242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

253/2021 EBAZPENA, urriaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 8ko 140E/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako 376/2021 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horretan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko prozedurako, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko prozedurako lehiaketa-fasean merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

135E/EBAZPENA, irailaren 24koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, deialdi hau ebazten duena: “Despopulazio arriskuan dauden udal eta kontzejuendako dirulaguntzak 2021ean, despopulazioaren kontrako borrokarako inbertsioak egin ditzaten”.

3911E/2021 EBAZPENA, irailaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi osagarri bat eta oinarri arautzaileak onesten baitira, 2021ean, profesionaltasun ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak finantzatzeko. DDBN identifikazioa: 585399.

4141E/2021 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 50.000 euroko gastu gehigarria baimentzen baita 2021ean langabeendako prestakuntza ekintzak egiteko, gero horiek kontratatzeko konpromisoarekin. DDBN identifikazioa: 541791.

4270E/2021 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baitzaio martxoaren 21eko 195E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen partidaren gastuari. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpen horren bidez arautu ziren Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua bultzatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak.

4274E/2021 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baitzaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen partidaren gastuari. Ebazpen horren bidez dirulaguntza batzuk arautu ziren, ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialeko bihurtuz.

4275E/2021 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baitzaio apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen partidaren gastuari. Ebazpen horrek Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gehiago sartuz enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zuen.

208E/2021 EBAZPENA, irailaren 22koa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, honako deialdi hau onesten duena: “Nazioarteko lankidetzan I+G proiektuak egiteko laguntzak, garapen jasangarrirako lehengaien eta ekonomia zirkularraren arloan. ERA-MIN 2021”. DDBN identifikazioa: 585361.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

171C/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ile-apaindegien sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

173C/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Sando Gestión Social SL enpresaren Olabeko Mentalia Pamplona lantokirako hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

174C/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Noaingo Transportes Leoz Tranvis SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

177C/2021 EBAZPENA, irailaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Eguesko Igoa y Patxi SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

179C/2021 EBAZPENA, irailaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Oltza Zendeako Graftech Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

181C/2021 EBAZPENA, irailaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Noaingo Integración de Complementos Auxiliares SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

187C/2021 EBAZPENA, irailaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, General Mills San Adrian, SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

1.7. BESTELAKOAK

60/2021 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”.

158/2021 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta onesten duena.

47/2021 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Sartagudako balorazio txostena onesten duena.

48/2021 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Los Arcosko balorazio txostena onesten duena.

51/2021 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Erromantzatuko balorazio txostena onesten duena.

52/2021 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Obanosko balorazio txostena onesten duena.

341/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zabaltzen baita Tuterako “La anunciata-FESD” eta Berako Jesusen Bihotza ikastetxe itunduetako Lehen Hezkuntzako hezkuntza ituna 2021-2022 ikasturterako, 2021eko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin.

2104/2021 EBAZPENA, 2021eko urriaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2021eko urriaren 6an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizialaren bi lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Kontratazio agindua

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bizitegitarako hiri-lurzoruan portxeak eraikitzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

ANDOSILLA

Kirol instalazioen prezioak. 2021eko denboraldia

ARAITZ

Aurrekontuko 03/2021 aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena

BAKAIKU

Aurrekontua aldatzeko 5/2021 espedientearen hasierako onarpena

BAZTAN

Xehetasun azterlana, Elizondoko Giltxaurdi kaleko 25. zenbakian. Hasierako onespena

BERBINTZANA

Egiaztapen-kode segurua sortzea

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia 18. poligonoko 996., 997. eta 998. lurzatietan. Behin betiko onespena

BETELU

Aurrekontuko 02/2021 aldaketa. Hasierako onespena

BUÑUEL

Herri-larreen zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

BURLATA

3 eta 4/2021 aldaketak Kulturaren eta Besten Patronatuaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Aurrekontuko 16/2021, 17/2021 18/2021 eta 19/2021 aldaketak. Hasierako onespena

OLTZA ZENDEA

Ordenantza, lurraren kontribuzioa arautzen duena. Behin betiko onespena

7/2021 aurrekontu-aldaketa eta 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

Formatu unibertsaleko belaunaldi berriko telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbide-sareak hedatzeko udal-ordenantza. Hasierako onespena

2022rako zerga-tasak. Hasierako onespena

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentzia. Baimena

DORRAO

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

ETXABARRI

Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

ETXARRI ARANATZ

2021/06U aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

FUNES

Herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko eta lehentasunezko adjudikazioa herritarren artean

GARRALDA

Udal ordenantza, lurraren kontribuzioa arautzen duena. Hasierako onespena

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

GESALATZ

2021eko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

14/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

GIRGILLAO

1-6/2021 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

IBARGOITI

Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

IRURTZUN

Jarduera lizentzia ematea

LEKUNBERRI

Beti Kozkor Kirol Elkartearen funtzionamendu-arauen hasierako onarpena

LEOTZ

2022ko zerga-tasak. Hasierako onespena

LERIN

Udalaren ordenantza, arautzen duena etxebizitza eskatzen eta eskaintzen dutenen udal erregistroa. Hasierako onespena

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

LEDEA

Aldaketa, rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

LOS ARCOS

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

MARTZILLA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

MENDABIA

Indargabeturik Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza

Jarduera-lizentzia. Eskaera

MIRANDA ARGA

Herri-lurretako larreen aprobetxamenduak. Enkante publikoa

NABASKOZE

Aldaketa herri-larreen ordenantzan. Behin betiko onespena

ERRIBERRI

2021eko 6. eta 12. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aldaketa, Musika Eskolako tasetan eta Erdi Aroko azokan lurzorua okupatzeko tasetan, eta festetako programaren eta bertako iragarkien prezio publikoetan. Behin betiko onespena

ORISOAIN

2022rako zerga-tasak

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1270. lurzatian. Behin betiko onespena

OTEITZA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

SAN ADRIÁN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

SARTAGUDA

Ordenantza, zeinaren bidez aldatzen den Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

SUNBILLA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

ALESBES

Jarduera-lizentzia. Eskaera

ZABAL

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena

Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2022rako

ANDIA MANKOMUNITATEA

Ordenantza, arte eta artisautzako lan kolaboratiborako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ULTZAMA

Requerimiento de retirada de vehículo abandonado