79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuaren erabakia, zeinaren bidez 2/2021 Foru Lege-dekretua baliozkotzen baita.

1.1.3. Foru Aginduak

41/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira autolikidazio ereduak 2020ko zergaldiari dagozkion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta ondarearen gaineko zergarako; ematen baitira horiek aurkezteko eta diru-sarrera egiteko arauak; eta ezartzen baitira bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 17koa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

52/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Rosa Jiménez Marqués andrea, Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoko burua. Bulego hori dago Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan, Barne Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

53/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez María del Puy Armañanzas Pagola andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoko buru. Bulego hori dago Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan, Barne Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

35/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Sandra Maison Percaz andrea Nafarroako Estatistika Institutuko Komunikazio Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

9/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Rosa Jiménez Marqués andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Araubide Administratiboaren eta Langileen Ataleko buru, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

2234/2021 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Mikel Armendáriz Carrascón jauna Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Horniduren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

140/2021 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Esteban Gorostiaga Ayestarán jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaria.

141/2021 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Juan Carlos Lizarazu López jauna, Laguntzako Unitate Teknikoko burua. Unitate hori atxikita dago Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari.

142/2021 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Jesús Ibañez Abad jauna, Prestakuntzako Unitate Teknikoko burua. Unitate hori dago Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan.

143/2021 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Javier Ibañez Santos jauna, Ikerkuntzako Unitate Teknikoko burua. Unitate hori atxikita dago Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari.

42E/2021 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Teresa Mangado Beroiz andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

287E/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Eduardo Senosiain Lisarri jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Ataleko buru.

288E/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Eugenia Ciriza Ariztegui andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Ospitaleguneko 1-M Solairuko Erizaintza Unitateko buru.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

10E/2021 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita xehetasun-azterketa bat “Belagua ikasle-egoitzako dorreak” handitzeko. Jarduketa hori kokatzen da “Nafarroako Unibertsitatearen Campusa” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-2 unitatean. Sustatzailea Belagua ikasle-egoitza da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

9E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita “Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia 2021erako (Nafarroa Suspertu Plana)”. DDBN identifikazioa: 551799.

16E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi hau onesten baita 2021erako: “Arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako dirulaguntzak (Artem Pro) enpresa eta profesionalentzat (Nafarroa Suspertu Plana)”. DDBN identifikazioa: 551858.

84/2021 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2020-2021 ikasturtean. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, zeinaren bidez arautu baitzen Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa eta ezarri baitziren ziklo hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak. DDBN identifikazioa: 554387.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

Deialdia; hautaproba bidez administrari laguntzailearen lanpostua (aldi baterako kontratazioarekin) betetzeko izangaien zerrenda eratzeko

ALESBES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
obren arduradun lanpostu bat

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Ordenantza, udal-mugartean eguzki-energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Ordenantza, etxerako egurraren aprobetxamendua arautzen duena. Behin betiko onespena

FUNES

Tokiko ehiza-barrutia eratzea

ITUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 99. lurzatian. Behin betiko onespena

LEITZA

Zuzkidura jarduketarako hirigintzako plan berezia 1. poligonoko 606. lurzatian. Behin betiko onespena

ORBAIZETA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

IRUÑA

Irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako deialdia, 2021. urtean gizarte-ekintzako berariazko proiektuak egin ditzaten desgaitasun/mendekotasun eta gizarteratze arloetan. Laburpena. DDBN (Identif.): 553374

Deialdia, norgehiagokako araubidean, dirulaguntzak emateko ikasleen guraso-elkarteei eta guraso-elkarteen federazioei,
2020-2021ko ikasturtean. Laburpena. DDBN (Identif.): 552635

SAN MARTIN UNX

Herritarren parte-hartzea hiri-jarduketarako plan berezian

SARTAGUDA

Laburpena, 2020-2021 ikasturtean kultura, hezkuntza
eta kirol jarduerak sustatzeko laguntzen deialdiarena
DDBN (Identifikazioa): 553777

SUNBILLA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 887. lurzatian. Behin betiko onespena

VILLATUERTA

Jabari publikoaren kontzesioa. Jendaurrean jartzea

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BURLADA

Periodo de pago voluntario del impuesto sobre vehículos de tracción mecánica para 2021

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DE CORELLA

Posponer la convocatoria de la junta general ordinaria hasta nuevo aviso