200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2201/2021 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta zehazten baitira oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

2301/2021 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen hogeita lau lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

1716/2021 EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1411-2021-000025 MOSIC-Mugikortasun jasangarri, adimendun eta konektatua azken milia sistemetan”.

1717/2021 EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1411-2021-000025 MOSIC-Mugikortasun jasangarri, adimendun eta konektatua azken milia sistemetan”.

1718/2021 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1365-2021-000086-OMIC4FOOD: Bioprozesuen garapen eta balidazioa nekazaritzako azpiproduktuak osagai osasungarri eta jasangarri bihurtzeko, teknologia omikoak eta tresna konputazionalak erabiliz”.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, kalifikazio-epaimahaiaren uztailaren 6ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko lehen probako behin betiko kalifikazioak onetsi ziren. (Funtzioko Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3024/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

52E/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita Eskola-umeentzako Kirol Programan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuetako ikastetxeentzat, 2021-2022 ikasturterako. DDBN identifikazioa: 578870.

409/2021 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2021-2022ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 579092.

1731/2021 EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa institutuei eta Navarrabiomedi atxikitako 7 laguntzaren 2021eko deialdia, Talentua Erakartzekoa eta “La Caixa” Fundazioak finantzatua.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

13D/2021 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “Asociacion de Transportistas Discrecionales de Mercancía y Viajeros Auto patrón, Pequeña y Mediana Empresa de Navarra (TRADISNA)” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000280; lehengo gordailu zenbakia: 31/127).

404/2021 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, elkartea desegiten duena.

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 12ko 86E/2021 Foru Aginduan; haren bidez onesten da Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2021eko programa.

305/2021 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita jantoki baimenduen zerrenda eta onesten baitira eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2021-2022 ikasturterako tarifak eta kuotak.

182E/2021 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baita proiektu honetarako: autokontsumorako 94 kW-eko eguzki-instalazio fotovoltaiko bat jartzea Egabarrengo hondakin-uren araztegian, San Adriango udal-mugartean. Sustatzailea Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA) da.

187E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baitzaio Uharte Arakilgo udal-mugartean Ganbeletako iturburutik Uharte Arakilgo ur depositura uraren goi-hornidura berritzeko proiektuari. Uharte Arakilgo Udala da proiektuaren sustatzailea.

228E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita Alesbesko udal mugartean dagoen txerri-ustiategi baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Agropecuaria Obanos SA da.

234E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Murillo el Cuendeko udal mugartean txerriak gizentzeko dagoen ustiategi baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Granja Arcadi SL da.

237E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Caparrosoko udal mugartean txerriak gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Fuente Echeverría, Rosa Inés da.

238E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Murillo el Cuendeko udal mugartean txerriak gizentzeko dagoen ustiategi baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Garriz Chivite Daniel y Gaston Goyeneche Blanca Esther da.

239E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Berbintzanako udal mugartean txerriak gizentzeko dagoen ustiategi baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Larraporc SA da.

793E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita honi buruz: “Murietako Udal Planaren aldaketa, 1. poligonoko 518. lurzatian”. Murietako Udala da aldaketaren sustatzailea.

796E/2021 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen inpaktuaren txostena egiten duena “Pentsu konposatuen lantegia Tafallan” izeneko proiektuari buruz. Navarpienso SL da sustatzailea.

798E/2021 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita Artaxoan dagoen hondakin ez-arriskutsuen tratamendurako plantan oilo-zirina lehortzeko instalazio bat jartzeko proiektuaren inguruan. Proiektuaren sustatzailea Medioambientales Lacoya SL da.

JENDAURREAN JARTZEA, Vianako udal-mugartean “18. Pasabidea” (P-18) izeneko abelbidearen sailkapenaren trazadura aldatzeko proposamena, trazadura zuzentzeko NA-134 errepidetik Vianako La Peña industrialdera bitarteko tartean, “Ebroko iraganbide nagusia” (EIN) izeneko altxonbidearekin bat egin arte.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko koordinatzaile izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko

CORTES

2021. urterako lan publikoaren eskaintza

MURCHANTE

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat (katastrorako), funtzionarioen izaerakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Finken normalizazioa, Burutaingo 8. poligonoko 528. lurzatian (lehen 479.a). Hasierako onespena

BAZTAN

2. poligonoko 22. lurzatiari buruzko hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean paratzea

CORELLA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 1375. lurzatian. Hasierako onespena

LIZARRA

Aldaketa Udal Planean, Anai Diego karrikan. Hasierako onespena

FALTZES

Bideokamerak instalatu eta erabiltzeko baimena, trafikoa kontrolatu, zaindu eta arautzeko

GALIPENTZU

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

ITZA

Lizentzien etendura lurzoru urbanizaezinean, eguzki-planta fotovoltaikoen instalazioetarako, instalazio fotovoltaikoetarako oro har, eta instalazio eolikoetarako (haize-sorgailuak)

MENDABIA

“Los Corralillos” meatzearen ustiategia handitzeko proiektua. Jendaurreko informazioa

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 837. lurzatian.
Hasierako onespena

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Milagrosa auzoan.
Hasierako onespena

GARES

Deialdi publikoa, COVID-19aren osasun krisiak ukitutako mikroenpresei laguntzak emateko. Laburpena

JAITZ

Ordenantza, Etxeko animaliak oro har eta arriskutsuak izan daitezkeenak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 37. lurzatian.
Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Deialdi publikoa, Zizur Nagusian lan egiten duten eta COVID-19ak eragin dien pertsona autonomoei eta negozioei zuzendutako dirulaguntzena, norgehiagokako araubidean. Zizur Suspertu II. Plana. Laburpena