83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

115E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan zentro soziosanitarioetako arreta farmazeutikoko lantaldea sortzen duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, María Elena Orcaray Gascue andrea Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena. Zerbitzu hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

28/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Óscar Góngora Yerro jauna Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena. Zerbitzu hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

36/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Óscar Góngora Yerro jauna, Kontabilitate Nazionalaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzen baitzaizkio.

37/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Elena Orcaray Gascue andrea, Kontabilitate Orokorraren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzen baitzaizkio.

26/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco Labeaga Pérez jauna, Koordinazioaren, Modernizazioaren eta Atarien Bulegoko burua.

122E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Rodolfo Montoya Barquet jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

27E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duen funtzionario bat izendatu, eta beste baten izendapena errebokatzen duena.

29E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Cristina García Ustarroz andrea, Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko Osasunaren arloko I+G+b Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

30E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Cristina García Ustarroz andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko Nafarroako Berrikuntzaren Behatokiaren Ataleko buru.

47/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Javier Jiménez Galindo jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko buru.

368E/2022 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Rodolfo Montoya Barquet jauna, Antzin-Ameskoako OOLTko zuzendaria.

580E/2022 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Beatriz Hernández Armendáriz andrea, Atarrabiako OOLTko Erizaintza Unitateko burua.

591E/2022 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Isabel Abendaño Lanas andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Atarrabiako OOLTko Erizaintza Unitateko buru.

774/2022 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nuria López Fernández andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Kontratazio Bulegoko buru izendatzen duena (84. lanpostua).

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikarien hiru lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa Izendapena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA osasun kudeaketako teknikarien oposizioaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, basogintzako ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda –bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako– hautaproben bidez osatzeko deialdien aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

48/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateak 2022ko laguntzen eskaera bakarraren epea luzatzeko aukerari heltzen baitio, eta luzapen hori 2022ko maiatzaren 15era arte finkatzen baitu. Aipatu aukera abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 95. artikuluan aurreikusten da.

51/2022 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntzen deialdi bat onesten duena, 2022an eta 2023an bidegorrien eta bizikleta azpiegituren proiektuak egiteko. DDBN identifikazioa: 613237

474/2022 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, “Nafarroa” 2022ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XIX. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

89E/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, abeltzaintzako simaurrak kudeatzeko sistemetan inbertitzeko dirulaguntzen deialdia (SEM) onesten duena. DDBN identifikazioa: 621432.

90E/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, efizientzia energetikoan eta energia berriztagarrietan inbertitzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia (SEM) onesten duena. DDBN identifikazioa: 621450.

92E/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, berotegiak osorik eraldatu eta modernizatzeko dirulaguntzen deialdia (SEM) onesten duena. DDBN identifikazioa: 621441.

93E/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, “Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)” deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 621411.

1.7. BESTELAKOAK

112/2022 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako PROA+ programan 2022-2023 ikasturtean parte hartzeko deialdia arautzen duena. Deialdi honen xedea da hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten diru publikoz finantzatutako ikastetxeetan.

75/2022 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabakia, baimena ematen diona Antsoaingo Udalari zirkulazioko arau-hausteek eragindako zehapen espedienteak deuseztatzeko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Akats zuzenketa, etxezaintzako lanpostuak betetzeko hautaproben deialdian

IRUÑA

Deialdia, informatika-sistemako arduradun lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, haur eskolako zuzendari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Deialdia, bost legelari lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Urbanizazio proiektua, 5. poligonoko 82. lurzatian. Behin betiko onespena

LIZARRA

Oncineda Kirol Eremuko (Udal Plan Orokorreko SGD-12/AR-1) Plan Bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa. Onespena

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ETXALAR

Egiaztapen-kode segurua sortzea

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

MAÑERU

Ordenantza, eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Behin betiko onespena

MUNETA

Ehiza barrutiaren eraketa

OTSAGABIA

Urbanizazio proiektua UA 1.10-1.11 unitatean. Behin betiko onespena

OLAITZ

Herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko 163. lurzatiaren erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

OLABE

Herri-lurren desafektazioa, 3. poligonoko 366. lurzatiaren erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

GARES

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 261. lurzatian.
Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA

Subasta de bien inmueble

ARRAITZ-ORKIN

Apremio sobre el patrimonio

MARCILLA

Bajas en el padrón municipal de habitantes

VALTIERRA

Declaración de ruina en la calle paseo de la Ribera, 83

Liquidación de gastos correspondiente al derribo de inmueble
en calle Cuesta de Pedro Gil, 2

Liquidación de gastos correspondiente al derribo de inmueble
en calle La Bardena, 11

Liquidación de gastos correspondiente al derribo de inmueble
en calle Ronda del Convento, 5