188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

59/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Prestakuntza eta Enpleguko erdi mailako teknikarien oposizioko bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 175/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda espezifiko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 17ko 86/2021 Ebazpenaren bidez ireki zirenak.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

82E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Esteribarko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, Ilurdozko (Esteribar) 6. poligonoko 368. lurzatian exekuzio-unitate berri bat sortzeko, bizitegirako erabilera izanen duena. Sustatzailea Santos San Martín Equiza da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

74E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena, 2021eko abuztuaren 30etik abenduaren 1era bitarte hasten diren ikastaroetarako. DDBN identifikazioa: 576400.

73E/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako artisautza enpresen sustapenerako dirulaguntzen 2021eko deialdia. DDBN identifikazioa: 576035.

311/2021 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien deialdia egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak 2020-2021 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat.

2884E/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez 150.000 euroko gastu gehigarria baimentzen baita 2021ean langabeendako prestakuntza ekintzak egiteko, gero horiek kontratatzeko konpromisoarekin. DDBN identifikazioa: 541791.

152/2021 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nafarroan Natura 2000 sarekoak diren mendi-larreen kudeaketa jasangarria egiteko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2021-2022 kanpainakoak. Laguntza horiek Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren 7.6.1 neurrian daude jasota. DDBN identifikazioa: 576190.

776/2021 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onesten baitira erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean. DDBN identifikazioa: 576624.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko uztailaren 28an hartua, Nafarroako erbesteari buruzko memoriagunea, Elizondon dagoena, Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta dagokion erregistroan inskribatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko uztailaren 28an hartua, Loitiko gaineko memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta dagokion erregistroan inskribatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko uztailaren 28an hartua, zeinaren bidez onesten baita Ukarko udalerria Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuan sartzea.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko uztailaren 28an hartua, zeinaren bidez onesten baita Adiosko udalerria Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuan sartzea.

16/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ameskoabarrengo balorazio txostena onesten duena.

17/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Valtierrako balorazio txostena onesten duena.

140/2021 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Miranda Arga eta Berbintzanan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

274/2021 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita Zangozako Ikastola ikastetxe itunduaren hezkuntza itunaren unitate kopurua, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren eranskinari dagokionez. Ebazpen horren bidez, ebatzi zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna berritzea 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

183E/2021 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baita telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat legeztatzeko Señorío de Arinzano upategian, Aberingo udal-mugartean. Sustatzailea Telxius Torres España SL da.

195E/2021 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita zerriak gizentzeko instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioa Biurrun-Olkozko udal mugartean dago, eta SC Otazu Loitegui Jose Javier y Maria Lourdes da titularra.

198E/2021 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Oteitzako udal mugartean dagoen zerri-gizendegi baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Lopez de Dicastillo Martinez de Eulate Daniel y Vergara Iturmendi Silvia da.

209E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita zerrikumeak egiteko zerramen ustiategi baten ingurumen baimen integratua. Instalazioa Zarrakazteluko udal mugartean dago, eta SC Urrutia Baylocq-Tilh Francisco Javier y Larraga Salafranca Virginia da titularra.

211E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Erriberriko udal mugartean dagoen zerri gizendegi baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra SC Aguirre Iriso S., Mozaz Oses P.J., Oses Ruiz M.P. y Salvador Pascual Fco. J. da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, eskolazain lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Laborantzako herri-lurren adjudikazioa eskatzea. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak

Laborantzako herri-lurren adjudikazioa eskatzea.
Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa

ANTZIN

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

ANDOSILLA

Udal ordenantza, Andosillako udal-mugartean eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

ANTSOAIN

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

ARANGUREN

5. zenbakiko lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1976. lurzatian (Anaitasuna etorbideko 23. hiri unitateko 3. azpieremua)

Jarduera-lizentzia. Baimena

ARGUEDAS

2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeak

BAKAIKU

Auzolana arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

BARASOAIN

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua enkante publikoan

BAZTAN

Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia, 2021ekoa. Laburpena

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 4. lurzatian. Hasierako onespena

Aldaketa, Artikako Mogotes sektoreko kirol eremua antolatzeko plan berezian. Hasierako onespena

Mogotes sektoreko plan partzialaren aldaketa puntuala Artikako T-3 lurzatirako. Hasierako onespena

