Eriaren ohatzea egokitzeko teknikak egitea.

-Zainketa orriak betetzea, gora-behera guztiak azpimarratuz.

.Ohatzean datzaten eriak mugiarazi eta tokiz aldatzeko teknikak egitea.

-Eriaren egoeraren arabera, bitarteko materialen aukera egitea.

-Eria isolatzeko behar diren bitartekoak aukeratzea

-Eriak momentuan daukan egoera egiaztatzea.

-Jarrera aldaketen prozedura zehatzak egitea.

-Eria jarrera anatomiko diferenteetan jartzea, azterketa medikoaren motari jarraituz.

-Ohatzean datzan eriaren larruazalaren egoera ezagutzeko gainetiko azterketa egitea.

-Eria ohatzearen ertzera hurbiltzeko eta gurpildun aulkietan paratzeko prozedurak egitea.

-Zainketa orriak betetzea, gora-behera guztiak aipatuz.

.Ohatzean datzan eri bati bizi konstateak hartzeko teknikak egitea.

-Eriaren egoeraren arabera, bitarteko materialen aukera egitea.

-Eria isolatzeko behar diren bitartekoak aukeratzea.

-Eriak momentuan daukan egoera egiaztatzea.

-Gorputzeko behar den alderdia prestatu eta tenperatura, tensio arteriala, bihotz-maiztasuna eta arnas-maiztasunaren neurriak hartzea.

-Jaten diren kantitateen eta iraizten diren likidoen neurriak hartzea.

-Bizi konstanteak erregistratzeko eta kontrolatzeko osasun agiria betetzea.

-Zainketa orriak betetzea, gora-behera guztiak azpimarratuz.

.Ohatzean datzan eriarentzako garbiketa enema bat prestatu eta erabiltzea.

-Eriaren egoeraren arabera, bitarteko materialen aukera egitea.

-Eria isolatzeko behar diren bitartekoak aukeratzea.

-Eriak uneoro daukan egoera egiaztatzea.

-Kaka garbitu eta iraizteko teknika egitea.

-Hondakinak egiaztatu eta iraiztea.

-Zainketa orriak betetzea, gora-behera guztiak azpimarratuz.

.Tresna klinikoak garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknikak egitea.

-Dauzkaten osagaien arabera, tresnak ezagutu eta bereiztea.

-Izanen duten erabileraren arabera, tresnak ezagutu eta bereiztea.

-Garbitzeko egoki diren prozedura edo prozedurak aukeratzea.

-Ekipoen parametroak programatu eta finkatzea, erabiliko den teknika motaren arabera.

-Erabili den esterilizazio prozeduraren eraginkortasunaren kontrola.

-Unitatearen erabileran, babesteko eta segurtatzeko neurriak aplikatzea.

-Unitatea erregistratzeko eta kontrolatzeko agiri tekniko-sanitarioa betetzea.

.Osasun laguntzaren eta sustapenaren humanizazio teknikak egitea.

-Ezarritako rolek lantaldean daukaten eragina aztertzea.

-Pertsonen arteko (eria/osasun langilea) komunikazioa errazten duten prozedurak aplikatzea.

-Eriari eta/edo bere senideei, antsietate maila gutxitzeko erabili behar dituzten portaerei eta/edo jarrerei buruz informatzea.

.Aho-hortzetako kontsultategi batean eri/bezeroari lagundu eta informazioa ematea.

-Egiten ari den interbentzioaren arabera, behar diren bitarteko materialak aukeratu eta prestatzea.

-Obturazio bat eta "inpresio" hartze bat egin ahal izateko behar diren materialak maneatu eta prestatzea.

-Egiten ari den interbentzio teknikaren garapenaren arabera, tresna eta bitartekoak sekuentziatu eta ematea.

-Hondakinak iraizi eta ekipoa interbentzio berri baterako prestatzea.

-Interbenzioa erregistratu eta kontrolatzeko agiri tekniko-sanitarioa egitea.

-Zerbitzu edo interbentzio baten aurrekontu edo faktura egitea.

2.3.Iraupena, sekuentzia eta orduetako banaketa.

1. Administrazio eragiketak eta osasun arloko

dokumentazioa 64 2 1.º

2. Erizaintzako oinarrizko teknikak 480 15 1.º

3. Ospitaleko ingurunearen higienea eta

materialaren garbiketa 128 4 1.º

4. Osasuna sustatu eta eriari laguntza

psikologikoa ematea 65 2 1.º

5. Laguntza odontologiko/estomatologikoko

teknikak 96 3 1.º

6. Lantaldeko harremanak 64 2 1.º

7. Laneko prestakuntza eta jarraibideak 64 2 1.º

8. Lantokiko prestakuntza 339 Lanaldia 2.º

II. ERASKINA

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak Heziketa-Zikloaren lanbide moduluetan irakatsi ahalko duten irakasleen espezialitateak.

Lanbide modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

1. Administrazio eragike- * Osasun prozesuak * Bigarren Hezkuntzako

tak eta osasun arloko Irakaslea

dokumentazioa

2. Erizaintzako oinarrizko * Osasun prozedurak eta * Lanbide Heziketako

teknikak laguntza prozedurak irakasle teknikoa

3. Ospitaleko ingurunearen * Osasun prozedurak * .Lanbide Heziketako

higienea eta materialaren y asistenciales irakasle teknikoa

garbiketa

4. Osasuna sustatu * Osasun prozedurak * Bigarren Hezkuntzako

eta eriari laguntza psikologikoa irakaslea

ematea

5. Laguntza odontologiko/ * Osasun prozedurak eta * Lanbide Heziketako

estomatologikoko teknikak laguntza prozedurak irakasle teknikoa

6. Lantaldeko harremanak * Lanbide prestakuntza eta * Bigarren Hezkuntzako

jarraibideak irakaslea

7. Lanbide prestakun- * Lanbide prestakuntza eta * Bigarren Hezkuntzako

tza eta orientabideak orientabideak irakaslea

III. ERASKINA

Ikasketa hauek irakasteko beharrezko diren gutxieneko toki eta instalazioak

Ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuari jarraikiz, Erizaintzako Zainketa Lagungarriak Maila Ertaineko Lanbide Hezkuntzako Heziketa Zikloak ezinbestekoak ditu aipatu ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren 32.1 artikuluan bildutako gutxieneko espazioak, Errege Dekretu honetan zehaztutako ikaskuntzak irakatsi ahal izateko.

Prestakuntza esparrua Azalera Erabilpen maila

Erizaintzako tailerra 120 m2 60%

Hotzetarako laborategia 60 m2 10%

Erabilera anitzetarako gela 60 m2 30%

."Erabilera mailak" ehunekotan adieraziko du ikasle talde batek gutxienean ikasi beharrekoak ikasteko ikasketa hauen iraupen orokorreti zenbat ordu behar dituen, eta, beraz, hezkuntza administrazioek curriculuma ezartzen dutenerako orientagarri izanen da.

."Erabilera mailak" uzten duen margenean, heziketa ziklo bera edo beste heziketa ziklo bat edo hezkuntzako beste etapa batzuk ikasten duten gainerako ikasle talde batzuek bete dezakete.

.Edozein kasutan ere, heziketa esparruekin lotutako ikasteko ihardunak (erabilera mailak ezarriko duen ordu kopuruarekin), antzeko heziketa ihardunetarako ere erabiltzen diren tokietan egin ahal izanen dira.

.Ezin da ulertu zehaztutako heziketa esparruak itxituren bidez bereizi behar direnik.

Iragarkiaren kodea: a9602445