70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

62/2022 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez atzemandako akats bat zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren V. eranskinean. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

589/2022 EBAZPENA, 2022ko martxoaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: “PLEC2021-007997”

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

31E/2022 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, Doktoratu aurreko laguntzen WIT programaren 2022ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 616956.

70E/2022 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak onesten baitira Nafarroako Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak hautatzeko deialdirako. Deialdi horren bidez, laguntza emanen zaie aipatu erakundeei haien Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren (TGPE) diseinua prestatzeko, Nafarroan, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (2023-2027). DDBN identifikazioa: 616819.

1.7. BESTELAKOAK

33/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baitira zerga aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko 2022ko apirilaren 20an bukatu beharko liratekeen epeak.

10/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ezporogiko balorazio txostena onesten duena.

26/2022 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: “Ribaforada-Industrialdea” tentsio ertaineko linearen saihesbidea, 13,2 kV-ekoa, maniobra zentro berria eta hura elikatzeko lurrazpiko linea elektrikoak, “Atalaya” eguzki-instalazio fotovoltaikoarekin konektatzeko, Cortesko udal mugartean.

57/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Buñuel eta Cortesko udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

65E/2022 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea, titularrak hala eskatuta. Instalazioak beira laua fabrikatzen du Tuterako udal-mugartean, eta Guardian Industries Navarra SL da titularra.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: “Volandín” 46,4 MW-eko haize-parkearen eta haren ebakuazio azpiegituren onura publikoa zehazki deklaratzea, Fontellasko, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan. Espedientea: 1182-CE.

EPEA IREKITZEA nekazaritzako elikagaien sektoreko Nafarroako enpresen eta Taiwango enpresa inportatzaileen arteko B2B topaketetan parte hartzea eskatzeko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA

Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Akats zuzenketa

ZANGOZA

Deialdi publikoa, “Juan Francés Iribarren” Udal Musika Eskolan eskolazain izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

EGUESIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangaien zerrendak egiteko

Deialdia, familia-langilearen lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen lanpostu bat, eta eratzeko zerrenda bat, familia-langilearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioaren bidez

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproben bidez, administrari ofizial lanpostua aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko

Deialdia, hautaproben bidez, garbitzaile lanpostua aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda bat osatzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ordainketa-aktak egitea UE-01 eta UE-02 exekuzio unitateetarako, ekonomia-jardueren eremuan

ARAKIL

Aldaketa arau subsidiarioetan, lehentasunez birgaitu beharreko eremu bat mugatzeko. Hasierako onespena

Aldaketa arau subsidiarioetan, Urritzolako 7. poligonoko 223., 228., 229. eta 230. lurzatietan. Hasierako onespena

ATETZ

Xehetasun-azterketa, Beuntzako 12. poligonoko 45. lurzatian. Hasierako onespena

AZKETA

Desafektazioa, hondakin-uren araztegiaren karga eratzeko, 2. poligonoko 756. herri-lurzatian. Jendaurrean jartzea

CINTRUÉNIGO

Dirulaguntza izenduna Asociación Juvenil Cirbonera elkartearendako, 2021eko gazteriaren festak egiteko

Dirulaguntza izenduna Musika Bandarendako. Laburpena

Dirulaguntza izenduna Futbol Sala kirol-klubarendako, 2021erako. Laburpena

DONEZTEBE

Osasun etxe zaharraren jabetza doan lagatzea, 2. poligonoko 24. lurzatian. Jendaurrean jartzea

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 179. eta 180. lurzatietan. Hasierako onespena

UHARTE

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, 1. poligonoko 215. lurzatian. Hasierako onespena

IBARGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia Idotzingo 2. poligonoko 72. lurzatian. Hasierako onespena

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 14A exekuzio unitateko 1etik 8ra bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

4. poligonoko 218. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa eta doako lagapena Nasuvinsari, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Behin betiko onespena

Hitzarmena, Nasuvinsarekin, 4. poligonoko 218. lurzatia doan lagatzeko, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Behin betiko onespena

MORENTIN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

MURCHANTE

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehatua Udal Planean, Zuluetako 3.1 eta 3.7.2 exekuzio unitateetan, 6. poligonoko 33., 378. eta 379. lurzatietan. Hasierako onespena

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko banakako ebaluazioko araubidean, prestazio ekonomikoak jaso ditzaten 0-12 urte bitarteko adingabeen familiek, edo 16 urte bitarteko adingabeen familiek, baldin desgaitasuna badute, kontziliaziorako (2022. urtea). Laburpena

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendua, 2022. urtean gizarte-ekintzako berariazko proiektuak egin ditzaten desgaitasun/mendekotasun eta gizarteratze arloetan. Laburpena

Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Jendaurreko aldia luzatzea

SAN ADRIÁN

Aldaketa xehatua Udal Plan Orokorrean, katastroko 1. poligonoko 1132-b azpilurzatiari buruzkoa. Hasierako onespena

SESMA

Akats zuzenketa, egoitza elektronikoa sortzeko iragarkian

TUTERA

Deialdia, guraso-elkarteei dirulaguntzak emateko (2021-2022 ikasturtea). Laburpena

EGUESIBAR

Deialdia, 2022an autoenplegua sustatzeko laguntzena. Laburpena

Deialdia, 2022an ekintzaileei laguntzak emateko, lokalak alokatu eta eros ditzaten. Laburpena