BETELU

Kudeatzeko hirigintza hitzarmena.
Aldaketaren behin betiko onespena

BUÑUEL

Alkateordeen izendapena

CAPARROSO

Herri-larreen adjudikazioa Cabezo la Muga bazkalekuan.
Eskaerak aurkeztea

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 589. lurzatian. Hasierako onespena

CINTRUÉNIGO

Hirigintzako Araudi Parikularreko 22., 24.
eta 35. artikuluen aldaketa. Hasierako onespena

ZIZUR

Deialdi publikoa, banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntzak emateko Zizur Zendean diharduten autonomo eta enpresa txiki eta ertainei, baldin 2020ko ekitaldian haien jardueran COVID-19ak eragina izan badu. Laburpena

ERROIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura arloko eta euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egin daitezen 2021ean. Laburpena

FALTZES

Jenáriz, Linte eta San Marcos II haize-parkeek ukitutako ondasunen desafektazioa. Jendaurreko epea

FONTELLAS

1. poligonoko 356., 357. eta 358. partzelen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

FUNES

Aldaketa, Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

GALAR

Dirulaguntzak, Galar Zendeako helduen euskarazko klaseetarako, 2020/2021. Laburpena

LARRAGA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena etxebizitzak eraikitzeko
eta zaharberritzeko, eraikinen energia-efizientziarako
eta autokontsumoko instalazioetarako

LEITZA

Hirigintza hitzarmena behin betikoz onetsita

LERIN

Herritarren parte-hartze prozesua, Baratzeen plan berezia prestatzeko

LIZARRAGABENGOA

Kontzejuko hilerriaren erabilera kudeatzeko ordenantza.
Hasierako onarpena

IRUNBERRI

Herri-lur baten desafektazioa, 9. poligonoko 1. lurzatiaren
C azpilurzatian (“La Sierra” alderdia). Behin betiko onespena

Irunberriko 5. banaketa eremuko UE-14A exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

5. banaketa eremuko UE-14A exekuzio unitatearen
eta UE-15 exekuzio unitatearen zati baten urbanizazio proiektua.
Behin betiko onespena

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-14A exekuzio unitatean. Hasierako onespena

MENDABIA

Industrialdearen 0 fasea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

ELO

Hirigintza hitzarmena 3. poligonoko 25. eta 66. lurzatietan eta 4. poligonoko 213. lurzatian. Behin betiko onespena

MURILLO EL FRUTO

Ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga ordainaraztea. Behin betiko onespena

OBANOS

Balorazio txostenaren berrikuspena berriro jendaurrean jartzea

ERRIBERRI

Deialdia, COVID-19ari lotutako laguntza ekonomiko bereziak emateko. Laburpena

Musika Eskolako tasen eta Erdi Aroko azokan lurzorua okupatzeko tasen aldaketa, eta festetako programaren eta bertako iragarkien prezio publikoak. Hasierako onespena

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko XX. unitate integratuko (Etxabakoitz) ARS-5 banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuan (S-1 sektorea eta GSA-1 sistema orokor atxikia).
Behin betiko onespena

Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko U.I. XVIko ZN-2 eremua birpartzelatzeko proiektuan eta urbanizatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Deialdia, desjabetze-espedienteak ukitutako finka okupatu aurreko akta egiteko, Juan María Guelbenzu kaleko 25. atariko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarekin bat etorriz

AZKOIEN

Dirulaguntzen deialdia, 2021-2022 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloetan matrikulatutako ikasleek nahitaezkoak dituzten testu liburuen eta ariketa koadernoen gastuaren zati bat ordaintzeko. Laburpena

JAITZ

Aldaketa, Landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

TUTERA

Tutera-Fontellas bizikleta-bidea luzatzeko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Herri-lurraren okupazio espedientea jendaurrean jartzea eta “La Senda, Corral del Molino II parke eolikoa” lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikorako baldintza-agiria onestea

Herri-lurren 26.456,07 metro koadroren desafektazioa, gero horiek lagatzeko “Corral del Molino II” parke eolikoa eraiki eta ustiatzeko, zeina foru intereseko inbertsio deklaratu baita. Jendaurrean jartzea

Aldaketa, Tarazonicaren bide berdearen Partzuergoaren estatutuetan. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

UTERGA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa, Pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanengatik ordaindu beharreko tasa arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Ordenantza, Lokiz Mendiko landabide publikoen erabilera eta aprobetxamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Aldaketa, Batzarraren ordenantzetako 24. artikuluan.
Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Alkatetzaren ebazpenaren jakinarazpena

TIRAPU

Trámite de audiencia previo
a la liquidación del impuesto de plusvalía