147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

49/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 9koa, “Frantzisko Xabierkoa” saria Francisco José Mangado Beloqui arkitekto jaunari ematen diona.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1686/2021 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 168/2021 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Esmeralda Landa Elizalde andreak jarri zuen, A027 zenbakidun izangai errekurtsogilearen izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreen hamalau lanpostuetan aritzeko deialdia dela eta.

137/2021 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitira irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko, eta amaiera ematen baitzaio irakasle batzuen lanpostu erreserbari, hain zuzen, irakasleentzako laguntza zentro berean deialdi bidez lanpostuaz ondoz ondoko bigarren aldi batez jabetzen diren irakasleenari.

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 1ekoa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoreen bi lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

1205/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

1206/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, honako errekurtso honetan interesdun direnei: gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 6ko 123/2021 Ebazpenaren aurka.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

49E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Baztango Udal Plan Orokorraren Hirigintza Araudi Partikularraren 23. eta 24. artikuluak aldatzeko espedientea, Baztango Udalak sustatua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

19/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, “Memoria duten paisaiak” IV. argazkilaritza-lehiaketaren deialdia eta haren oinarriak onesten dituena eta 2.000 euroko gastua baimentzen duena.

451E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, “2021eko Hondakinen Funtsa. Bestelako hondakin ez-arriskutsuen fluxua” izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 564381.

472E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita toki entitateentzat, Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren proiektuak gauzatzeko, 2021. urtean. DDBN identifikazioa: 565470.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, zeinaren bidez zuzentzen baita akats bat, espediente honi dagozkion O.1a, O.1b, O.2, O.3a eta O.3b antolamendu planoetan atzeman dena: “Jarduera ekonomikoetarako eskualdeko eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala” izenekoaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Nafarroako Gobernuaren 2020ko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsia. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoak sustatu zuen aldaketa, eta haren helburua da UPS horretako sektoreak berriz mugatzea eta S1 sektorea berrantolatzea Tuteran.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, 2017-2020 aldirako Nafarroako Estatistika Planaren balorazio txostena, 2020. urteko Estatistika Programaren balorazio txostena eta 2021. urterako Estatistika Programa onesten dituena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, 1997an finantza-erakundeekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenen babesean etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako ematen diren mailegu kualifikatuei aplikatu beharreko interes tasa efektiboa finkatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, zeinaren bidez adierazten baita presakoa dela “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, Elo herrian (Nafarroa) dagoen Eloko gurutzea izeneko higiezinaren babes eremuaren behin betiko mugaketa onesten duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, Itzagaondoko Ardatz herrian (Nafarroa) dagoen Ardazko gurutzea izeneko higiezinaren babes eremuaren behin betiko mugaketa onesten duena.

39/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira SOCAMEX enpresak Erriberriko San Martin Unxeko errepideko 1,5 kilometroan duen lantokian egin beharreko gutxieneko zerbitzu funtsezkoak, Nafarroako Erdialdeko hondakin uren garraio eta tratamendurako instalazioetako mantentze-lanetako eta kontserbaziorako jarduketei dagozkienak, greba mugagabera deitu baita 2021eko ekainaren 14ko 8:00etatik aitzina.

42/2021 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honek ukitutako ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena: “Tafalla-Tutera 1” 66 kV-eko aireko linea (zirkuitu bakuna) berritzeko proiektua 274. euskarriaren eta Azkoien TBAren artean, Azkoien eta San Adrianen (Nafarroa). SAT- 10733-2.

227/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe jakin batzuei baimena ematen diena hizkuntzak irakats ditzaten Bigarren Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumak Araubide Bereziko Hizkuntza Irakaskuntzen curriculumekin bateratuz, betiere, NUHEO-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren koordinaziopean.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, hirigintzako arduradunaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

BURLATA

Deialdia, oposizio bidez, gizarte-hezitzaile lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda eratzeko

FALTZES

Deialdia, udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko.
Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

IRURTZUN

Irurtzungo Musika Eskolako klarinete irakasle lanpostuan aldi baterako aritzeko kontratazio-zerrenda osatzeko deialdia

IRUÑA

Deialdia, 25 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udaltzaingorako. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda osatzeko, gizarte-hezitzaileen lanpostuan aritzeko aldi baterako (B maila/taldearekin parekatua)

Deialdia, izangaien bi zerrenda osatzeko, gizarte-hezitzaileen lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidean eta euskarazko hizkuntza eskakizunarekin

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Ordenantza, arautzen duena garai bateko eskoletako beheko solairuko erabilera anitzeko aretoko instalazioen erabilera

ARTAXOA

Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzen 2021eko deialdia. Laburpena

Garapen-bidean dauden herrialdeetan proiektuak egiteko laguntzen deialdia. Laburpena

BERRIOBEITI

Deialdia, 2021eko udan euskarazko kanpamentuak egiteko laguntza ekonomikoak emateko. Laburpena

BURLATA

Laburpena, dirulaguntzen deialdi publikoarena, burlatarrek 2020-2021 ikasturtean euskara ikas dezaten

LIZARRA

Deialdia, 2021ean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

Hiri-jarduketarako plan berezia, UC 12-4, UE 13 eta UE 14 unitateak aldatzeko. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, M5A eta M6A etxe-sailen partzelena, Udal Plan Orokorreko APA 5. arean, zeinak plan onartua baitu. Hasierako onespena

IGANTZI

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 34. lurzatian.
Hasierako onespena.

LARRAGA

Aldaketa, xehetasun-azterketan (La Balsa errepidea, 43).
Hasierako onespena

LARRAUN

Plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren eredua onartzea

Aldaketa, Udal Planeko eraikuntza ordenantzen 128. artikuluan (Lantegi, biltegi edo abeltegietako nabeek bete behar dituzten baldintzak diseinuaren eta materialen arloan). Hasierako onespena

LEGARDA

Erabakia, 2. poligonoko 76. lurzatiaren ofiziozko
ikerketa-espedientea hasteko

LODOSA

Jarduera-lizentzia. Baimena

LONGIDA

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Deialdia, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan euskara ikasteko bekak emateko. Laburpena

OLATZ-SUBITZA

Jendaurrean jartzea herri-lurren okupazioa

ORKOIEN

Deialdia, 2021eko udan euskarazko kanpaldiak egiteko laguntza ekonomikoena. Laburpena

Deialdia, 2020-2021 ikasturtean euskara ikasteko bekak emateko. Laburpena

IRUÑA

Proiektua, lurzoru publikoa erabiltzeko kontzesio administratiboaren bidez, Trinitarioen parkean, kudea eta ustia dadin Nafarroako trenbidearen eta bide berdeen interpretazio-zentro gisa, eta lizitazio-deialdia. Onespena

TUTERA

Aldaketa puntuala, Hirigintzako Araudi Orokorrean, Hirigintzako Araudi Partikularrean eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

39.073,76 metro karratu desafektatzea, 14. poligonoko 156. eta 211. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

DEIERRI

UE-ZUR-8 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

ESA

Xehetasun-azterketa, katastroko 1. poligonoko 542. lurzatian. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko A-34 exekuzio unitatea birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-3 unitate morfologikoan. Hasierako onespena

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2021. urtean Aezkoan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Laburpena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LODOSA

Notificación de propuesta de Resolución

MENDIGORRIA

Notificación de diligencia de comunicación
Referencia: A167000/00001/2021