90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

25/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez izendatzen dira Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak.

1054/2019 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 17koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente izateko hogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

26E/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita “Arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen elkarte profesionalentzako dirulaguntzen deialdia 2019rako”. DDBN identifikazioa: 449987.

27E/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako banakako ebaluazio araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 449972.

52E/2019 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2019ko gastua baimentzen baita, toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako dirulaguntzena, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten. DDBN identifikazioa: 441540.

140E/2019 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira. Dirulaguntza horien xedea da ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzea, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialeko bihurtuz. DDBN identifikazioa: 444539.

472E/2018 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdia, eta apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenak onetsi zituen oinarri arautzaileak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 441759.

148/2019 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2018-2019 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarrien deialdia egiten duena. DDBN identifikazioa: 447225.

188/2019 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2018-2019 ikasturtean. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri baitziren. DDBN identifikazioa: 449720.

386/2019 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten dira profesionalei laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, unibertsitateko graduatu ondoko ikastaroak egiteko, Osasun Departamentuaren intereseko arloetakoak, 2019. urtean. DDBN identifikazioa: 450374.

1.7. BESTELAKOAK

116/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Oscoz multzoa kalea 4, 5, 6, 7 eta 8, eta Marcelo Celayeta etorbidea 20, 22 eta 24, Arrotxapea auzoan (Iruña).

125/2019 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun laguntzaren ondorioz eta nahi gabe sortzen diren gertaera kaltegarri larriak egoki kudeatzen direla bermatzeko xedez.

276/2019 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zehazten duena zein eta zenbat langile behar diren, 2019ko apirilaren 4rako eta 5erako deitutako greba dela eta, erakunde autonomo honen gutxieneko zerbitzu funtsezkoen funtzionamendua bermatu eta horiek betetzeko.

169E/2019 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita “Gesalazko arau subsidiarioen egiturazko aldaketari” dagokionez. Jesús Azanza Cobos da aldaketaren sustatzailea.

JENDAURREKO INFORMAZIOA Tuterako udal-mugarteko 5. adarrean, 11. iraganbidean, Alfaroko errepideko iraganbidean, 6. adarrean eta Corellako El Villar-etik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidean mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko espedientearen hasiera onestea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Lekualdatze lehiaketa, familia-langileen bi lanpostu huts betetzeko

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, akordeoiko irakasle bat kontrata dadin, aldi baterako, Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolan

Deialdia, gitarra klasikoko irakasle bat kontrata dadin, aldi baterako, Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolan

Deialdia, abesbatzako irakasle bat kontrata dadin, aldi baterako, Udalaren Julián Gayarre Musika Eskolan

TAFALLA

Deialdia, Tafallako Udaleko Udaltzaingoaren Alorrerako hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko. Igoera txandako izangaien izendapena

VILLATUERTA

2019ko lan publikoaren eskaintza

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

3-7/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

BARAÑAIN

Aldaketa, Trafikoaren gaineko ordenantzan.
Behin betiko onespena

BARINDANO

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BURLATA

Laburpena, Burlatako ikastetxeetan bazkaltzeko prestazio ekonomikoen deialdi publikoarena (2019-2020 ikasturtea)

CAPARROSO

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

CÁRCAR

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

KASEDA

Kasedako Udal Plana. Araudia argitaratzea

OLTZA ZENDEA

Konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Asiaingo UE-1 exekuzio unitatea kudeatzeko.
Behin betiko onespena

CORELLA

Aldaketa, Barne Eraberritze
eta Babeserako Plan Bereziko 2. poligonoko 255. lurzatian.
Behin betiko onespena

DONEZTEBE

2/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

ERROTZ

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baita tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko tasa, interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzat. Behin betiko onespena

ETXEBERRI

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baita tasa bat herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko, interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzat. Behin betiko onespena

GENEVILLA

Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergaren 2019rako koefizienteak eta karga-tasak

IZURDIAGA

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baita tasa bat herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko, interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzat. Behin betiko onespena

ELIZAGORRIA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak, 2019an. Hasierako onespena

LEOTZ

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

LOS ARCOS

9/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

MILAGRO

Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2019rako portzentajeak eta karga-tasak. Behin betiko onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoaren espedientean.
Hasierako onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 46. lurzatian. Hasierako onespena

OLAZTI

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza

OLEXOA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

PITILLAS

Kontribuzio bereziak. Hasierako onespena

PUIU

MP1901 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

SAN ADRIÁN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

VALTIERRA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

VIANA

Goranzko doiketa 2019ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desegitearen jendaurreko aldia

IRURTZUN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

2019ko ekitaldirako aldaketa, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

-

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 17koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, jarraibidea onesten duena Nafarroako Parlamenturako 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen ondoriozko hauteskunde-kontabilitatearen fiskalizazioari buruz.