46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Lurralde Politikaren Gizarte Kontseilua arautzen duen otsailaren 16ko 12/2022 Foru Dekretuarena.

1.1.3. Foru Aginduak

18/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, foru agindu hauek aldatzen dituena: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 40/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura egin beharreko ordainketa zatikatuen autolikidaziorako 130 eredua onesten duena; Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 41/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketaren ordainketa zatikatuaren autolikidazio proposamenak igortzea eta bankuko helbideratzea arautzen duena; Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako komunikazioak eta beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dituena; eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena” 296 eredua onesten duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

192E/2022 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, M.ª José Ariz Arnedo andrea, Tafallako OOLTko zuzendaria.

193E/2022 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Carmen Tolsá Caballero andrea izendatzen duena Tafallako OOLTko zuzendari.

210E/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta, Arantza Aparicio Chana andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Erradiodiagnostikorako eta Kanpo Kontsultetarako Erizaintza Unitateko burua.

219E/2022 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Virginia Basterra Gortari andrea izendatzen duena Osasun Mentaleko Ospitalizazio Arloko Zerbitzuko buru.

275E/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zuzendaritza horretako titularra ordezteko araubidea ezartzen duena, kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako.

276E/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako titularra ordezteko araubidea ezartzen duena, kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

307/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda egiteko deialdiak onesten dira, artxiboetako oinarrizko lanpostuko teknikari lanpostua betetzeko (A mailakoa), bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren.

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

3E/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa. Aldaketak DD-14 ekipamendu-lurzatiaren erabilerari eta ondoan dagoen oinezkoentzako pasabidea kentzeari eragiten dio, eta sustatzailea Hezkuntza Departamentua da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdia onesten duena boluntariotza entitateentzat edo boluntariotza programak dituztenentzat, kirolaren arloan. DDBN identifikazioa: 609901.

3/2022 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, Informazio Zientzietan, Komunikazioan eta/edo antzeko titulazioetan gradua duten pertsonentzako prestakuntza-beka baten deialdia onesten duena, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuan aritzeko. DDBN identifikazioa: 610801.

38E/2022 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira nekazari gazteak beren gain jartzeko laguntzaren deialdia eta oinarri arautzaileak. 2022ko deialdia. DDBN identifikazioa: 600815.

1.7. BESTELAKOAK

33E/2022 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona “Camino Javier” eguzki-instalazio fotovoltaikoa Zangozako udal-mugartean jartzeko proiektuari. Sustatzailea Chilos Solar 1 da.

45E/2022 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, erretxinak fabrikatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera onartzen duena. Instalazioa Villatuertako udal-mugartean dago, eta titularra Kemira Ibérica SA pertsona bakarreko sozietatea da.

EPE IREKIERA eskaera egiteko, 2022ko ekainaren 5etik 10era parte hartzeko Nafarroako Gobernuak gourmet elikaduraren sektorerako Mexiko Hirian eta automozioaren sektorerako Queretaroan antolatuko duen enpresa-misioan.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Deialdia, udaltzain-agentearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko udalaren obretako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

ESTERIBAR

Deialdia, jarduera soziokulturaletarako dirulaguntzak emateko Esteribarko elkarteei 2022. urtean. Laburpena

EZKURRA

Enkante publikoa, hainbat parajetan herri-larreak aprobetxatzeko

FALTZES

Aldaketa, Enplegua sustatzeko udal ordenantzan.
Behin betiko onespena

ODIETA

Udalerako egoitza elektronikoa sortzea

OLLARAN

Udal ordenantza, arautzen duena sarbide unibertsaleko sareen hedapena belaunaldi berriko telekomunikazio zerbitzuetara.
Behin betiko onespena

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, euskara ikasleentzako dirulaguntzen deialdiarena

Laburpena, Sakanako euskaltegietan helduak euskalduntzeko dirulaguntzak emateko deialdia

Laburpena, Sakanan euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzen deialdia

Laburpena, euskarazko errotulaziorako dirulaguntzak emateko deialdiarena

Laburpena, ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei buruzkoak egiteko dirulaguntzaren deialdiarena

Laburpena, Sakanako euskarazko hedabideei dirulaguntzak emateko deialdiarena

Laburpena, udako euskarazko kanpaldietan parte hartu duten haur eta gazteendako dirulaguntza deialdiarena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

VIANA

Baja de oficio en el padrón municipal de habitantes

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DEL CANAL IMPERIAL

Junta general ordinaria

Junta general extraordinaria